Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Mikel Torres: “Ekonomia errealak, pertsonenak eta enpresenak, eteenak zein merkatarienak, nabarmendu behar du zifra handien hobekuntza”

Lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburu denak Maria Jesus Montero presidenteordearekin bilera bat egitea eskatuko du eta “berehalako” hitzordu bat gizarte-eragileekin

Denis Itxaso: “Itxaropena itzuli beharra dago euren arazo nagusietako bat etxebizitzarako sarbidea duten gazte askori”

Susana Garcia Chueca: “Euskadiren garapen sozialean eta ekonomikoan nabarmen eragingo duten trenbide-azpiegiturak jarriko ditugu martxan lau urteotan, eta amaitu ere egingo ditugu horietako asko”

Javier Hurtado Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuak Turismoaren Euskal Lege bat iragarri du eta erakundeen arteko lankidetzaren alde azaldu da

Maria Jesus San Josek esan du “azkar eta eraginkortasunez” zabalduko duela Justiziaren elkartasuna, harrera zein funtzionamendua kalitateko zerbitzu publiko gisa

1. argazkia
Los consejeros y consejeras socialistas, Mikel Torres, Denis Itxaso, Susana García, Javier Hurtado y María Jesús San José, durante el Consejo de Gobierno celebrado en Vitoria-Gasteiz | Foto: Socialistas Vascos

Mikel Torres lehendakariordeak helburutzat jarri du “zenbaki handiak errealitate txikiei itsastea, zifra makroekonomiko handiak hobeto islatzea geure bizitzen egunerokoan, geure enpresetan, geure eteetan, geure saltoki eta etxeetan”. Haren esanetan, “BPGri, zor publikoari edo enpleguaren hazkundeari buruzko goranzko zifrak ekonomia errealean islatu behar dira, enpresei eta pertsonei eman behar diegun ekonomian, aldeko haizea ekonomia erreala hobetzeko aprobetxatu behar da, gizarteko maila guztietara helduta”.

Gainerako Gobernu Kontseiluarekin batera Ajuria Enean egin duen kargu-hartzearen ondoren, esan du murriztu beharra dagoela enpresa munduak eta ekonomiaren munduak bizi dituen ziurgabetasunak, eta Maria Jesus Montero Espainiako Gobernuko lehen presidenteordearekin bilera egitea eskatuko duela iragarri du Europako funtsen Euskadirako iritsiera eta gauzatzea aztertzeko.

Lan eta Enpleguko titular ere denak “enplegu hobeago bat, enplegu duina eta kalitatekoa eta duintasunez bizitzeko soldata hobeagoak” defendatu ditu. Gizarte-eragileekin “laster” hitzordu bat jarriko duela ere iragarri du, eta Parte-hartze Instituzionalari buruzko Legea onartzeko konpromisoa gogoratu du. Eusko Jaurlaritzan bere aurretik egon zirenak aipatu ditu Mikel Torresek, esaterako Agirreren Gobernua osatu zutenak, Ramon Rubial lehendakaria eta Ramon Jauregui, Fernando Buesa eta Idoia Mendia lehendakariordeak.

Denis Itxaso Etxebizitza eta Hiri Agenda sailburuak, bere aldetik, esan du “etxebizitzarako sarbidean euren arazo nagusietako bat duten gazte askori itxaropena itzuli beharra” dagoela, eta Gobernu Akordioak alokairu araubidean 7.000 etxebizitza baino gehiago eraikitzeko konpromisoa nola jasotzen duen gogoratu du, horien %50a 36 urtetik beherako pertsonentzat izango delarik. “Baina hori baino askoz harago doan neurri multzo bat jarri nahi dugu martxan, hirien erdigunean etxebizitzak bihurtzeko pakete bat barne duena, pertsona gehiago bizi daitezen hirigunean. Merkataritzako lonjak etxebizitzetan bihurtzea ere sustatu nahi dugu, eta zuzkidura-ekipamenduko lurzoruak adinekoentzako eta gazteentzako egoitzak eraikitzeko nola erabil daitezkeen probatu nahi dugu”, adierazi du.

Denis Itxasok atsekabea adierazi du eskuin muturrekoak eta populismoak gazteek etxebizitza bat izatea bezalako arazoen aurrean itxaropenik ez izateaz baliatzen direlako, eta “inork miraririk ez dezala espero” ohartarazi duen arren, eskura dituen tresna guztiekin lan egiteko konpromisoa azaldu du, berariaz aipatuz euskal eta espainiar etxebizitza legeak eta azken lege horrek eremu tenkatuetan prezioak mugatzeko aurreikusten dituen mekanismoak.

Susana Garcia Chueca Mugikortasun Jasangarriko sailburuaren iritziz, “mugikortasun alorrean euskal herritarren eskubideak zabaltzeko garaia” da. “Euskadiren garapen sozialean nola ekonomikoan nabarmen eragingo duten trenbide-azpiegiturak jarriko ditugu martxan lau urteotan, eta amaitu ere egingo ditugu horietako asko. Abiadura Handiaz eta euskal hiriburuetarako sarbideez ari naiz, Donostialdeako metroaz, Galdakaorako 5. lineaz, Gasteizen tranbia zabaltzeaz, aldirietakoen kudeaketaz”, azaldu du.

Eta hauxe erantsi du: “Euskadiko garraio publikoaren sistemaren estandarrak hobetzeko egingo dugu lan, oraindik eraginkorragoa, ekologikoagoa, irisgarriagoa eta pertsona guztien eskura egoteko modukoa izan dadin. Mugikortasuna eskubide bat da, aukera-berdintasuna bultzatzen du; horrenbestez, pertsona guztiek gainerakoak bezala horretarako aukera izatea bermatu behar dugu”.

Javier Hurtado Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburua da eskumen berberekin kargua errepikatzen duen bakarra, eta egonaldi turistikoen zerga ezartzea defendatu du, Euskadiko gainerako erakundeekin koordinatuta. Esan du “erakundeen arteko lankidetzaren aldeko sinestun sutsua” dela egitez, bai Espainiako Gobernuarekin, bai hiru aldundiekin, hiru hiriburuekin, udalerri guztiekin zein Eudelekin.

Turismoari dagokionez, esan du sektoreak Euskadin enpleguaren %11 sortzen duela, 107.000 familia baina gehiagori ematen diola lana zuzenean, eta “garairik onena” bizi duela, eragin oso positiboa izanez garraio, ostalaritza, merkataritza edo kultura bezalako beste sektore batzuetan ere. Araubidea sakontzen, garai berrietara egokituz, egingo duela lan esan du Hurtadok, eta turismoaren euskal lege berri bat bultzatuko duela iragarri du, “arau eta errealitate berrietara egokituko dena”. 

Merkataritzari buruz, berriz, esan du jabetuta dagoela “sektoreak aurrez aurre dituen erronkez: trantsizio hirukoitza, hots, ingurumenekoa, soziokulturala eta digitala”. Horren harira, esan du “tokiko merkataritzaren garrantzia, gure herrien eta hirien kohesioan betetzen duen eginkizuna eta gure ekonomiari egiten dion ekarpena” azpimarratzen jarraituko dutela. Kontsumoaren gaiari helduz, Kontsumitzaileen Estatutuaren Legearen garapenean sakontzeko unea dela esan du.

Maria Jesus San Jose Justizia eta Giza Eskubideen sailburu berriak esan du “azkar eta eraginkortasunez” zabalduko duela Justiziaren elkartasuna, harrera eta funtzionamendua kalitateko zerbitzu publiko gisa. San Josek esan du “bi erantzukizunekin” heltzen diola bere etapa berriari, hots, Justiziarenarekin eta Giza Eskubideenarekin, “demokraziaren kalitatearekin eta askatasunekiko errespetuarekin zuzen-zuzenean lotuta” daudenak, haren irudiko, baita “pertsonek beren eskubideen errespeturako eta horiek urratzen direnean konpontzeko gizakiaren duintasunari eta bermeak zaindu eta betetzeari” ere.

Sailburuak onartu du “bi lanetarako garai zailak” direla. Horren haritik, “indarkeria matxistaren, gehiegikerien, ezberdinarekiko jazarpenaren, arrazoi politikoengatik jazarpenaren, suntsiketaren eta heriotzaren, are gizateriaren aurkako krimenen” gertaerak aipatu ditu, “maiz kolpatzen gaituztenak eta erantzun etengabea eskatzen dutenak”, haren hitzetan.