partekatu
• ZUZENKETAK
Guraso bakarreko familiek jasan dezaketen pobrezia egoerak saihesteko neurriak hartzeari buruz.
OSOKO ZUZENKETA
1.- Eusko Legebiltzarrak Espainiako Gobernuari eskatzen dio guraso bakarreko familiak sar ditzala Familia Ugariak Babesteari buruzko azaroaren 18ko 40/2003 Legearen aldaketan.
2.- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio pausoak eman ditzala guraso bakarreko egoerak operatiboki zehazteko kontsentsu bat lortzeko, eta, horretarako, egoera horiek zehazteko behar diren irizpideak ezarriko dituen gobernu-akordio bat susta dezala, Eusko Jaurlaritzak garatzen dituen jardueretan kontuan hartuak izan daitezen.