partekatu
• 2018-2020 aldirako Etxebizitzako Plan Zuzendaria
Euskal Sozialistak sare sozialetako kanpaina batekin babesten dute Arriola sailburuak egindako gazteei zuzendutako alokatzeko diru-laguntzen plana
Euskal Sozialistok kanpaina bat jarri dugu abian Gaztelagun programaren ildo nagusiak azaltzeko. Programa hori gaztei zuzentzen zaie, eta alokairurako diru-laguntzak emango ditu. Halaber, kanpainaren bitartez, Eusko Jaurlaritzatik nola lan egiten dugun azaldu dugu. Proposamen berritzaileak erabiltzen ditugu, soldata txikiek eragindako baliabide-gabezia dela eta, alokatzeko zailtasun bereziak dituen kolektibo bati zuzenduak.
Etxebizitza-politikei arreta berezia ematen zaie Eusko Jaurlaritzan, alor horretan PSE-EEk burututako buruzagitzari esker. Alderdiak eskubide subjektiboa legez aitortzeko irmotasunez bultzatu du, eta funtsezko lana egin du gizarte-kohesiorako. 2018-2020 aldirako Etxebizitzako Plan Zuzendariaren, Iñaki Arriola sailburuak berriki aurkeztu duenaren, berrikuntza nabarienetako bat da Gaztelagun programa, zuzeneko diru-laguntzen bitartez, gazteek etxetik jaotera eta alokairu bat ordaintzera bideratutakoa.