partekatu
• 2023ko euskal aurrekontuak
Turismo, Merkataritza eta Kontsumoak %22,8 handitu du bere ohiko aurrekontua, 63,9 milioiraino
Ohiko aurrekontuaz gain, Sailak Next Generation funtsen aparteko 30 milioi izango ditu, behetik jota, eta, gutxienez, horrek 94 milioi euroraino igoko du aurrekontua
Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburu Javier Hurtadok Sailaren aurrekontuaren xehetasunak aurkeztu ditu gaur. Aurrekontua 63,9 milioi eurokoa izango da, hau da, %22,8 gehiago. Aurrekontu horren barruan sartzen da Next Generation funtsen zati txiki bat: merkataritzan 4,1 milioi funts teknologikoaren laguntzetarako, eta 5,7 milioi turismo-erabilerako ondare historikoa birgaitzeko laguntza-programarentzat.
Horrez gain, Sailak aparteko beste 30 milioi izango ditu aurrekontu arrunt horretatik kanpo Next Generation funtsetan:
- 26 milioi hainbat udalerri eta eskualdetan Helmugako Iraunkortasun Turistikorako Planetan inbertitzeko.
- Enogastronomia Plan Nazionalak aparteko funtsak txertatu ahal izango dizkio Sailaren aurrekontuari, behin hori ebazten denean.
- 3,9 milioi turismo-alojamenduen efizientzia energetikoa hobetzeko, EEErekin koordinatuta kudeatuko direnak.
Sailburuaren esanetan, “funts horiek Sailaren aurrekontua handituko dute, gutxienez 94 milioi arte. Aurrekontu hori sektorera eta bertako enpresetara bideratu nahi izan dugu zuzenean, establezimenduetako inbertsioak handituz modernizatzen, dinamizatzen eta lehiakortasuna areagotzen laguntzeko. Horregatik, enpresentzako laguntza arruntak 13,75 milioira igo ditugu, aurreko ekitaldian baino %20,6 gehiago. Eta, gainera, Next Generation funtsetatik 40 milioi baino gehiago izango ditugu, eta 1,4 milioi Aiaraldeko ZAPen. Plan horrek eragin zuzena du udalerrien eta eskualdeen garapen eta modernizazioan eta haien enpresa-sarean”.
@DptoTurComCon-ek 94 milioi €-ko aurrekontua izango du 2023an
👉ðŸ»63,9 milioi €, aurrekontu arrunta, +%22,8
👉ðŸ»30 milioi €, #NextGeneration funtsen estra
👇ðŸ»
Handitu egin ditugu inbertsioak sektorean eta udalerrietan, modernizatzeko eta eraldatzeko #turismo #comercio #consumo pic.twitter.com/S3Z8Esci3w
— Javier Hurtado (@JHurtadoGV) November 4, 2022
Turismo eta Ostalaritza arloa
Turismo eta Ostalaritzaren arloak 22 milioiko aurrekontua du. Turismoko enpresak berreskuratzeko ekarpenak 4 lerro biltzen ditu.
- EMET laguntzak, Turismo Enpresen Ekintzailetzarako eta Hobekuntzarako, zenbatekoa 1,3 milioi eurora arte handitzen dutena.
- PTT Lurralde Proiektu Turistikoetarako laguntzak, lankidetza- eta kudeaketa-erakundeei zuzenduak, %23 handituz, hots, 1,78 milioi euroraino.
- PLEko turismoa merkaturatzen eta sustatzen laguntzea, %37 handituta, 984.000 euroraino.
- Elkartegintza indartzea, turismoaren arloko elkarteen dirulaguntza izendunak optimizatuta, 000 euroko partida globalarekin.
Basquetour
BASQUETOUR Turismoaren Euskal Agentziak 9,6 milioi jasoko ditu, hau da, %4,7 gehiago. Aurrekontuan ahalegin handiena marketin turistikora bideratuko da, 4,8 milioi eurorekin, hau da, %14ko igoera izango du; izan ere, distantzia luzeko nazioarteko merkatuetan sustapena eta merkaturatzea indartu nahi da, horiek baitira pandemiaren ondoren gehien sufritu dutenak, zehazki Brasil, Argentina edo AEB bezalako herrialdeetan eta, bereziki, Japonian, gobernuko hainbat departamentuk parte hartzen duten Japoniako Talde Eragilea proiektuaren bitartez.
Horrez gain, Meet Basque Country ekintzari ekingo zaio berriro, alegia Euskadin egiten den mundu osoko agentzien eta turoperadoreen topaketari, bi urtean behingo jarduera estruktural gisa sendotzeko, 250.000 euroko partidarekin.
Adimen Turistikoa da beste apustu giltzarrietako bat. Hiriburuak HTAren hainbat programa ezartzen ari dira dagoeneko, eta 2022an Helmuga Turistiko Adimenduna (HTA) proiektua garatu da Arabako Errioxan, Goierrin eta Uriben. Proiektu hori Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioak baliozkotu du, Segittur-en bidez. “Ildo horretan, aitzindariak gara udalerrietako DTI metodologia eskualdeetara egokitzen, eta, beraz, martxan dauden esperientzia pilotuak beste erkidego eta lurralde batzuetarako ibilbide-orri izango dira. 2023an, gutxienez 5 eskualdetan handituko dugu DTIen garapena, 593.150 euroko partidarekin”, azaldu du sailburuak.
Merkataritza arloa
Merkataritza arloak 21,5 milioi euroko aurrekontua du, eta mugarri garrantzitsutzat du 2030erako Merkataritzaren Euskal Estrategiaren ildo nagusiak garatzea eta abian jartzea. Horretarako, hainbat programa ezarriko ditu:
- Proiektu bereziak garatzea, 000 euroko zuzkidurarekin; proiektu pilotuak, elkarteekin eta udalekin lankidetzan, merkataritzaren dinamizazioaren inguruan eta hiri-ekonomiaren ikuspegitik (Berrikusi Laudio, Zumarragako merkatua, Gasteizko merkataritza suspertzea).
- Ekintzailetza-programa berria, zeinak 1,9 milioi izango baititu 2023-2024 aldirako merkataritza-enpresa berrien ezarpena errazteko eta ekintzaileei negozioa abiarazten laguntzeko helburuarekin.
- Bi proiektu horiek Merkataritza Berrikuntzako Hub baten bidez hedatzen dira. “Hub honetan ekosistema bat sortuko dugu, ekintzaileak, ingeniaritzak, erakundeak eta garapen-sozietateak merkataritzaren berrikuntza-proiektuen inguruan konektatzean”. 750.000 euro izango ditu 2023rako eta 2024rako.
Bestetik, Merkataritzako establezimenduak modernizatzeko programaren aurrekontua 4 milioi euroraino igo da, “zuzenean merkataritzara bideratzen delako eta merkatarien inbertsio-premietan eragiten duelako, haien beharrezko modernizazio fisikoa sustatuz”.
Kontsumobide
Kontsumobide - Kontsumoko Euskal Institutuak 7,9 milioi izango ditu, eta horietatik 6,5 milioi Sailaren transferentziari dagozkio (%10,5 handitu da 2022aren aldean); gainerakoa, soberakinak eta diru-sarrera propioak izango dira.
Kontsumobideren 2023rako aurrekontua ikuspegi bikoitz batetik txertatzen da. Alde batetik, kontsumoaren arloko agertoki berriarekin, ziurgabetasun eta inflazio egoera batean, kontsumitzaile kontzientziatuagoekin beren kontsumo-ekintzei buruz. Eta, bestetik, Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutu berria ezarriko da. Legebiltzarrean zuzenketa fasean dagoen Estatutu horrek eginkizun berriak emango dizkio Kontsumobideri.
Ildo horretan, Kontsumitzaileen Arretarako Udal Bulegoentzako laguntzak %8,5 igo dira. Hala, 2023-2024 deialdia 1,15 milioi eurokoa izango da. Bestetik, %9,5 igo dira kontsumitzaileen elkarteentzako dirulaguntzak, 345.000 euroraino.
Informazio- eta komunikazio-kanpainetarako aurrekontua 326.000 euroraino handitu da, Kontsumobideren lana herritarrei hurbiltzeko eta tresna berriez eta haien eskubideen defentsan ezagutza handiagoaz hornitzeko.
Era berean, ikuskaritza indartuko da eta digitalizazioa bultzatuko da, ikuskatzaileen lana erraztuko duten gailu berriak emanez. Azkenik, 70.000 euroko inbertsio-ahalegina egingo da Kontsumobideren prestakuntza-zentroetan, efizientzia energetikoaren arloan.
📊 Turismo, Merkataritza eta Kontsumoak 94 milioi euro baino gehiago izango ditu 2023an sektorera eta bere enpresetara zuzenduko ditugun baliabidetan, honetan laguntzeko: ✔ï¸Modernizazioa, ✔ï¸Dinamizazioa, ✔ï¸Lehiakortasuna#HacemosEuskadi
🗣ï¸Consejero @JHurtadoGV pic.twitter.com/nt4UWQOB3U
— Euskal Sozialistak Legebiltzar Taldea (@gpsv_parlamento) November 4, 2022
“Gure sektoreei laguntzeko beharrezkoak diren mekanismoak bultzatzen jarraituko dugu, ziurgabetasun-testuinguru batean. Eta hori egingo dugu enpresetan eta establezimenduetan zuzenean eraginez, baina baita horiek babesten dituen elkarte-sarea sendotuz ere. Sektoreari eta Legebiltzarrari eskua luzatuta, iraunkortasuna, lehiakortasuna eta ekonomiaren suspertzea bultzatzen laguntzeko” esanez amaitu du sailburu sozialistak