partekatu
Elkarrekin batera egingo dugun 2021 batengatik
PSE-EEko idazkari nagusi eta lehendakariordeak, Idoia Mendiak, Gabon hauetarako zorion mezua zabaldu du, hain zuzen ere azken urteetan haren hausnarketa eta analisi politikoetan oso gogoan izan duen eta Covid-19aren pandemiaren kontrako borrokaren giro honetan oraindik garrantzi handiagoa duen mezu batekin: “Elkarrekin batera egingo dugun 2021 batengatik. Etorkizun berria dugu eraikitzeko”. Horixe da urte berrirako opa diona euskal gizarteari, batik bat sozialistekin partekatu izan dituztenei gizarte bidezkoago, libreago eta solidarioago baten aldeko nahiak eta eguneroko lana. Zorionak eta Urte Berri On!