Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Azaroa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Miquel Iceta: “Eskuin muturraren politikak arriskua dira Espainiako askatasunarentzat eta bizikidetzarentzat”

Gasteizen egindako kanpainako ekitaldi batean, Kultura eta Kirol ministroak “eurek bezala pentsatzen ez dutenak ez onartzea” aurpegiratu die PPri eta Voxi

1. argazkia

Miquel Iceta Kultura eta Kirol ministroak eskuin muturraren postulatuak boterera iristeko arriskuaz ohartarazi du, herritarrek lortutako aurrerapenak larriki kaltetuko direlako. “Eskuin muturraren politikak arriskua dira Espainiako askatasunarentzat eta bizikidetzarentzat. Bada Europan eskuin muturrak duen hazkundeari koska bat erantsi nahi dionik”, adierazi du.

Icetaren iritziz, penagarria da PPk “beretzat hartu izana” Voxen ideiak, herrialde osoan “aliantza suntsiezinak” eraikiz. “Udal eta autonomia erkidego askotan ikusi izan dugu”, esan du. Eta popularren “lotsagabekeria” eta inkoherentzia kritikatu ditu, zerrendarik bozkatuenak gobernatu behar zuela proposatzen aritu ondoren gero baztertu egin dutenean, Extremaduran gertatu bezala.

Buruzagi sozialistarentzat, sanchismoaren indargabetzea “gizarte bidezkoago bat eraiki daitekeela usten duen pentsamenduaren kontra joatean” datza. Eta herrialdeak “larrua ematen duen borrokalari bat” behar duela azpimarratu du, Pedro Sanchezek egiten duen bezala, gehiengo sozialaren mesedetan diren politiken buruan delako.

Icetaren arabera, sozialistek “48 milioi pertsonen Espainia” defendatzen dute, “zerrenda bat egin eta, beren Espainian, erdiak ere kabitzen ez direnen” aldean. “Ez dituzte onartzen eurak bezala pentsatzen ez dutenak”, azpimarratu du. Eta Pedro Sanchezen Gobernuak gauzatu izan dituen lorpen batzuk azpimarratu ditu, adibidez Gizarte Segurantzako afiliatuen errekorra edo kontratu mugagabeen igoera, enpleguaren kalitatea handitu dutena.