Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Abuztua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
      1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   ZUZENKETAK

Jaizkibel konpainiak pairatutako erasoei buruz

OSOKO ZUZENKETA

  1. Eusko Legebiltzarrak irailak 8an  Hondarribiako jaietan izandako istilu, eraso eta irain guztiak deitoratzen eta salatzen ditu.
  2. Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio bere eskura dauden baliabide guztiak jarri ditzala 2019ko Alardearen ospakizunean aurten gertatutako istiluak errepikatu ez daitezen.
  3. Eusko Legebiltzarrak Gipuzkoako Foru Aldundiari eskatzen dio dagoeneko Irun eta Hondarribiako Alardeen inguruan sortutako Erakunde arteko Mahaiaren bidez lanean jarraitu dezala arazoa konponbidean jartzeko helburuarekin.
  4. Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio, Emakunderen bidez eta 9 hilabeteko epean, emakumeen parte hartzea ahalbidetzeko jaien birmoldaketa egin duten Autonomia Erkidegoko herrien azterketa egingo duen ikerlan bat abian jarri dezala, batez ere, prozesu hauek burutzeko erabiltzeko metodologietan enfasi berezia eginez.
  5. Eusko Legebiltzarrak dei berezia egiten die, emakumeen parte hartzea bermatzen ez duten ospakizun edo jaiak dituzten herrietako Udalei, herritarrei elkarrizketarako eta hausnarketarako espazioak eskaintzeko dinamikak proposatu ditzatela aldaketarako prozesuak ahalbidetzeko helburuarekin.