• BERRIA
Dokumentuak
partekatu
• ADIERAZPEN INSTITUZIONALA
Turkiak Siriako iparraldearen aurka egindako bonbardaketa eta inbasioari buruz
Turkia hasia da Rojava inbaditzen, Sirirako iparraldeko eskualde kurdua, lurralde horretan lehorretik sartzen saiatuz eta airetiko erasoak eginez, zenbait zibil hil eta zauritu dituelarik. Turkiaren operazio militar hau egin aurretik kurduek ez dute inolako probokazio edo erasorik egin eskualde horretan.
Siriako gerrari amaiera emateko, beste esku-hartze militar bat egitea da mehatxurik handiena. Turkiako Gobernua berriro Siriako iparraldean eta ekialdean sartzea oso pausu arriskutsua da eta okerra. Siriako iparraldeko herriek, milaka lagun sakrifikatu baitzituzten eta askatasunari eutsi baitzioten ISISen aurka borrokatuz, indarkeria eta anabasa dute aurrean berriro ere. Ez dira bakarrik kurduak arrisku bizian daudenak, baina baita eskualde hartan bizi diren arabiar, turkmenistandar, asiriar, armeniar eta yazidiarrak ere.
Gure egiten dugu Europar Batasunaren deia, non adierazten den ezinezkoa dela militarki lortzea Siriako gatazkarako irtenbide iraunkorrik. Era berean exijitzen diogu Turkiari eten dezala alde bakarreko ekintza militarra eta azpimarratzen dugu ezen ipar-ekialdeko gatazka armatuek are ahulago bilakatuko dutela eskualde osoko egonkortasuna, areagotu egingo dutela zibilen sufrimendua eta desplazamendu gehiago eragingo dituztela.
NBEri eskatzen diogu har dezala ekimena egoera honen aurrean ardura hartzeko, egoera honek urratu egiten baitu Nazioarteko Zuzenbidea eta berehalako arriskuaren aurrean jartzen baititu Siriako iparraldeko herritarrak.
AKTUALITATEA
• BERRIA
Eneko Andueza: “Nuestra presencia en los gobiernos es una garantía para la materialización de políticas progresistas en Euskadi”
• BERRIA
Idoia Mendia pide a la Comisión Europea mecanismos para proteger el empleo industrial y evitar despidos masivos como el que afecta al fabricante Bridgestone
• BERRIA
Eneko Andueza: “Tenemos una derecha y una ultraderecha empeñadas en destruir los derechos que estamos construyendo los y las socialistas”
• BERRIA
Idoia Mendia pide a la Comisión compromisos para garantizar el futuro de los trabajadores de Bridgestone
• BERRIA