Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Pandemiaren aurkako neurriak

PSE-EEk eta EAJk Eusko Legebiltzarrean Osasun sailburuaren aldizkako agerraldia eskatu dute Covid-19aren krisia iraun bitartean

Socialistas Vascos-Euskal Sozialistak eta Nacionalistas Vascos-Euzko Abertzaleak legebiltzar alderdiek ekimen bat erregistratu dute Euskal Ganberan, dagokion batzordean, Gotzone Sagardui Osasun sailburuaren aldizkako agerraldia eskatzeko “egungo ezohiko alarma-egoerak jarraitzen duen eta egoera epidemiologikoa kota altuetan dirauen bitartean”.

1. argazkia
El grupo parlamentario Socialistas Vascos-Euskal Sozialistak en el transcurso de un pleno. Foto: Socialistas Vascos

Proposamena Eneko Andueza sozialisten bozeramaileak eta Luis Javier Telleriak aurkeztu dute eta, horren arabera, sailburuaren parte-hartzea aurreikusten du Osasun Batzordearen hurrengo bilkuretan, osasun-krisiaren bilakaeraz informatzeko eta Eusko Jaurlaritzatik “Covid-19aren afekzio epidemikoa gutxitzen joateko" abian jartzen doazen neurrien berri emateko.

Bi taldeek azpimarratu dute pandemiaren gorakadak “neurri garrantzitsuak” hartzera behartu duela Eusko Jaurlaritza, haren hedapena ahalik denbora laburrenean murrizteko. Uste dute arrazoizkoak direla jarduera horiek, baina egoki irizten diote ere legebiltzarkideek “horren gaineko aldizkako informazioa jasotzea, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailaren aldetik, egoera epidemiologiko, asistentzial eta ospitalarioari buruz, pandemiaren olatuak jarraitzen duen eta indarreko neurriak arintzen ez diren bitartean”. Horregatik, eskatzen dute astero agerraldia egin dezala arduradun goren horrek Euskal Ganberan, osasun-krisia luzatzen den denboran.