partekatu
• Gernikako Estatutuaren 40. urteurrena
Euskal Sozialistak, Gernikako Estatutuarekin haren 42. urteurrenean
42 urte igaro dira Gernikako Estatutuaren erreferenduma onartu izan zenetik. PSE-EEn merezi duen bezala ospatu nahi dugu, Euskal Sozialistek autogobernuarekin izandako konpromiso etengabea, zintzoa eta arrakalarik gabea izan dela azpimarratuz gogoratu ere. Beti egon izan gara akordio handietan, pluraltasunaren defentsan eta Estatutuak barrurako eta kanporako esan nahi duen hitzarmen-izpirituan. Bideo honetan gogoratzen dugu, zeina jendearen eskura jarriko baitugu geure sare sozialetan. Idoia Mendia gure idazkari nagusiak Gernikako ekitaldi batean esandako hitzak biltzen ditugu bideo horretan. ETAren amaieraren hamar urte eta egun bizi dugun eta lan egiten jarraitzen dugun Euskadiren eraikuntzarako lehen urrats horien 42 urte gogoratzearen harira esandako hitzak dira. Zorionak!