partekatu
• ZUZENKETAK
Erronka demografikoaren 2020-2030 euskal estrategiari buruz
Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio:
1.- Jarrai dezala garatzen, bere kabuz eta gainerako erakundeekin lankidetzan honako politika publiko hauek: jaiotza-tasa sustatzea, lana eta familia bateragarri egiten laguntzea, zahartze aktiboa bultzatzea, emakumeen eta gizonen arteko berdintasun eraginkorra sustatzea eta landa-despopulazioaren aurka borrokatzea.
2.- Garatu dezala, 2030 Agendaren esparruan, zeharkako eta sailen arteko plan bat, erronka demografikoari aurre egiteko helburua beteko duena.