partekatu
• ZUZENKETAK
Gobernuari eskatzeko Espainiak Venezuelako zilegizko lehendakari Juan Guaidó aitortu dezala
OSOKO ZUZENKETA
- Eusko Legebiltzarrak eskatzen du Venezuelan ahalik eta lasterren presidentziarako hauteskunde libre eta demokratikoak egin daitezela, NBEren edo nazioarteko ikuskaritza batek babestuta.
- Eusko Legebiltzarrak Venezuelako Indar Armatuei eta gorpu polizial edo armatu guztiei eskatzen die errespetatu ditzatela Giza Eskubideak eta bermatu dezatela bakea eta segurtasuna pertsona guztientzat.
- Eusko Legebiltzarrak bere kezka handia berresten du Venezuelak bizi duen krisi sozialaren aurrean, eta eskatzen du premiaz laguntza humanitarioa bidaltzea, herritarrek pairatzen dituzten gabezia izugarriak arintzeko.