Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Jose Luis Rodriguez Zapatero: “Vox erbi faltsu bat da, arriskua PPren eskuindartzean datza”

Gobernuko presidente ohiak eskuinaren politika “atzerakoi eta erreakzionarioez” ohartarazi du Donostian egindako ekitaldi batean, eta PSOErentzako botoa eskatu du bizikidetza eta pluralismoa bermatzeko
Eneko Andueza, Feijoori buruz: “Une oro gezurretan ematen duen presidentegai batek ez du Gobernuko Presidentetza lortzeko eskubiderik”

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, acompañado por el ex presidente del Gobierno, José Luis Rodríguez Zapatero, los cabezas de lista al Congreso por Gipuzkoa, Bizkaia y Álava, Rafaela Romero, Patxi López y Dani Senderos, y la cabeza de lista por Gipuzkoa al Senado, Izaskun Gómez | Foto: Socialistas Vascos

Jose Luis Rodriguez Zapatero Gobernuko presidente ohiarentzat, “erbi faltsua eta eskuinaren eranskina” da Vox alderdia, eta Espainiako eskubideentzako eta askatasunentzako benetako arriskua, datorren igandean, PPn dagoela ohartarazi du. Rodriguez Zapatero harro azaldu da PSOEn daraman militantziarengatik, eta U23an boto sozialistak izango duen garrantzia azpimarratu du, “bizikidetza demokratikoa eta pluralismoa” bermatzeko eta “politika atzerakoi nola erreakzionariorik” ez garatzeko.  

Donostian militante eta jarraitzaile sozialistekin batera egindako ekitaldi batean, txalo beroekin hartu izan dute Rodriguez Zapatero PSOEko idazkari nagusi ohia, zeinak deitoratu egin baitu PPren estatu-leialtasunik eza BJKNren berritzea edo pandemian Gobernuari babesa emateko gaietan bezala. Eta PPren “etengabeko eskuindartzeari” kontra egin beharra dagoela azpimarratu du.

“Faltsukeria, gezurra, azpijokoa eta, are, biktimen mina erabili izan dutenek herrialde-proiekturik ez dutelako egin dute. Besteei gezurretan ibiltzea gehien leporatzen dabiltzanek esaten dute egia gutxien, baina egiaren konbikzioaren aurrean ez dago nagusituko den gezurrik”, adierazi du. 

Eta botoa PSOEri emateko dei egin die herritarrei, “zentro-ezker osoa biltzen duelako”, haren esanetan. “144 urteko gure historiarekin, konbikzio sendoak eta konpromisorako gaitasuna dugu”, adierazi du. Eta esan du sozialistak “botoen irmotasun politikoarekin” arituko direla eskuina boterera hel ez dadin. “Gutxieneko soldata edo pentsioak igotzen jarraituko duen herri bat nahi dugu”, esan du.

PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, bere aldetik, Rodriguez Zapaterori eskertu dio askatasunen defentsan eta ETAren kontrako borrokan egin zuen entregatik eta, baita, bereziki, hauteskunde kanpaina honetan egindakoagatik ere. Eta PPk eztabaidari aurre egiteko erabilitako gezurrak kritikatu ditu.

“Erraza da gezurra esatea, baina lotsagabekeria da. Gezurra espainiar politikan ari da txertatzen, baina une oro gezurretan ematen duen gobernuko presidentegai batek ez du Presidentetza lortzeko eskubiderik”, esan du. Eta Feijoo “oindun gezur bat” dela esan du, ondoren pentsioen errebalorizazioaren edo hazkunde ekonomikoaren inguruan esan zituen gezurrak azaleratuz.

“Fida gaitezke hauteskundeetan irabazteko hildako jendea, biktimak erabiltzen dituen norbaitez, biktimak elkarren aurka jartzea bezainbateko bilaukeria egiten duen batez? Bestaldean, berriz, jende guztiarentzat lan egin izan duen Gobernu duin bat izan du”, erantsi du.

Anduezak EAJri ere aurpegiratu dio politika aurrerakoi gehien garatu izan dituen alderdia dela esateagatik eta PSOE ala PP babesteko duen zehazgabetasunagatik. “Niri ez zidaten eman botorik, Aznarri bai”, gogoratu du Rodriguez Zapaterok berak. 

“Alderdi Sozialistarentzako botoak ez du zalantzarik. Inbestiduran lagunduko du”, esan du Anduezak, hautesle guztiei gonbitea eginez hauteskunde ondorengo astelehenean “ez gaitezen esna 1939ko uztailaren 24an”. 

Ekitaldiaren aurkezpenean, Izaskun Gomez Senaturako gipuzkoar hautagaiak Rodriguez Zapaterok Euskadirentzat bakea lortzeko egin zuen lana azpimarratu du, eta eskerrak eman dizkio presidente ohiari Donostian izateagatik.