partekatu
Euskal Sozialistak Eroskiren instalazioetan izan dira Elorrion
Euskal Sozialisten ordezkaritza bat Eroskiren plataforma logistikoan izan da gaur goizean, Elorrion. Idoia Mendia PSE-EEren idazkari nagusiak, Mikel Torres Bizkaiko idazkari nagusiak eta Miguel Ángel Morales Antolakuntzako arduradunak zein Sonia Pérez Politika Ekonomikoko arduradunak osatutako ordezkaritzak azken urteetan produkzioaren erdia automatizatuz berrikuntzarako ahalegin handia egin duen plataforma bat ezagutu du gaur, Agustin Markaide Eroskiko presidentearen, Mikel Larrea idazkari nagusiaren eta Josean Yela Nazioarteko Harremanen zuzendariaren eskutik.
Plataforman ia 400 langile daude, eta horietako % 80 kooperatibako bazkide dira, 15 urte baino gehiagoko antzinatasunarekin. Idoia Mendiak «bereziki interesgarritzat» jo du langile horiek prestatzeko eta trebatzeko ahalegina, prozesu berrietara egokitutako lanpostuetan birkokatzeko. «Egokitzapen-ahalegin hori ardatz hartu behar dugu ekonomia berriak eta industria 4.0 delakoak dakarkiguten erronkari aurre egiteko. Prozesuak aurrera eramatea, eskubideak murriztu gabe», esan du.