partekatu
Euskal Sozialistek parte hartu dute erbestean izan ziren lehendakarien omenaldian
PSE-EEren ordezkaritza zabal batek, buruan Idoia Mendia idazkari nagusia eta Patxi López lehendakaria zirela, hartu du parte erbestean izan ziren lehendakariei, José Antonio Agirre eta Jesús María Leizaolari, Gernikako Batzar Etxean egindako omenaldian.
Mendiaren esanetan, Agirre eta Leizaolaren gobernuek "demokraziaren eta autogobernuaren sugarra bizirik mantendu zuten" diktadura garaian, eta, gaur egun ere, orduan bezala, "gure historiako unerik zailenetan euskal herritarrok elkarrekin aurrera egiteko gaitasuna erakutsi dugu".