Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Uztaila 2025

AL AR AZ OG OR LR IG
  1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “Etxebizitza luxu bat izan beharrean guztiontzat eskuragarri egongo den eskubide bat den Euskadi bat nahi dugu gaur, eta lege hau urrats garrantzitsua da”

Etxebizitza Sailak eta Gobernuko bi alderdiek sustatutako Premiazko Neurrien Legearen aurkezpenean, PSE-EEko idazkari nagusiak esan du legea “esku-hartze erabakigarri eta koordinatua” izango dela bizitegi-merkatuan

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, junto al presidente del EBB del PNV, Aitor Esteban, en el Parlamento Vasco | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, esan du merkatuan etxebizitza gehiago jartzea azkartu beharra dagoela eskaintza-falta eta horrek prezioetan dituen ondorioak saihesteko. Hori Denis Itxaso sozialistak zuzentzen duen Etxebizitza Sailak eta PSE-EE eta EAJ-PNV legebiltzar-taldeek ezarri dituzten helburuetako bat, zeinak etxebizitza, lurzoru eta hirigintza arloetako Premiazko Neurrien Legea erregistratu baitute euskal Ganberan.

Izapidetzen hasiko diren testuak herritarrentzat etxebizitza duin baterako aukera erraztea du xede, gero eta zailtasun gehiago dituen eskubide bat dena, ja ez bakarrik gazteenen eta sektore kalteberen artean, gizarteko geruza zabaletan baizik, langile-klase ertainean.

“Etxebizitza luxu bat izan ordez guztiontzako eskuragarri den eskubide bat izango duen Euskadi bat nahi dugu gaur, eta lege hau urrats oso garrantzitsua da norabide horretan. Euskadiko etxebizitza-merkatuaren egoerak esku-hartze irmo eta koordinatu bat eskatzen du. Prezio oso altuak, lurzoru eskasia eta administrazio-prozedura geldoak dauzkagu”, azaldu du Eneko Anduezak Aitor Esteban EAJko presidentearekin batera egin duen prentsaurrekoan.

Premiazko Neurrien Legeak aldaketak aurreikusten ditu etxebizitzaren, lurzoruaren eta hirigintzaren legerian merkatuan etxebizitza gehiago egotea azkartzeko, parke publikoa indartzeko, legeria Etxebizitzarako Eskubidearen Estatuko Legearekin eta beste araudi batzuekin harmonizatzeko eta espekulazioa kontrolatzeko, bizitegi-merkatu tenkatuaren gainean esku hartuz eta etxebizitzen erabilera turistikoa arautuz, ohiko etxebizitzarako aukera ez dadin kaltetu.

Anduezak poza adierazi du EAJrekin kontatu ahal izateagatik abiapuntu den legeria aldatzeko, hots, sozialistek EH Bildu eta UPyD alderdiekin onartu zuten 2015eko Etxebizitzaren Euskal Legea, eta PSOEk eta Sumarrek 2023an bultzatu zuten estatuko legea, biak ala biak nazionalistek kritikatu egin baitzituzten lehen instantzian.

?️ Etxebizitza luxu bat izan beharrean guztiontzat eskuragarri egongo den eskubide bat den #Euskadi bat nahi dugu gaur, eta Etxebizitza Sailak eta Gobernuko bi alderdiek, PSE-EEk eta EAJk, bultzatzen duten Premiazko Neurrien Lege hau neurri oso garrantzitsua da. Izan ere,… pic.twitter.com/5k4ahzdcod

— Eneko Andueza (@enekoandueza) June 3, 2025

“Bi taldeek bultzatzen duten proposamenak irmo eta premiatasunez heltzen dio Euskadik aurrean duen erronka nagusienetako bati: etxebizitza duin eta eskuragarrirako aukera izatea. Eta ez dakizue zenbateraino pozten naizen EAJrekin kontatu ahal izateagatik aurkezpen honetan. Dagoeneko dugun legeriarekin, hau da, abiapuntu diren 2015eko legearekin eta estatu mailako legearekin, uste dut oso garrantzitsua dela estrategia bat ezartzeko gai izatea, Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerra hori lortzeko aspalditik lanean ari dena”, azpimarratu du Anduezak, Iñaki Arriola sailburuordearen “lan nekaezina” gogora ekarriz.

Laburpen gisara, esan dezakegu araua arrazoiturik dagoela honako premiazko behar hauengatik:

  • Etxebizitzarako Eskubidea bermatzea: euskal herritar guztiek, batik bat, kolektibo kalteberenak eta klase ertainak, egoera duineko eta arrazoizko prezioko etxebizitza baterako aukera ziurtatzen da.
  • Merkatuan etxebizitza gehiago egotea azkartzea: lurzoru urbanizagarria desblokeatu eta lizentziak eta izapideak azkartu, epeak eta burokrazia murriztuz etxebizitza berriak, askeak nahiz babestutakoak, eraikitzea bultzatzeko.
  • Etxebizitzaren parke publikoa indartu: EPBrako lurzoruaren ondare publikoa handitu, alokairu soziala eta zuzkidura-bizitegia lehenetsita, giltzarri direlako gizarte- eta lurralde-kohesiorako.
  •  
  •  

Arauak sor dezaken inpaktua

Etxebizitza, Lurzoru eta Hirigintza arloan onartu eta ezarriko den Premiazko Neurrien Lege honek inpaktu positibo eta ukigarria izango du gizartean:

Etxebizitza Babestuaren Parkea handitu egingo da. EBPrako lurzoruaren erreserba estrategiko bat sortzea bultzatuko da, lurzoru publikoko aprobetxamenduaren %15a doan utziz administrazio jarduleei eta bizitegirako lurzoru pribatuen aprobetxamendua partekatzeko mekanismoak ezarriz 20.000 metroko sabai-azalerarekin eta etxebizitza babestuarekin. Azken kasu horretan, aprobetxamenduaren %10a udalarentzat izango da, eta %5a Eusko Jaurlaritzarentzat. Neurri horiek nabarmen handituko dute Eusko Jaurlaritzak erabilgarri duen lurzorua eta handitu egingo du etxebizitza eskuragarriaren eskaintza.

Epeak murriztu eta proiektuak azkartu egingo dira: “Lehentasunezko Jarduketak” eta horiek izapidetzeko “Prozedura Laburtua” figurak ezarrita, EBPren proiektuak onartzeko eta exekutatzeko denborak izugarri murriztu ahalko dira. Urbanizatzeko Jarduketa Programa (UJP) kendu egingo da hirigintza-tresna modura, eta murriztu egiten dira erkidegoen eskumenekoak diren txosten sektorialak egiteko epeak eta lehen okupazioko lizentziak, isiltasun positiboa denean emanak direla ulertuko delarik. 

Malgutasuna hirigintzan: Udalek %75etik gutxieneko %60 batera murriztu ahalko dute EBPren portzentajea bideragarriak ez diren sektore urbanizagarrietan, baldin eta berehalako exekuzioa eta bideragarritasun ekonomikoa bermaturik badira, eta etxebizitza sozialerako ezarrita den %55ari eusten zaio. 

Zuzkidura-bizitokiak bultzatuko dira: Sinplifikatu egingo da ekipamendu publikoko lurzatietan edo bizitegirako lurzati publikoetan bi solairu arterainoko jasoduretan zuzkidura-bizitokiak jartzeko baimena, horrelako bizitegi-soluzioen erabilgarritasuna bizkortuz horrela. 

Ingurumen deszentralizazioa eta sinplifikazioa: Bizitegirako planen Ingurumen-ebaluazio Estrategiko Sinplifikaturako eskumena, zehazki, hori bere gain hartzen duten udalena izango da 7.000 biztanletik gorako udalerriak direnean, eta murriztu egingo dira EBPren jarduketetan ingurumen-txostenak egiteko epeak. 

Kontrol handiago alokairuko merkatuaren eta etxebizitza turistikoen gainean: Ulertuko da etxebizitzaren eginkizun soziala ez dela betetzen eremu bat bizitegi-merkatu tenkatu gisa deklaratzen denean eratorritako betebeharrengatik, zeina arau-hauste larritzat joko baita. Horrez gainera, automatikoki bertan behera geratuko dira eremu tenkatutzat deklaratutakoetan etxebizitza berrietarako eta erabilera turistikorako geletarako egiten den jarduera.

Kontratazio publikoa optimizatu egingo da: Administrazio eta enpresa publikoek larrialdiko prozedura bidez kontratatu ahalko dituzte etxebizitza babesturako edota bizitegi-zuzkidurarako sustapenak, eta aldi berean kontratatu ahalko dituzte proiektua egitea eta obrak exekutatzea. 

Lege horrek, azken batean, herritarrekiko konpromiso irmo bat dakar Eusko Legebiltzarraren aldetik, eta baita Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza eta Hiri Agendaren Sailaren aginpide aldetik ere, arau-esparru arinagoa, malguagoa eta sozialagoa eskainiz etxebizitzarako eskubidea bermatzeko eta Euskadi bidezkoago eta kohesionatuago bat eraikitzeko.