partekatu
Mikel Serrano eta Juan Carlos Abascal euskal alkate sozialistak FEMPen Batzorde Betearazlean eta Lurralde Kontseiluan
Gaurko bileran, PSE-EEk honako udal talde hauen ordezkaritza izango du: Bilbo, Donostia, Gasteiz, Barakaldo, Portugalete, Basauri, Sestao, Getxo, Santurtzi, Ortuella, Trapaga, Ermua, Irun, Eibar, Zumarra, Iruña Oka, Eltziego, Erribera Beitia, Oion eta Moreda
Mikel Serrano eta Juan Carlos Txitxo Abascal euskal alkate sozialistak Espainiako Udalerrien eta Probintzien Federazioko (FEMP) Batzorde Betearazlera eta Lurralde Kontseilura batuko dira. Federazioak gaur, irailak 21a, burutzen du bere XII. Bilkura Madrileko IFEMAren Kongresuen Udal Jauregian.
Lau urtean behin egiten den topaketa horretan Espainiako toki erakundeak biltzen dituen elkartearen gobernu organoak, Gobernu Batzordea eta Lurralde Kontseilua hautatuko dira. Abel Caballero Vigoko alkate sozialista presidente kargua errepikatzeko asmoz azalduko da, Mikel Serrano Zumarrako alkatea ere barne den zerrendaren buruan. Ermuako alkate Juan Carlos Abascal, bere aldetik, Lurralde Kontseiluan egongo da.
Gaurko bileran, PSE-EEk honako udal talde hauen ordezkaritza izango du: Bilbo, Donostia, Gasteiz, Barakaldo, Portugalete, Basauri, Sestao, Getxo, Santurtzi, Ortuella, Trapaga, Ermua, Irun, Eibar, Zumarra, Iruña Oka, Eltziego, Erribera Beitia, Oion eta Moreda
Mike Serrano (Urretxu, 1972) ingeniari tekniko industriala da eta Zumarrako alkate 2008tik. FEMPeko Gobernu Batzordeko kide izan da aurreko agintaldian. Gipuzkoako Batzar Nagusietako kide ere izan zen 2015 eta 2019 bitartean.
Juan Carlos Abascal (Ermua, 1974) Ekonomi eta Enpresa Zientzietan lizentziatua da. Ermuako zinegotzi eta alkateorde 2015etik eta FEMPeko Teknologia Berrien Batzordeko kide urte horretatik bertatik. 2018an Ermuako alkate izendatu zuten, eta kargura heldu da berriz ere pasa den maiatzeko hauteskundeen ondoren.