partekatu
• ZUZENKETAK
Eliza katolikoak Araba, Bizkai eta Gipuzkoan immatrikulatutako ondasunak berreskuratzeari buruz
OSOKO ZUZENKETA
- Eusko Legebiltzarrak Espainiako Gobernuko Justizia Ministerioari eskatzen dio Ganbera honi ahalik eta azkarren igorri diezaiola Eliza katolikoak EAEn inmatrikulatutako ondasunen zerrendan. Helburua da, bere kasuan, dagozkien administrazioei erraztea kaltetutako administrazioak titularitatea berreskuratzea.
- Eusko Legebiltzarrak, behin aurreko zerrenda jasota, EAEko Jabetza Erregistratzaileen Elkargoari eskatuko dio, nahiz eta inmatrikulazioaren garaian erregistratzaileek kontrola egin, kolaboratu dezala inskripzioak berrikusteko, zeintzuetan aukera egon izan daitekeen domeinu publikoko ondasunak Erregistrora sartzeko ondasun pribatuko jabetza gisa. Helburua da ahalbidetzea garbiketa fisikoa eta juridikoa ahalbidetzea, Zuzenbide sustantiboarekin bat, zeinak bermatzen baituen horien besterenezintasun-, preskripzioezintasun- eta enbargaezintasun-printzipioa.
- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio eskain dezala, foru aldundiekin batera, Euskadiko Erkidego Autonomoko eskatzen duten tokiko erakundeei, beren ondare publikoaren jatorriari eta eskubideei buruzko informazio juridikoa eta historikoa, hala nola aktiboki babestu ditzatela behar ez bezala Elizak inmatrikulatutako ondasunak berreskuratzeko, banakatutako prozedura judizialak baitira, ondasun bakoitzaren ezaugarriak eta titularitatea aintzat hartzen dituztenak.