Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

“Lanbide ez da sukurtsal bat. BGDSa diru-sarrerak bermatzeko eta inklusiorako politiketan txertatu behar da"

“Horrela ez bada egiten, hobe administrazio bakoitza bereaz ardura dadin”, azpimarratu du Idoia Mendia PSE-EEren idazkari nagusi eta lehendakariordeak

1. argazkia
Idoia Mendia durante su intervención en el Parlamento Vasco | Foto: Parlamento Vasco

Lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburu denak, Idoia Mendiak, adierazi du Lanbide Euskal Enplegu Sistema ez dela “diru-sarrerak bermatzeko eta inklusiorako politiken sukurtsal bat, politika horien bizkarrezurra baizik”, eta erantsi du ez duela "akordioa" ez den beste agertokirik aurreikusten Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarrera eskualdatzearen kontuan.

“Beste erkidegoentzat eta Espainiako Gobernuarentzat ere etsenplu den babes-sistema handi bat dugu. BGDSaren erreferentzia DSBEa da, eta beraz, logikoa da hori txertatzea, horretarako ari gara lanean”, erantsi du PSE-EEko idazkari nagusiak Eusko Legebiltzarrean.

Buruzagi sozialistak transferentzia osoa aldeztu du: “Inklusio eta Gizarte Segurantzaren Ministerioak haren abiaburu den proposamen bat aurkeztu du, eta nik helmugakoari begiratzen diot, ezin baita izan gure ereduan oinarritzen den prestazioaren transferentzia osoa ez den beste bat. Horretarako guztiz engaiaturik gaude Gobernu honetan”.

Idoia Mendiaren esanetan, kontua da “autogobernua batez ere herritarrentzat izatea baliagarri, eta prestazio baterako premia eta eskubidea duenak leihatilatik leihatilara ibili beharrik ez izatea gauza bera ebazteko”. “Eta ez bada horrela egiten, hobe da administrazio bakoitza bereaz ardura dadin", esan du amaitzeko.

Ekain Rico PSE-EEko legebiltzarkidearen galderen aurrean Euskal Ganberan emandako erantzunen bidez, Idoiak esan du itxaropenerako seinale garbiak ageri direla enpleguaren berreskurapenerako eta Covid-19aren kontrako txertaketa izan dela Euskadi berreraikitzeko, osasuna bermatzeko eta inor atzean ez uzteko erronka hirukoitza betetzeko azken bulkada. Eta Euskadiko produkzio-ehunak “erresistentziarako eta suspertzeko duen gaitasun handia" azpimarratu du, enpleguak suspertze zantzuak erakusten dituela eta ABEE batean ziren %85ek jarduera berreskuratu izan duela.