partekatu
11:30
EUSKADIKO PSE-EEREN EGOITZA
doia Mendiak eta Tontxu Rodríguezek jakitera emango dute Euskal Sozialistek Lurralde Taldea osatuko dutela Senatuan
Idoia Mendia PSE-EEren idazkari nagusiak eta Tontxu Rodríguez Talde Sozialistaren Senatuko idazkari nagusiak prentsaurreko bat egingo dute irailaren 2ko 11:30ean. Haren bitartez, jakitera emango dute goi-ganberan Lurralde Taldea osatuko dutela Euskal Sozialistek. Hitzaldi horretan egongo dira, halaber, Julia Liberal eta Txema Oleaga senatariak, zeinek, Tontxu Rodríguezekin batera, dokumentazioa erregistratu aurreko izapideak formalizatuko dituzten une horretan.
Estaldura informatiboa:
IRAILAREN 2A, ASTELEHENA
- 11:30ean: Euskal Sozialisten Lurralde Taldearen osaera sinatzea eta Idoia Mendiaren eta Tontxu Rodríguezen prentsaurrekoa ondoren.
PSE-EE-ren egoitza. Recalde Zumarkalea, 27 - 4. sol. Bilbo
Hitzaldia Euskal Sozialisten sare sozialen bitartez jarraitu ahal izango da.
http://bit.ly/SocialistasVascos_Twitter