partekatu
Eneko Andueza: “Euskadi etxebizitza-politiken arloan erreferente bihurtu duten ibilbide oso bat, ekintza koherente eta koordinatu sorta bat aldarrikatu beharra dugu”
PSE-EEko idazkari nagusiak duela 10 urte Eusko Legebiltzarrean oposiziotik onartu izan zen euskal Legearen izaera aitzindari eta eraldatzailea ekarri du gogora

PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, sozialistek etxebizitza-politiketan erakutsi izan duten ibilbidea eta esparru horretan Euskadi erreferente bihurtu izana aldarrikatu du. Etxebizitza sailburu eta Batzorde Exekutiboan arlo horren arduradun den Denis Itxaso ondoan zuela esan ditu hitz horiek, Eusko Legebiltzarrean Etxebizitzaren Euskal Legea onartu izan zela 10 urte bete izan direla gogoratzeko deitutako prentsaurrekoan.
“Ikusi behar da nola pasatzen den denbora, eta ikusi behar da nola, askotan, aldarrikatu beharra dagoen, zarataz harago aldarrikatu ere, ibilbide bat, ekintza koherente eta koordinatu sorta bat, Euskadi etxebizitza-politiken arloan erreferente bihurtu izan duten erabaki batzuk hartu izana”, adierazi du.
Sozialistek gizarteari, bereziki etxebizitzaren esparruan, ematen dioten gaitasun eraldatzailea azpimarratu du Anduezak. Eta esparru hori gizarte berdinzaleago eta bidezkoago bat zurkaizten laguntzeko funtsezko ardatz batean bihurtzeko dei egin du. “Sozialistek borondate eraldatzailearekin jarraitzen dugu lanean, 2015ean Etxebizitzaren Legearekin erakutsi izan genuen bezala”, esan du.
Arauaren edukien garrantzi handia azpimarratu izan du buruzagi sozialistak, adibidez etxebizitzaren balio soziala eta eskubide subjektibo gisa onartzearena. “Legearen izaera abangoardista ederki ikusi daiteke babes ofizialeko etxebizitzaren kalifikazio iraunkorra bezalako neurrietan. Oraindik ere neurri hori beharrezkotzat jotzen da estatu mailako hurrengo erregulazioan”, azaldu du.
Lege horrek sortu izan duen inpaktu positiboaren erakusle, hamarkada honetan Euskadin eraikitako 5.306 pisu gogoratu ditu Anduezak, Espainia osoan alokairuko etxebizitza babestuen %21a dena, alegia. “Zifra horiek 1.000 biztanleko eraikitako alokairu babesteko etxebizitzen ratioaren buruan jartzen gaituzte”, azaldu du.
“Datu horiei gehitu behar zaie Euskadik 28.000 b¡zitegi-unitateko etxebizitza babestuko parke bat duela eta Alokabide bezalako sozietate publiko bat, zuzenean kudeatzen dituena alokairu sozialera zuzentzen diren 17.000 etxebizitza, horietako maizterrek beren diru-sarreren %30a ordaintzen dutelarik, gehienez jota”, erantsi du.
Eskuina ultraeskuinaren eskutik egiten ari den estrategiak min handia egiten ari dio gure demokraziari.
Justiziarekiko konfiantza eta errespetua dut, baina badirudi epaile batzuek politika egin nahi dutela.#EuskadiHemenEtaOrain
? @faktoriaEITB pic.twitter.com/hAP1KblcoT
— Eneko Andueza (@enekoandueza) June 10, 2025
Buruzagi sozialistak, halaber, higiezinen merkatu tenkatu baten ondorioak arintzen lagunduko duten soluzio eta alternatibak bilatzen jarraitzeko dei egin du. “Ezin gara geratu geldirik. Eta Premiazko Neurrien Legea geldirik egoteko asmorik ez dugunaren adibide bat da”, adierazi du. Eta Alderdi Sozialistatik “etxebizitza Ongizate Estatuaren ardatzeko bat bihurtzeko helburu horrekin beti konprometitua” egongo direla ziurtatu du.
PSE-EEko idazkari nagusiaren esanetan, prezio altuak dira gaur egun familien kezkarik nagusienetako bat, baina poza adierazi du “gaur kontsentsu handiagoa dugulako etxebizitza arloan esku hartu eta aldaketak egin behar direnaren gainean”.
Denis Itxasok, bere aldetik, esan du 2015ean onartu zen araua “aitzindaria, aurrendaria eta bere garaiari aurrea hartzen ziona” izan zela. “Haren funtsezko ideia da etxebizitza eskubide sozialen eta Ongizate Estatuaren esparruan jartzen duela”, erantsi du.
Sailburuarentzat, Euskal Etxebizitza Legea Euskadiko Ongizate Estatuaren “egitura nagusia” da, “etxebizitza sozialaren parkea zaintzen laguntzen” duena. “Eraginkortasun osoko neurriak ezartzen jarraitu behar dugu”, esan du Premiazko Neurrien Legean proposatzen diren aldaketak gogora ekarriz. “Ez diote ezer kentzen Legeari, are zehapenerako araubide bat sartzen du eremu tenkatutzat hartzen direnetan errentatzaileek egiten dituzten arau-hausteak zigortzeko”, esan du.
PSE-EEko Exekutiboaren Etxebizitzako idazkari ere denak balioa eman dio iragan astean Gobernuko bazkideek erregistratu zuten Premiazko Neurrien Legeari, lurzoruaren erreserba estrategikoa eta lankidetza publiko-pribatua handitzea dakarrelako, baita hirigintza-izapideen murrizketa ere. “Gure ibilbideak erakutsi du jendearen arazoei konponbideak ematen beti jakin izan duen alderdi bat garela”, esan du amaitzeko.