partekatu
Idoia Mendiak eta Ximo Puigek nabarmendu dute euskal sozialisten eginkizuna oso garrantzitsua izan dela eskubideak zabaltzen eta desberdintasunaren aurka borrokatzen
Euskal Sozialisten idazkari nagusi Idoia Mendiak, eta PSE-PSOEko idazkari nagusi eta Valentziako Generalitateko presidente Ximo Puigek gaur arratsaldean bilera egin dute Bilbon. Bertan, bat egin dute azpimarratzean sozialistak direla politika aurrerakoien babesle nagusiak. Politika horien helburuak hauek izan dira: garapen ekonomiko ordenatua eta kalitateko lana bultzatzea, eskubideak zabaltzea, desberdintasunari aurre egitea eta gizarte babesa zaintzea. Biek azpimarratu dute, gainera, sozialistek eginkizun garrantzitsua izan dutela dibertsitatea defendatzen eta estatu anitza eta deszentralizatua aldarrikatzen.
Topaketa horretan, Idoia Mendiarekin eta Ximo Puigekin batera izan dira Miguel Ángel Ángel Morales, PSE-EEko antolamendu idazkaria, Begoña Gil, Politika Instituzionaleko idazkaria, eta Mikel Torres eta Iñaki Arriola, gobernuko kideak eta Bizkaiko eta Gipuzkoako lurraldeetako arduradunak, hurrenez hurren.
Bileran, kontuan hartuta Euskadin eta Valentziako Komunitatean sozialistek gobernuko erantzukizunak dituztela, beste gai batzuk jorratu dituzte; besteak beste, autonomia guztiekin finantzaketa-sistema justua ezartzeko beharra, Euskadiko eta Espainiako gobernuek duela gutxi hartutako kupoaren akordioa, azpiegituretan eginiko inbertsioak (adibidez, Bilbo-Zaragoza-Sagunto trenbidearen lotura) eta PSOEk aste hauetan egingo duen kongresuko prozesuari dagozkionak. Hitzordu horren ostean, Ximo Puigek Bilboko Portua bisitatuko du eta Urkullu lehendakariarekin egingo du bilera.