Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Azaroa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Agenda

partekatu  partekatu

ABE
02

12:00
BILBOKO EUSKALDUNA JAUREGIA (HALL BARRIA ARETOA)

Ramón Rubial Sarien 11. edizioa

1. argazkia
Foto de familia de los galadornados en la 10º edición de los Premios Ramón Rubial | Foto: Socialistas Vascos.

Hamaikagarren edizio honetan, Ramón Rubial Fundazioaren Patronatuak, Ramón Rubial Sarien epaimahaia osatuko duenak, honako sari hauek ematea erabaki du.       

 

Ramón Rubialen Kooperazio eta Elkartasun Saria

Epaimahaiak uste izan du AYUDA EN ACCIÓNek sari hori merezi duela egiten duen lan humanitarioagatik eta pobrezia desagerrarazteko ekarpenagatik. Horrez gain, garapen-programen bitartez komunitate ahulenen bizi baldintzak hobetzeko lana baloratu du epaimahaiak. Garapen-programa horiek autojasangarriak dira, eta honako arlo hauetako jarduketak barne hartzen dituzte: hezkuntza, osasuna, azpiegiturak, ekimen ekonomikoak eta finantzarioak, elikadura-seguratsuna eta herritar-eraikuntza.

Ramón Rubialen Kirol Saria

Epaimahaiak uste izan du ALEX MUMBRÚk sari hori merezi duela kirolean izandako arrakastagatik eta harekiko konpromisoagatik. Epaimahiak haren ibilbidea baloratu du: 21 denboraldi Euskadiko, Espainiako eta Europako maila goreneko saskibaloian.

Ramón Rubialen Enpresa Saria

Epaimahaiak uste izan du SALTO SYSTEMSek sari hori merezi duela, euskal ekonomiaren garapenari egindako ekarpen ukaezina dela eta. Sarbide-kontroleko sistema elektronikoak diseinatzeak, fabrikatzea eta saltzeak ospe handia sortu diote enpresari nazioartean.

Ramón Rubialen Kultura Saria

Epaimahaiak uste izan du JUAN JOSÉ MENAk sari hori merezi duela azken hamarkadako ibilbide profesionala dela eta. Nazioarteko agertoki nagusietan egon da, eta munduko orkrestarik ospetsuak zuzendu ditu, hala nola Bilboko Orkestra Sinfonikoa edo gaur egun zuzentzen duen BBC Philharmonic delakoa.

Ramón Rubialen Komunikazio Saria

Epaimahaiak uste izan du JULIA OTEROk sari hori merezi duela komunikazioaren munduan egin duen ibilbide profesionala dela eta. Halaber, epaimahaiak aintzat hartu du Juliak bere lanak inprimatzean duen zorroztasuna eta benetako informazio askearekiko duen konpromisoa. Horrez gain, epaimahaiak baloratu du aktualitateko gaiei heltzeko erabiltzen duen forma, iritzi propio eta pertsonalaren bidezkoa, printzipio demokratikoak erabat errespetatuz herritarrei transmititzen diena.

Ramón Rubialen Demokrazia, Bakea eta Askatasunaren Babesa Saria

Epaimahaiak uste izan du JESÚS EGUIGUREN IMAZek sari hori merezi duela demokrazia, bakea eta askatasuna defendatzeko egin duen lan bikaina dela eta. Epaimahai horrek, gainera, kontuan hartu du bakea lortzeko hark egindako ekarpen ordainezina.

Ramón Rubialen Balio Sozialisten Defentsa Saria

Epaimahaiak uste izan du JOSÉ LUIS RODRÍGUEZ ZAPATEROk sari hori merezi duela eskubideak eta askatasunak handitzeagatik eta berdintasun-, elkartasun- eta askatasun-balioak defendatzeagatik; bai eta gizartearen zerbitzura egin duen etengabeko lan jarraituarengatik ere. Epaimahai horrek, gainera, kontuan hartu du Espainiako gizarteak aurrera egiteko egin duen ahalegina; izan ere, protagonista nagusia izan da gure herrialdeak demokraziaren historia berrian egin dituen gizarte-aurrerapenetan.

Saria jatorrizko eskultura batez osatuta dago, Jon Alberdi basauritarrak egindakoa. Eskulturaren izena Itsasadarreko Atoiontzia da.

Ramón Rubial sariak abenduaren 2ko, larunbateko, 12:00etan banatuko dira Bilboko Euskalduna Jauregian (Hall Barria Aretoan).

Azaroa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30