partekatu
PSOEren Batzorde Exekutiboak onartu egin du Lehendakaritzarako hautagaia izendatzeko PSE-EEk proposatutako egutegia
Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerra (PSE-EE) alderdiak Lehendakaritzarako hautagaia izendatzeko prozesua abiarazi du proposatu izan duen egutegia PSOEren Batzorde Exekutiboak onartu ondoren gaur goizean Madrilen egindako ohiko bileran.
Kontsultatu Lehendakarigaia hautatzeko prozesuaren xehetasun gehiago
Prozesua berehala hasiko da, eta beraz, abalak biltzeari ekingo zaio datozen urriaren 11tik 18ra bitartean. Hautagai bat baino gehiago aurkezten bada, primarioetarako bozketa urriaren 29ko igandean egingo da, eta bozketaren bigarren itzulia, beharrezkoa izanez gero (bi hautagai baino gehiago egonik horietako inork ez badu lortu botoen %50a lehen bozketan), azaroaren 5eko igandean.
Datorren hauteskunde autonomikoak garrantzi bereziko hitzordua dira, eta PSE-EEren iritziz funtsezkoa da plangintza egoki bat garaiz egitea, maiatzeko udal eta foru hauteskundeetan emaitza nahiko onak eta uztaileko hauteskunde orokorretan garaipena lortu ondoren.
?@PSOE-ren Batzorde Exekutiboak onartu egin du PSE-EEk Lehendakarigaia izendatzeko proposatutako egutegia.
➡️Sakatu irudiaren gainean primarioetako prozesuari buruzko informazio gehiago sartzeko ??https://t.co/LbKRKptqL1
— Socialistas Vascos - Euskal Sozialistak / ❤️ (@socialistavasco) October 9, 2023