partekatu
Idoia Mendiaren hitzaldia 2018ko politika orokorreko osoko bilkuran
Ramón Rubial lehendakariak esan ohi zuenez, bere helburua zen herrialde honetan bizi diren guztiak, hemen edo hemendik kanpo jaio zirenak, babestuta sentitzea. Helburu hori bera du gaur egun Alderdi Sozialistak Gobernuaren erantzukizunetan parte hartzeko erabakia: gainerako taldeekin adostea eta herrialde osoaren onurarako proiektuak aurrera eramatea. Auzolana, gure lurrean hain errotuta dagoena, herritar guztien zerbitzura. Salbuespenik gabe.
Hitzaldiari aipamen horrekin eman nahi nioen hasiera, azken ekitaldiaren balantzea egitean, ez genuelako ahaztu nahi urteurren garrantzitsu bat: aurten 40 urte bete dira Euskal Kontseilu Nagusia sortu zenetik. Organo horrek ez zituen bakarrik kudeatzen orain iraungi diren bere eskumenak.
Rubialek burututako talde hark elkarbizitza eraikitzeko eta hura Euskadiren eraldaketa-eragilea bihurtzeko erronka zuen. Talde horrek finkatuko zuen lau hamarkada lehenago sortu zen kultura politikoa, gerrak eta diktadurak hautsi zutena. Kultura politiko horrek eman zuen aukera Gernikako Estatutua onartzeko eta geroago garatzeko. Euskadiren aurrerapen eta kohesio handieneko aroa ekarri zuena.
Ondo ikasi behar dugu akordio handiak bakarrik lor daitezkeela bata besteari aitortuz, ezberdinak garela onartuz, legeria zein askatasun-, berdintasun-, justizia- eta elkartasun-printzipioak errespetatuz. Eta batzeko gogoak ere bai. Sozialistok eta herritar gehienek duten gogoa: elkar-ulertzea, egonkortasuna, aurrerapena eta kohesioa.
Euskal sozialismoak ez dio horri inoiz ukorik egingo; eraldaketarako eta herrialde bat elkarrekin eraikitzeko nahi hori ez du ahaztuko. Euskal sozialismoak ez dio atzea emango euskal gizartearekin duen erantzukizunari, eta bide segurua eta berritzailea bermatuko dio. Baretasuna eta ausardia, legeria eta handinahia eskatzen dituen bidea.
Horregatik, hasten ari den ekitaldi honetan Euskal Sozialistek konprometituta jarraituko dute beste alderdiekin dituzten alderdi komunak aztertzeko, desadostasunak kudeatzeko eta aniztasunaren balioa ulertzen jakiteko. Sakontasunez arakatuko dugu ETAk blokeatu zuen bidea: elkarbizitza osoarena, ezberdinak diren pertsonez eta printzipio etikoz osatuta.
Behar dugulako, egiteke dugulako, eta lortuz gero, Euskadi behin betiko finkatuko da XXI. mendean.
Espiritu, kultura eta tradiziorik onena berriz ere aldarrikatzen dugu: ezberdinen artean ados egotea dela aurrera egiteko bidea, inor proiektutik at utzi gabe.
Hori da nire taldearen izenean debatean adierazi nahi dudan konpromiso nagusia: akordioak bilatzeari ez uztea.
Lehendakari: Zuk ere akordiorako prestutasuna aipatu duzu. Ezaguna da duela ia bi urte egin genuen hitzarmenaren eragilea izan zela. Gobernuak, zeinaren parte garen, enpleguari, berdintasunari, gizarte-eskubideei, zerbitzu publikoei eta Euskadi erronka handietarako prestatzeari arreta eman diezaion.
Baita beste elkarbizitza-proiektu bat bilatzeko ere, adostasunak hedatu zein aniztasuna bermatuko lukeena eta indarrean den ordenamendu juridikoaren barruan egingo litzatekeena. Hemen, Euskadin, bilatuko genuen, baldintza horiekin.
Konpromiso sozialista hori berresten dut, zintzotasunez eta leialtasunez, helburu hori lortzeko. Euskal gizartearekin hartutako konpromisoa da. Horregatik parte hartzen ari gara Gobernuan, legealdiaren programan jasotakoa betetzen ari denean.
Baina autogobernuari dagokionez, alderdiek ez dute akordiorik egin. Hori egiaztatzeko gai izan behar dugu lehenik, errua besteei bota beharrean.
Berriz diot akordio hori egin behar dugula hemen, gure artean. Izan ere, benetan onartzen badugu oso anitza den gizarte batean bizi garela, sozialistok uste dugunez, orduan euskaldun sentitzeko modu ezberdinak uztartu behar ditugu. Eta hori ez da egin.
Espainiako Gobernu berriaren jarrera aitortu da, pertsona eta lurralde denak entzuten dituena. Hil batean desblokeatu ditu auzitegietan ataskatuta zeuden hainbat gai. Hil batean, lehen aldiz, Euskadiko Gobernuarekin elkarrizketan aritzeko batzorde iraunkorra sortu du.
Baina ez da Pedro Sánchez presidentearen ardura hemen bideratu ezin izan duguna konpontzea.
Eta, batez ere, ez du ezertarako balio akordiorako prest egoteak baldin eta gaur eredu bat erabakitzat jotzen bada.
Ez du askorako balio aniztasunaz aritzeak baldin eta eskaintzen den ereduak gizartearen zati baten nahiak bakarrik jasotzen baditu.
Zuk eredu konfederala babesten duzu. Nik, ordea, federala. Eta autonomiko batean gaude, zeina bakarrik aldatu ahal den Konstituzioa erreformatzen badugu. Eta hori ezin da, zuk badakizu. Orain planteatzen ari zaren horrek frustrazioa eragiten du, hain zuzen, zuk eta guk baztertu nahi dugun hori.
Berriz diot: Talde sozialistak konprometituta jarraituko du Euskadiren gobernagarritasunerako sinatu genuen horrekin, bai eta hainbeste aberasten gaituen pluralitatea bermatzearekin ere, hura gordetzea asko kostatu delako eta adostasun handietan islatzen delako.
Estreinatzen ari garen ekitaldi politiko honetan berriz ere itzuliko baikara hautestontzietara. Hemen, Legebiltzar honetan, tentazioa handia izango da botoak irabazteko, eskubideetan pentsatu beharrean.
Nire taldeak, hurrengo hiletan edozer gauza gertatu ere, jarraitu egingo du nahiak bateratzen saiatuz, gizartea batzen dituen oinarriei jarraikiz, gizarte horren zati baten nahiek herritar guztiei kalte ez egiteko. Dena edo ezer ez delakoaren artean bide handi bat dago, denontzat, hain zuzen ere, guk landu duguna eta etorkizunean ere landuko duguna.
Akordioak bilatzeko ez baita aritmetikarik behar. Gure uste oso demokratikoa da.
Behin baino gehiagotan esan dut. Oposizioan zein Gobernuan.
Eta berresten dut orain, sozialista bat Espainiako presidentea dela. Eta presidentea da, hain zuzen ere, alderdi desberdinak batu ginelako, gizarte honetan garai berri bat irekitzeko.
Eta horrek erakusten du elkarrizketaren garrantzia akordioak lortzerako orduan.
Ez zen egia politika ez zuela ezertarako balio. Ez zen egia denok berdinak ginela. Erakutsi egin dugu politika ezinbestekoa dela herritarren arazoak konpontzeko.
Haurren pobreziari aurka egiteko. Zazpiehun pertsona itsaso erdian ez uzteko. Osasunerako eskubide unibertsala berreskuratzeko. Eskubide laboralak sustatzeko. Emakumea erabakien lehenengo frontean jartzeko. Pentsio publikoen sistema bermatzeko...
Hainbeste buruhauste eman gaituzten gai horiek guztiak dute gaur, behingoz, konpontzeko aukera.
Eta guretzat, poztekoa da. Gobernu sozialista bat delako posible egin duena, noski. Herritarren beharrak (premiazkoenak) erantzuna dutelako.
Eta poztekoa da, be bai, ekimen horiek bat egiten dutelako, Sozialistak Euskadin martxan jarri ditugun politikekin.
Gobernuaren lana herritarren agendan ardaztea erabaki genuen. Distrazio barik. Gizartearen pluraltasuna onartuz. Gure desberdintasunak alde batera utziz, eta ahalegin guztia eginez enpleguaren alde, berdintasunaren alde, Etxebizitza Legearen alde...
Espainiako Gobernuarekin ere elkarguneak bilatzea erabaki genuen. Eta presidente bat dugu gaur, gu bezala, akordioarekin eta euskal gizartearen ongizatearekin konprometitua.
|
Me lo han escuchado antes en esta tribuna cuando estábamos en la oposición y cuando gobernamos Euskadi, antes y ahora. Lo repito ahora, cuando además mi partido tiene la responsabilidad de gobernar España. Lo hace gracias a la conjunción de voluntades que se dieron en junio pasado para cambiar el paso en el conjunto del país. La primera lectura que quiero hacer de este nuevo tiempo es que demuestra la importancia de la política y el valor del diálogo para conseguir acuerdos entre diferentes. No era verdad que la política no sirviera para nada, que daba igual que estuvieran unos u otros. La política es imprescindible para resolver problemas que afectan a la ciudadanía, para abordar de forma inmediata un plan contra la pobreza infantil, para no dejar tiradas a casi setecientas personas a la deriva en un barco, para recuperar el derecho universal a la salud, para recuperar derechos laborales y situar a la mujer en el primer plano de las decisiones, para garantizar el sistema público de pensiones…. Para esos asuntos que nos han ocupado mucho tiempo y mucho debate en esta Cámara en este último año y que hoy tienen una oportunidad para encauzarse. Y para nosotros esta situación es de especial satisfacción. No sólo porque el Gobierno sea socialista, que por supuesto. No ya porque la ciudadanía, sus urgencias, las más inmediatas, estén teniendo respuestas también inmediatas, que por supuesto también nos satisface plenamente. Es también una satisfacción porque además alineamos esas políticas con las que los socialistas nos habíamos implicado ya en Euskadi cuando optamos por participar en el Gobierno vasco. Cuando decidimos que la acción de este Gobierno se centrara en la agenda ciudadana, sin distracciones, asumiendo la pluralidad de este país, dejando en la discusión parlamentaria las diferencias y volcando los esfuerzos en el empleo, en la igualdad, en el desarrollo de la ley de vivienda… Cuando apostamos por buscar también los puntos de encuentro con el Gobierno de España. Y el que preside Pedro Sánchez está también, como nosotros, comprometido con el diálogo y el progreso de la sociedad vasca. |
Aukera ugarietarako eta erantzukizuna hartzeko garaia da. Alderdi guztientzat. Arazoak usteldu ez daitezen, konponbideak aurkitzeko. Horretarako baikaude hemen. Horretarako balio du politikak.
Ez gara ari soilik egin gabeko transferentziez, edo ETA desagertu ostean oztopatutako gaien korapiloa askatzeaz. Soilik euskal agendan ez dauden beste hainbat gaiez ari gara, zuzenean eragiten digutelako euskaldun denoi.
Lan-eskubideen, osasunerako eskubide-babesaren, emakumeen berdintasun osoaren eta pentsio publiko duinen egonkortasuna arriskuan jarri dituzten gehiegikeriak zuzentzea komeni zaigulako.
Ganbera honetan batzuek nahiago izango dute gai horiek Espainiako Gobernuak hartutako erabakien araberakoak ez izatea. Baina ez da lehentasun-kontua. Errealitate-kontua da, urte itxaropentsu honetan kaleetan lagundu ditugun pertsonen errealitateena.
Errealitate horiei buruz hitz egin nahi dugu gaur. Zeinen bitartez egiaztatu dugun askoz gauza gehiagok batzen gaituztela, banandu baino. Eta batzen gaituen horren inguruan ardaztu nahi ditugu ahaleginak.
Herritarren erdia berreskuratzeko nahiak batzen gaitu. Emakumeak eremu politiko, ekonomiko eta sozial guztietan berdinak izan daitezela nahi dugu. Euskal sozialismoak konpromisoa hartu zuen kanpainan emakumea babesgunetik atera eta agintean jartzeko, berdintasun-arrazoiak direla medio, eta Euskadik aurrera egiteko emakumeek osatutako kapital handia ezin duelako alde batera utzi. Eta hori islatu genuen gobernu-akordioan.
Martxoaren 8an dei feminista egin zenean, han izan ginen. Bi aste geroago ere, bertan izan ginen Familiak Laguntzeko Ituna sinatzen beste taldeekin batera, hori baitzen gure agintaldiaren lehentasunetako bat. Proposamen berritzaile horrek gainditzen ditu jaiotza- zein laguntza-politikak eta politika paternalistak.
Emakumeok ez dugulako babesik eskatzen; eskatzen dugu, gure bizitza garatze aldera, bakarrik edo norbaiten laguntzarekin ama izateko edo ez izateko erabakia hartzeko aukera zigorra ez izatea. Horregatik zen hain garrantzitsua gurasotasun-baimenak hedatzea. Euskadi aitzindaria izan zen, eta orain Espainia osoan osatuko da Gobernu berriari esker. Berdintasuna galarazten duten oztopoak eraikitzen jarraitzeko.
Emakumea menderatzeko saiakera jasanezinen aurkako eskakizun-maila ere handitu behar dugu, horrek ere batzen gaituelako, erailketak ekiditeko. Babes-lege integral baten bidez Europan aitzindari izatea ez da aski. Instantzia, etxe zein administrazio publiko bakoitzetik lan egin behar dugu aitzakiarik gabe, emakume bat ere ez dadila beldurrarekin bizi; emakume denak senti daitezen erabat libre.
Emakumeari dagokionez, halaber, soldata-desberdintasuna murriztu behar dugu. Gai horrek ere batzen gaitu. Ezagutzen ditugun azken datuak ez doaz bide onetik. Emakumea izateagatiko soldata-diskriminazioa debekatuta dago Espainian, baina emakumeek oraindik lortzen dituzte kalitate txarragoko enpleguak, eta horrek beren diru-sarrerak baldintzatzen ditu. Egoera hori aldatzeko ordua da.
Mahai gainean du hori Lan Sailak: jarduketa zehatz eta ebaluagarri sorta bat. Lan-iruzurraren aurka tasatutako neurriak, prestakuntza-neurriak, ordutegiak arrazionalizatzea, berdintasun-planak betetzeko kontrola, klausula sozialak... Batzuk Administrazioaren esku daude, beste batzuk negoziazio kolektiboa behar dute. Baina denek merezi dute akordioak egitea eragile sozialekin.
Akordioak bilatzea soldata-desberdintasuna desegiteko arrazoi nahikoa da apirilean desegin zen mahaia berriz sortzeko. Legebiltzar honetan ere bat egin dugu enplegua eta soldatak duintasunez betetzeko neurriak eskatzeko, negoziazio kolektiboa eragiteko. Hori egiteko Elkarrizketa Sozialeko Mahaia behar dugu.
Prozesu ireki horretan akatsak egin dira eta horien gaineko erantzukizuna hartu da. Lehendakariak egin zuen osoko bilkura honen aurrean. Orain garaia da alderdi politikoek, sindikatuek eta enpresek ordezkatzen dituzten pertsonengan pentsatzeko.
Hemen elkarrizketarako deia egin nahi dut berriz ere, denoi. Konpromiso sozialista berresten dut, nire taldearena eta gobernatzeko erantzukizuna dutenena, eragileen arteko topaguneak sortzeko. Ahalegin horretan ez dugu inoiz etsi, eta badakigu modua funtsa bezain garrantzitsua dela.
Horregatik, mesfidantzak kentzeko, akordioak sustatzeko, aitzakiak uxatzeko... mahai egonkor eta arautua sortuko duen dekretu bat egingo dugu.
Batzen gaitu, eta horrela berretsi du Ganbara honek, lan-iruzurraren aurkako borroka.
Esfortzu handia egin dugu, ikuskaritza lanak areagotuz. Eta horri esker, legealdi honetan, 6.000 pertsona baino gehiagok beren egoera erregularizatu dute. Eta ezin dugu guardia jaitsi. Gobernuaren lehenengo konpromisoa delako: eskubideak dituzten enpleguak berreskuratzea.
Helburua da langabezia %10 baino gutxiago izatea, legealdi amaieran. Eta lehenago lortzeko bidean gaude. Baina kontua ez da soilik langabezia jaistea, baizik eta enpleguaren kalitatea bermatzea ere.
2012ko Lan-Erreformak eragindako prekarietatea pairatzen dugu oraindik. Espainiako Gobernu berriak lege hori zuzentzen ari da
Eta, gure eskura dagoen horretan, tresna berri bat daukagu: Lanbide Heziketaren Legea. Gure errealitatetik hurbilago. Ekonomia berri eta aldakor honek behar dituen langileen heziketan oinarritua.
|
Nos une también, y así lo ha ratificado este Pleno, la lucha contra el fraude laboral. Y ese esfuerzo sin cuartel, volcando todos los recursos de inspección, ha permitido que en lo que llevamos de legislatura más de 6.000 personas hayan regularizado su situación. Es una batalla en la que no podemos bajar la guardia y que permite avanzar en el compromiso primero de este Gobierno: recuperar el empleo con derechos. Porque no se trata sólo de reducir el paro. Nos fijamos como objetivo que al acabar la legislatura el desempleo bajara del 10 por ciento, llevamos camino de conseguirlo antes. Pero sufrimos aún la precariedad que permitió la última reforma laboral de 2012, y que el nuevo Gobierno de España está corrigiendo. En lo que está en nuestro alcance, contamos ahora con un nuevo instrumento, que aprobamos en el último pleno: una Ley de Formación profesional pegada a la realidad laboral, orientada a la cualificación de la mano de obra que requiere la nueva economía en transformación permanente. |
Bide horrek emango du aukera soldata duinak eta kotizazio nahikoak izateko, sistema publikotik pentsio duinak bermatzeko.
Martxoaren 1ean gehiengo handi batek babestu zuenez, Ganbera honetan batzen gaituen beste elementu bat da hori. Elementu horrek milaka pertsona batu gaitu, gure zaharrekin mugimenduaren parte izan garenak kaleetan. Eta elementu horrek, ekainetik, aukera dauka azken urteetan jasandako txirotzea zuzentzeko, etorkizuneko pentsiodunak kondenatuta egon ez daitezen.
Orain da garaia sistema publikoa egonkortzeko. Pedro Sánchezen gobernua eragin dugunok egin behar dugu, hark irekiko baitu ate hori.
Eta paraleloan, gazteengan pentsatu behar dugu. Demanda sozialista luze batek batzen gaituelako, eta, antza denez, argira ilki daiteke: lege espezifiko bat eratzea gaztei arreta integrala emateko.
Horrez gain, legealdi-egutegia hedatzen duen gogoeta eta apustu bat partekatu dugu: Memoria Historikoaren Euskal Legea egitea. Lan hori egin behar dugu diktaduraren aurrean askatasuna eta demokrazia defendatu zutenak ahanzturatik ekartzeko.
Horrez gain, kohesio sozialaren oinarrizko zutabeen defentsan bat egiten dugu, adibidez, osasunerako eta hezkuntzarako eskubideen defentsan.
Horren harira, Alderdi Sozialistaren izenean eskerrak eman nahi dizkiet eragile guztiei, aukera eman dutenei ikastetxe publikoetako heziketa-kalitatea hobetzeko, zailtasun handiagoak dituzte ikasleentzako laguntza indartzeko eta hezitzaileen enplegua sendotzeko.
Duela hiru hamarkada sozialistok finkatu genituen eskola publikoaren oinarriak eta ikastolen integrazioa. Gaur egun, oraindik pentsatzen dugu Euskadiren etorkizuna gure ikasgeletan jokoan dagoela, baita ikasleen ezagutzetan eta trebezietan ere. Horregatik, topaguneak ongarritzen jarraitu behar dugu, lege berria elikatu behar duen hezkuntza-ituna handitzeko.
Itun horrek jasotzen ditu eskatzen ari ginen funtsak: ikasleek sarbidea izatea ingeleseko, gaztelaniazko eta euskarazko hezkuntzara, publikoaren alde apustu egitea, irakasleei laguntzea, berrikuntza eta ghettoekin eta segregazioekin amaitzeko formulak, desberdintasuna iraunarazten dutelako.
Eta, halaber, gure eredu sozialean funtsezkoa den beste kontu bati buruz ari nintzen: osasunerako eskubideaz. Horri dagokionez, azken erreforma handiari ekin genion duela bi legealdi, eta orain hura sendotzeko fasean gaude.
Biocruces, duela gutxiko iraganeko apustu sozialista handietako bat, errealitate bihurtu da; eta ikerkuntza biosanitarioaren aldeko ezinbesteko apustua da. Beste borroka luze bat da Eibarren erreferentziazko ospitale bat sortzearena, 90.000 pertsona artatzeko, eta egi bihurtzeko zorian dago. Urdulizekoa edo ama-esnearen bankua egi bihurtu diren moduan. Edo jadanik Onkologikoa osasun-sistema publikoan integratzeko eman diren pausoak bezala, minbiziaren aurkako borrokaren abiapuntu gisa.
Apustu estrategiko horiek, epe luzerakoak dira, eta duela bi legealdi diseinatu zituen beste batzuen artean nik osatu nuen gobernu sozialistak. Erronka horiek ekonomiako nahiz alderdi batzuek sortutako oztopoei aurre egin behar izan diete, beharrezkoak direla konbentzitu ditugun arte. Hepatitis C gaixotasunaren gaixoei sendatzen dien sendagaiekin artatzeko ere oztopoak egon ziren. Sozialistok demanda hori sartu genuen gobernagarritasun-akordioan, eta jadanik 6.400 euskaldun sendatu dira.
Baina osasunaren eremuan plantillak egonkortzeko eta belaunaldia ordezteko prozesuari ekin behar zitzaion oraindik. Horregatik, sindikatu batzuekin ados egonik, enplegua eskaintzeko prozesu bat bultzatu da. Lan-eskaintza publiko horren bidez, aukera emango zaie hainbat profesionali kalitatezko enplegua aurkitzeko, eta horiek bermatuko dute gure osasunerako eskubidea. Eskaintza-prozesuan, ordea, irregulartasunak gertatu dira.
Sozialistok hasieratik eskatu genion Sailari ahalik eta zorroztasun handienarekin eta gardentasunarekin aritzeko zer gertatu zen jakiteko, bai eta prozesuaren garbitasuna eta segurtasuna bermatu nahiz erantzukizunak eskatzeko ere. Ikerketa- eta konpontze-fase hori abian da eta erabat premiazkoa dela uste dugu.
Ez dugu jolastuko 96.000 pertsonaren etorkizunarekin eta zerbitzu publiko hori zalantzan jartzearekin. Ez dugu orokortuko, ez eta inor akusatuko ere daturik izan gabe. Baina ez dugu inor salbuetsiko ere ez. Premiazko kontuak konpondu arte itxarongo dugu, enplegu-deialdi horren edo beste edozeinen garbitasunari buruz susmorik txikiena ez egoteko behar diren neurriak hartu arte.
Alderdi guztiak batu gaituen beste eskubide bat da sozialistok duela bi legealdi konkistatzen hasi ginena: etxebizitzarako eskubidea.
Sozialistok gure gain hartu genuen Gobernuan lege baten eraketa. Zeregin zaila izan da, baina aukera eman du administrazio ezberdinak helburu bakarrean lerrokatzeko. Eta gaur 47.000 familia euskaldunek beren Gobernuaren edo udalen estaldura dute. Eskaintzaren % 40 babestua da. Plan handinahi bat bultzatzen ari gara etxebizitzarako sarbidea errazteko eta gazteei etxetik ateratzen laguntzeko. Gasteizko Koronazio auzoan birgaikuntza integrala egingo da. Otxarkoagan berrikuntza-plan bat dute, bere auzokideek eskatu bezain beharrezkoa baita.
Baina bide luzea dugu aurretik. Erabili gabeko etxebizitzak dituzten horiek konbentzitu behar ditugu oraindik onuragarria dela behar dutenen esku jartzea. Eskubide subjektiboa finkatuko duen dekretua bukatu behar dugu. Baina, zalantzarik gabe, pauso handia eman dugu azken bi urteetan eskubide horren inguruan, eta Espainiako erreferentzia gara. Eta, batez ere, itxaropena sortu dugu jende artean, ordezkari politikoei beren behar oinarrizkoenei erantzuteko eskatzen dietenen artean.
Erantzuna eman behar zaie krisiaren kalterik handiena jasan dutenei, eta horretan ere alderdi denek egin dugu bat Ezkerraldean, Meatzaldean, Enkarterrietan eta Oarsoaldean aritu garenean. Gure lehen ekimena izan zen legealdi honetan: aurrekoan hasitako lanei berriz ekitea. Orain, erakunde denak ildo horretatik, adostutako jarduketak bete behar dira. Ez ditugulako ahaztuko eskualde apalagoetan bizi diren herritarrak.
Amiantoaren biktimak ere ez ditugu ahazten. Horien inguruan, denok batera aritu ginen Legebiltzar honetan, Diputatuen Kongresuan PPk betoa eman eta gero. Haientzako ere beharrezkoa zen gobernu-aldaketa bat, behar dituzten erantzunak atzeratzen zituen beto hori kentzeko.
Espainiako Gobernuan aldaketa behar duten bezala milaka euskal enplegatu publikoek. Beren erosteko ahalmena berreskuratzea galarazten zien betoa kentzeko behar zuten.
Babes sozialeko sistema indartzeko nahiak elkartzen gaitu. Beste autonomia-erkidego batzuen eredu da sistema hori. Izan ere, gabeziak gorabehera, badakigu diru-sarrerak bermatzeko errentan inbertitzea gizarte gisa egin dugun gauza onenetako bat dela.
Eredu horrek eguneratu beharra dauka eta proposamen bat dago mahai gainean. Etxe gehiagok diru-sarrera handiagoak jasotzeko proposamena, adingabeei eta pentsiodunei laguntzeko. Denek jaso dezaten, beharra dutenek euro batekin ez geratzeko. Eta, batez ere, gero eta jende gutxiagok behar izateko. Enplegua berreskura dezaten urtez langabezian daudenek. Beren soldatak osatu behar dituzten langileen prekarietateari aurre egiteko. Hori da erronka, eta debate bat egin behar dugu.
Eskerrak eman nahi dizkiot EH Bilduri iragan den ekainean izapide hori atzeratzeko eskatu zuelako, proposamena zakarrontzira jaurti beharrean. Eskubide bat aldarrikatzen ari diren pertsonen aurrean ez da ideia ona Gobernuari zaplaztekorik ematea.
Espero dut denok kontziente izatea esku artean dugunaz. Sozialiston aldetik, badakizue, adierazi dizuegulako, horren inguruan ere akordioak egin nahi ditugula.
Eta ikus-entzunezko sistema publikoa behingoz lortzeko sozialiston nahia nabarmena da, denok senti gaitezen onartuak. Hemen gaudenen zati handi bat Espainiako Irrati eta Telebistaren sektarismoa eta manipulazioa amaitzeko bidea sortu duten alderdien parte gara, eta hura ere euskaldunona da. Horrek EITBren erreforma integralerako adostasunak eragin beharko lituzke.
Aurrekontuen arloan akordioak espero ditugu. Alderdi guztientzako irekiak. Salbuespenik eta betorik gabe. Aurreko bi urteetan ez dira egon. Oraingoan ere ez dira egongo.
Oinarri ona dugu. Helburu zehatzak dituen proiektua, eta baliabide handiagoak dituena zerbitzu publikoak bermatzeko, ekonomia suspertzeko eta erronka teknologikoei, demografikoei eta ingurumenekoei aurre egiteko. Baliabide gehiago ditugu jarduketa-eremua txikitu zaielako arduratsuak ez direnei, duela bost urte bultzatu genuen iruzur fiskalaren planari esker. Eta diru-sarrera handiagoak dituztenek gehiago ordaintzen dutelako, azken erreforma fiskalari eta sozietateen gutxieneko ekarpena handitzeko gure proposamenari esker.
Kontu berrietan gehitu nahi ditugu baliabide horiek hemen astero adostutako gauzetarako erabili nahi dituzten ekarpenak. Denok baitakigu hodei beltzak datozela ekonomia globalean, eta Euskadi haren parte da ere bai. Eta ezinbestekoa da gure indar nagusiak sendotzeko gizarte gisa: kohesioa eta gure ekonomia eraldatzeko gaitasuna.
Horregatik da hain garrantzitsua ikerkuntzaren eta berrikuntzaren alde egiten jarraitzea.
Horregatik da hain garrantzitsua egin dugun berrantolaketa: gure enpresei laguntzeko, horiek finantzatzen laguntzeko, lur honekin bat egiteko eta diru-laguntzekin efizienteagoak izateko.
Horregatik da hain garrantzitsua gure burua finkatzea, egiten ari garen moduan. Turismoaren industria balio erantsiko aktibo erakargarria bihurtu behar dugu, bisitatzen digutenak gero eta denbora luzeagoz geratzeko konbentzitzen dituen proposamen batekin, enplegu egonkorra sortzeko. Eta hori guztia ingurunearekin, gure herrietan zein hirietan bizi direnekin eta ingurumenarekin uztartu behar da.
Sektore horrek kalitate-jauzia egin du, apustu politiko argi baterako, ETAk mende erdian zehar ekarri zuen terrorea desagerraraziz. Marka hori desagertu da atzerrian. Baina, hemen, etxean, historia horren aztarna dago oraindik.
Biktimek espero dute eragindako mina guztiz bidegabea izan zela aitortzea. Espero dute euren familiarrak galdu zituztenek. Mehatxatuek. Presioa eutsi ez eta joan behar izan zutenek.
Espero dute Udaletako Bilkuretan erasoak jasan zituztenek. Poliziak, epaileak, kazetariak, enpresariak, irakasleak...
Eta argi esan behar da ez dagoela arrazoirik, ez dagoela proiektu politikorik, beldurra, bahiketak eta erailketak justifikatzen dituenik.
Beharrezkoa da egia jakitea. Humberto Fouzen familia, Jorge Garciarena, Fernando Quirogarena, Eduardo Bergaretxerena, Jose Miguel Etxeberriarena jakin dezaten non dauden euren senideak.
Instituzio publikoak lan egin behar dute inor harro sentitu ez dadin bizitza bat kentzeagatik.
Eta beharrezkoa da biktimak aitortu eta erreparatzea. Biktima guztiak.
|
Porque las víctimas siguen esperando que se reconozca que el daño causado fue profundamente injusto. Lo necesitan quienes perdieron a sus familiares, quienes fueron amenazados, quienes no aguantaron la presión y se marcharon. Lo necesitan los muchísimos que resistieron el acoso en cada pleno municipal, en su trabajo como agentes policiales, como jueces, como periodistas, como empresarios, como docentes. Es necesario que se diga con claridad que no hubo una sola razón, ningún proyecto político, que justificara el miedo, los secuestros, los asesinatos. Es necesario que se sepa la verdad. Que las familias de Humberto Fouz, Jorge García, Fernando Quiroga, Eduardo Bergaretxe, José Miguel Etxeberria puedan saber dónde están sus restos. Que las instituciones públicas trabajen para que nadie pueda sentirse orgulloso de haber vulnerado una sola vida. Para que nadie que salga de la cárcel pueda jactarse por lo que hizo Es necesario que las víctimas sean reconocidas y reparadas. Todas. |
Zuzenbide-estatuak iraun eta garaile izan zelako, poliziei eta justiziaren arloko profesionalei esker. Eta zuzenbide-estatua sendotzen da akatsak aitortu eta zuzentzen direnean.
Hori da elkarbizitzarako biderik onena. Herritarrak ordezkatzen dugunok argiak izan behar gara adirerazteko inork ez zuela mehatxatuta egon behar, ez zela inor bahitu, torturatu eta erail behar. ETAk ez zuen hori egin behar, ez eta beste inork ere haren izenean. Sortutako kaltea alferrikakoa eta bidegabekoa izan da. Eta konpromisoa hartu nahi dugu etorkizuna eraikitzeko, zeinetan onartuko dugun gure gizartearen aniztasuna haren aberastasun nagusietako bat dela.
Hori egun historikoa izango litzateke benetan.
Egun historikoak eta akordio historikoak dira ezberdinen artean hartzen direnak, proiektu erkideak aurrera eramateko.
1936an, Prieto diputatuak Agirre diputatuari planteatu zion Euskadiren autonomia bideratzea, adostasunaren eta errespetuaren bidetik. Eta horrela, PSOEk eta EAJk lortu zuten Alderdi Komunistak, Errepublikanoak eta ANVk bat egitea lehen aldiz lurralde ezberdinetako euskaldunak batu zituen proiektu batekin.
Hori da historikoa.
Historikoa izan zen Rubial lehendakariak eta Garaikoetxea lehendakariak Gernikako Estatutua La Casillan elkarrekin ospatu zuten eguna. Eta haiekin batera UCD eta Euskadiko Ezkerra egon zen.
Historiakoa izan zen Espainiako Osasun Legea onartu zen eguna, osasunerako eskubidea ezarri baitzuen. Eta Euskadin berehala garatu genuen hori eredu berritzaile baten bidez.
Historikoa izan zen euskal eskola publikoa hezkuntzarako eskubidearen ardatza izatea lortu genuen eguna. DSBEren Legea onartu genuenean, etxebizitzaren legea onartu genuenean... Euskararen erabilera normalizatzeko legea onartu genuenean ere bai. Horri esker, gainera, euskaraz dakite historian inoiz baino pertsona gehiagok.
Eta historikoa izan zen ETAk hiltzeari uztea lortu genuen eguna.
Horiexek dira egun historikoak. Eta horietan guztietan egon gara sozialistok.
Baina ez dira historikoak gu bertan izan garelako, baizik eta guk eta beste batzuek ulertu genuelako zer zen garrantzitsua: jendearen bizitza hobetzen dituzten gauzak, eskubideak eta askatasunak denon onurarako, nazionalistentzako edo ez-nazionalistentzako, lortzen dituztenak, datozen tokitik datozela eta sentitzen diren moduan sentitzen direla.
Horregatik, historikoa izango da gure elkarbizitza-proiektua berritzen dugun eguna, jendearen bizitza hobetzeko. Eta iraganean bezala, nazionalistentzako eta ez-nazionalistentzako izango da, datozen tokitik datozela eta sentitzen diren moduan sentitzen direla.
Eta uste dugu posible dela. Uste dugu eskubideak eta adostasunak handitu ahal direla. Uste dugu proiektu bat sortu ahal dugula etorkizunean inor baztertua egon ez dadin. Proiektu intregratzailea eta inklusiboa.
Proiektu bideragarria. Herritarrek uler dezaten orain dagokigun debatea garrantzitsua dela. Eta uler dezatela garrantzitsua dela beren eskubideak babesten dituelako eta euskaldunon arteko zein Espainiako gainerakoekin eta Europar Batasunaren barruko elkarbizitzarako aro berri bat dakarrelako.
Gure ezberdintasunak areagotzeko garaia iraganean geratu da. Badakigu zeintzuk diren. Batzen gaituzten kontuak bilatzeko ahalegina egiteko aukera ez da erabili.
Baina iritsiko da alderdi bakoitzak erantzunak eman behar izango dituen garaia. Gure erantzukizuna baita, eserleku hauetan gaudenona, autogobernua XXI. mendean sartzen duen proposamena egitea eta hura gauzatzea.
1936ko proiektuari ekin ziotenak zuzen egon ziren. 78an eta 79an egin zutenak ere bai. 2018an hemen gaudenak horretarako gai izan behar gara. Eta sozialistok prest gaude berriz ere. Ezin dugu aukera hori alferrik galdu.
Hitzaldian azaldu dudanez, gauza askok batzen gaituztelako eta horiei eman nahi diegu arreta hasten ari den ekitaldi honetan.
Orain dela berrogei urte, Gernikako Estatutuak elkarbizitzarako esparru bat eskaini zigun. Eta gaur, elkargune hori garatzeko eta modernizatzeko aukera dugu. Eta posiblea da. Posiblea da inor baztertzen ez duen testu bat aurrera ateratzea. Posiblea da, euskaldunak berriz batzea, proiektu integratzaile, inklusibo eta bideragarri baten barne. Iraganean lortu genuelako. Espainia osoan akordiorako garai berri bat irekitzen ari garelako. Eta Euskadik ezin duelako albo batera geratu. Sozialistak gure kultura politikoaren ondarerik oparoena berreskuratzeko helburua dugu. Asko baita batzen gaituena. Eta denon erantzukizuna da, talde guztiena, aukera hori ez galtzea.
|
Hace 40 años, el Estatuto de Gernika nos ofreció un espacio para la convivencia. Y hoy tenemos la oportunidad de desarrollar y modernizar ese punto de encuentro. Y es posible. Es posible sacar adelante un texto que no margine a nadie. Es posible unir de nuevo a los vascos en un proyecto integrador, inclusivo y viable. Porque ya lo hicimos en el pasado. Porque en España estamos abriendo un nuevo tiempo para el acuerdo y Euskadi no se puede quedar al margen. Los Socialistas tenemos el objetivo de recuperar el legado más fructífero de nuestra cultura política. Porque es mucho lo que nos une y es responsabilidad de todos, de todos los grupos, no perder esta oportunidad. |
Ez diogu ukorik egin nahi gure iragan berrienari, Euskadi orain garena bihurtu duenari. Inoiz ez gara orain baino gehiago izan, hortaz, ezin dugu mendeetan atzera begiratu arrazoirik gabeko tristurarekin. Azken hamarkadetan asko eta ezberdinak izan bagara, eta orain baino askoz baldintza txarragoetan indarrak batzeko gai izan bagara herrialdeak aurrera egin zedin, gaur errazagoa izango da.
Alderdi Sozialistak erabaki zuen legealdi honetan berreskuratu behar zela guk oinordean hartu dugun Euskadiren argia izan zen kultura politikoa. Bere aniztasuna aitortzen duen Euskadi, eta harro dagoena ezberdinok ados jartzeagatik emakume eta gizon askez eta berdinez osatutako gizartea bermatzeko, denon eskubideak bermatzen dituzten eskubide publikoak bermatzeko eta etorkizunerako erronketarako eraldatzeko gai delako.
Beste lur batzuetatik aukera bila datozenak hartu nahi dituen Euskadi. Horiek behar dutelako erakunde denak eraginkortasunez koordinatzea, eta guk haiek behar ditugulako. Immigrazioa ez delako arazo bat, erantzun beharreko erronka baizik. Ez dugu kuotei buruz hitz egin nahi, elkartasunari buruz hitz egin nahi dugu.
Euskadi Europan integratuta egon behar delako, beldurrak eta kezkak eragiten dituztenen mehatxuetatik urrun, muga berriak sortu nahi dituztenengatik urrun. Eta, horretarako, inoiz baino gehiago batu behar ditugu nahiak, elkarrekin aurrera egiteko, elkarlanean, eskubideak eta aniztasuna bermatzeko.
Rubial lehendakariak nahi zuen moduan, denok babestuta gauden Euskadi sortzeko, edozein moduan pentsatzen badugu eta edonon jaio bagara ere.
Eta Euskadi horrek behar du Legebiltzar honen ulermena, bai eta erantzunak eta lehentasunak finkatzea ere. Guk aurten hauek lortu nahi ditugu: berdintasuna, kalitatezko enplegua berrikuntzaren eta lan-iruzurraren aurka egitearen bidez, lortutako eskubideak garatzea, gazteei etxetik joaten laguntzea, DSBE indartzea eta aniztasuna osoa bermatzea. Lehentasun horietan denok dugu tokia.
Nire taldeak konpromisoa hartzen du lan horri ekiteko ekitaldi honetan.