partekatu
Eneko Andueza: “Legegintzaldiko lehen urte hau abal bat da sozialistentzat Euskadin, zuen taldeekin egiten ari zareten lan itzela dela eta
PSE-EEko idazkari nagusiarentzat, “Sozialismoaren egia, Euskadin, politika aurrerakoietan, eguneroko ahaleginean eta guztion onerako egindako lanean datza”
Sailburuen kudeaketa aldarrikatzeko egindako ekitaldi batean, “gora begirako begirada” eskatu die Eusko Jaurlaritzako karguei, “harro egotekoa, gure zerbitzu-orriak eskubideen eta askatasunaren aldeko borroka nekaezinaren orriak eta orriak idatzi izan dituelako”

PSE-EEko idazkari nagusi Eneko Anduezarentzat, egungo Eusko Jaurlaritzaren legegintzaldiko lehen urtea “abal bat da sozialistentzat Euskadin”, eta sozialistek gizarte kohesionatu eta bidezkoago bati bide ematen dioten politika aurrerakoiak martxan jartzeko liderrak izateko duten gaitasuna azpimarratu du. “Euskadi lideratzeko prest gaude euskal gizartearen ongizatearen mesedetan izango diren ideia aurrerakoiekin”, adierazi du.
Eneko Anduezak sailburuek 2024ko ekainaren 25ean kargua hartu zutenetik igarotako hamabi hilabeteotako balantzea eginez eman dio amaiera ekitaldi politiko bati, euskal Exekutiboan lanean ari direnetako dezente kargu sozialista aurrean zituela, euskal Exekutiboko eta legebiltzar taldeko kideez gain. “Gidoi aldaketaren urteurrena/Un Gobierno para una Euskadi progresista” lemapean egin den topaketak PSE-EEk hauteskunde kanpainan euskal politikarako aldarrikatu zuen gidoi aldaketa gogoratu zuen.
Barakaldoko BICen, Mikel Torres lehendakariordea eta Denis Itxaso, Javier Hurtado, Susana Garcia Chueca eta Maria Jesus San Jose sailburuak ondoan zituela, Anduezak esan zuen euskal gizarteak “argi ikusi” behar duela horien lana, “herri honek kohesionatuta aurrera egin dezan benetan kezkatzen garen bakarrak garelako”. Buruzagi sozialistaren hitzetan, “Euskadi berritzaile horren buruan jartzea dagokigu orain”, lan kualifikatuak bermatuko dituen industria indartsu bat izango duena, indarkeria matxista desagerraraziko duena, inguruneari begirunea izango diona eta integratzailea izango dena.
“Gazteei ere lagunduko dien eta euren bizi-proiektuak erraztuko dizkien Euskadi bat. Euskadi solidario bat, bere adinekoak eta premian direnak zainduko dituena. Kalitateko zerbitzu publiko eta jasangarriak dituen Euskadi bat. Euskadi sozialista bat”, gaineratu du.
Legegintzaldiko lehen urte hau abal bat da sozialistentzat Euskadin, Eusko Jaurlaritzako sail sozialisten lan itzelarekin.#UnGobiernoParaUnaEuskadiProgresista pic.twitter.com/YqFIuQaJSL
— Eneko Andueza (@enekoandueza) June 21, 2025
Eneko Andueza “harro” azaldu da PSE-EEren eskuetan diren sailek erakutsitako “erabateko konpromiso eta dedikazioagatik”. Eta Gobernu Akordioan jasotzen diren proposamen sozialistetako batzuk aletu ditu, hala nola Osakidetzak dituen arazoak aitortu eta jorratzea, Ertzaintzarekin hitzarmen berri bat negoziatzea edo erreforma fiskal berri baten onarpena. “Erakutsi dugu euskal politikaren erritmoa markatzeko orduan alderdi erabakigarria garela”, esan du.
Mikel Torres lehendakariordeak hitz batzuk izan ditu idazkari nagusiarentzat ekitaldiaren hasieran: “Eneko, jende zintzo eta langileko alderdi bat ordezkatzen duzu, askatasuna defendatzearren bizia eman izan duena eta gure duintasuna defendatzearren zutik jarraituko duena. Milesker zure eskuzabaltasunarengatik, Eusko Jaurlaritzan gure alderdia, PSE-EE, duintasunez ordezkatzeko erantzukizunerako gurekin kontatzeagatik”.
Eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburu lanari helduz, Gobernuaren ekintzaren jomuga izan direnak zehaztu ditu: kalitateko enplegua sortzea, hazkunde jasangarria, trantsizio energetiko beharrezko nola premiazkoa, mugikortasun jasangarria, turismo arduratsua eta zerbitzu publikoak indartzea, eta gure biktimak duintzea memoriari buruzko politiken bidez.
Arlo ekonomikoari buruz, berriz, desberdintasunak murrizteko helburua azpimarratu du, “eskubide gehiago diren laneko merkatu bidezkoago batekin, guztiontzako kalitateko enplegua ekarriko duena, eskubidedun enplegua, enplegu duina”. “2024an lanaldi osoko 17.000 enplegu garbi sortu genituen, errekorra hautsi genuen Gizarte Segurantzako afiliazioan, 1.024.000 kotizatzailerekin”, azaldu du. Eta lan-harremanerako esparru indartsu baterako Espainiako Gobernuak lideratutako neurriak aldeztu ditu, adibidez, lan erreforma, LGSren igoera edo pentsioen errebalorizazioa. Eta sozialisten zigilua daramaten funtsezko bi politika publiko daudela gogoratu du, hots, Enpleguaren Legea eta Diru-sarrerak Bermatzeko eta Inklusiorako Euskal Sistema, biek ala biek Lanbide dutelarik protagonista nabarmena.
Susana Garcia Chueca sailburuak, bere aldetik, esan du “mugikortasuna sozialistentzat eskubide bat, berdintzen gaituen tresna bat” dela, “herritarren artean aukera berdintasuna sortzen duena eta beste eskubide batzuk gauzatzeko sarbide-atea dena”. Mugikortasun Jasangarriaren saileko titularrak hainbat neurri azpimarratu ditu, esaterako 12 urtetik beherakoentzako garraio publikoaren doakotasuna, deskontu progresiboen araubide bat prestatzeko aurrerapausoa dena, sailburuaren hitzetan. Eta aldirietako tren-zerbitzuaren kudeaketa bere gain nola hartu duten azaldu du, zeinaren gainean dagoeneko hobekuntzak jartzen ari diren, Arabako lautadan ezarritakoak, kasu.
Eta AHTa, Topoa, Metroa edo tranbia bezalako trenbide-azpiegitura handien “osagai soziala” nabarmendu du. “Ez dira, berez, helburu bat, jendearen bizitza hobetzeko jartzen dira martxan. Gure azpiegiturek lurraldea kohesionatzeko, hainbat eremutako despopulazioari aurre egiteko eta guztion eskura egongo diren garraio bizkor, moderno eta erabilerrazak ziurtatzeko aukera ematen dute.
Errekalde eta Iralako auzoak Moyuarekin konektatuko duen Metroaren 4. linea zehazteko egiten ari diren lana ere azpimarratu du, eta Donostialdeko Metroaren lurrazpiko iraganbidea 2026an martxan jarriko dela, Gasteizko hirigunea Zabalgana auzoarekin lotuko duen tranbiaren obrak, Bilboko Metroa Galdakaoraino eramango duen 5. linea eta Donostiako Atotxa geltokikoa, Espainiako Gobernuaren kudeaketa-aginduari esker Euskadin eraikitzen den abiadura handiko lehena.
Denis Itxaso Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburuak, berriz, euskal herritarren kezka nagusietakoa etxebizitza dela dioten azterketa soziologikoei erreparatu die. Eta esan du ez dela harritzekoa, etxebizitzaren krisiak gizarteko geruza zabalei eragiten dielako, klase ertainei, eta ondorioak dituelako ongizatean, etxebizitzara zuzentzen diren errentak beste helburu batzuetara zuzen zitezkeelako, kontsumoa bultzatuz horrela, lan-merkatuaren edo talentua erakartzearen gainean sortzen dituen ondorio desatseginez gain. Hala ere, esan du arazoa “egin beharrekoak eginda, ideiak argi eta bide-orri erreformista batekin, borrokarako posizioan denarekin” harrapatzen dituela euskal administrazioak eta arduradun sozialistak. Ildo horretan, Eusko Legebiltzarrean erregistratu berria den etxebizitza, lurzoru eta hirigintza arloko Premiazko Neurrien Legea PSE-EEk EAJ bazkidearekin batela nola proposatu izan duen gogoratu du.
“Garrantzitsua da etxebizitzan epe ertainera begira lan egitea, sailean gure aurretik egon ziren sailburu sozialistek egin zuten bezala, orain oso harro egoteko moduko politika handiak erein baitzituzten, erreferente direlako Espainia osoan”, azaldu du. Etorkizuneko legearen helburuak zehaztu ditu Denis Itxasok, hala nola: hirigintza-izapideen malgutasuna, merkataritzako lokalak etxebizitzetan bihurtzera bultzatzea, udalei plangintza arloan eskumen gehiago esleitzea, eremu tenkatuetan araubidea urratzen duten jabeentzat zehapen-sistema bat martxan jarri izana, edo lurzoruaren erreserba estrategiko handi bat sortzea.
Sailburuak mezu bat bidali die “orain etxebizitza gehiagoren falta dagoenaz ohartu direnei”. “EH Bilduk galga jarri izan die udal askotako bizitegi-garapenei, orain oso ondo etorriko zirenak bizi dugun tenkatze-arazoa arintzeko”, azaldu du. “Kontuak eman ditzatela eskatu behar zaie”, esan du.
Maria Jesus San Jose sailburuak esan du “ideia oso argi batekin” hartu izan zituztela Justizia, Giza Eskubideak eta Memoriaren politikak: “arlo horiek ez dira soilik legeak eta izapideak, bizitzak duintzeko, eskubideak babesteko eta bizikidetza eraikitzeko tresna bat dira”. “Helburu irmo bat ezarri genuen lehen ildotik: eraldatzea, ez bakarrik kudeatzea. Horregatik, erabaki bakoitzak begirada politiko bat du, desberdintasunak edo bidegabekeriak hizpide ditugunean neutraltasunak ez duelako balio”, esan du ondoren Justizia Digitalaren Plan berria aipatzeko. Espazio judizialen eraldaketa, erabilerrazagoak eta seguruagoak izan daitezen, egoitzen berrantolaketa eta epaitegiak berrindartzea, eta indarkeria matxistaren kontrako borrokari arreta jartzea ere aipatu ditu.
Espetxe-politikari dagokionez, esan du espetxeak “bigarren aukerentzako tokiak” izan behar direla, eta birgizarteratzearen, prestakuntzaren eta akonpainamendu sozialaren aldeko apustua azpimarratu du. “Horrez gain, Euskadin justizia errestauratiboaren benetako politika baterako oinarriak jartzen hasi gara, hori arautuko duen lege batekin. Zigorrera mugatuko ez den justizia bat, erreparazioa, elkarrizketa eta kaltetutako lotura sozialaren berreraikuntza sustatuko duena”, azaldu du.
Eta justiziarik gabe memoriarik ezin dela egon esan du. “Horregatik, memoria gure erantzukizunaren funtsezko alderdi bat dela ikusi izan dugu lehen egunetik”, adierazi du, esanez biktima guztientzako akonpainamendua dela legegintzaldia amaitzean utzi nahiko lukeen zigiluetako bat.
Turismoak eta merkataritzak Euskadiko enpleguaren ia %25a eratzen dutela –240.000 lanpostu baino gehiago– azpimarratu du Javier Hurtado Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburuak, euskal ekonomiarentzako ekarpen garrantzitsua, BPGren %18arekin. Hurtadok gogoratu du azken hamarkadan sailean “Euskadi turismo jasangarriaren abangoardian jartzea lortu izan dela” sailburu sozialistekin. “Aurrenak izan gara Turismoaren Kode Etikoa ezartzen, NBE Turismoaren bermea duena, eta orain beste erkidego, herrialde eta eskualdeak galdezka ari zaizkigu, eta aholkua ematen ari gara”, zehaztu du.
Eta Europako funtsen 116 milioitik gorako euroren kudeaketa azpimarratu du, “guk koordinatzen ditugun eta kolore politiko guztietako eskualde eta udalerrietan exekutatzen diren planekin”. Erabilera turistikorako etxebizitzen kontrolari buruzkoa bezalako erronkez ohartarazi du, Turismoaren Lege berri batek erregulazioa hobetu egingo duela gogoratu du, eta egonaldi turistikoen zerga abian jartzeko egindako lana azpimarratu du, Euskadiz gozatzera datorrenak ere herrialdea hobetzen lagun dezan.
“Tokiko gure merkataritzari laguntzeko lanean ari gara eraldaketa eta erronka digital, sozioekonomiko eta ingurumenekoen garai honetan; tokiko merkataritza bizitza da, pertsonak dira, bere zergak Euskadin ordaintzen dituen eta geure ingurunea hobetzen laguntzen duen merkataritza da”. Kontsumo arloan giltzarritzat jo du kontsumitzaileen Estatutu berria, eskubideak indartzen dituelako, batik bat, kolektibo zaurgarrienenak.