Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Uztaila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Senatua

Alfonso Gil Eusko Legebiltzarraren izendapen autonomikoko senatari hautatu dute Socialistas Vascos-Euskal Sozialistak Taldeak proposatuta

Beheko Ganberaren Euskal Sozialisten ordezkaritza osatuko du Txema Oleagarekin eta Julia Liberalekin batera.

1. argazkia
Alfonso Gil es nombrado senador de designación autonómica por el pleno del Parlamento Vasco.

Eusko Legebiltzarrak Alfonso Gil hautatu du izendapen autonomikoko senatari gisa. Euskadiri Goi Ganberan zuzeneko hautaketaz dagozkion hiru eserlekuetako bat beteko du, Socialistas Vascos-Euskal Sozialista Taldeak Tontxu Rodríguez ordezkatzeko proposatu ondoren. Izan ere, Tontxu Rodríguezek utzi egin du bere eserlekua Justiziako estatu-idazkari izendatu dutenean.

🗣️@AlfonsoGil
Eskerrak ematen ditut @socialistavasco-k eta @PVasco_EuskoL.-ek emandako konfiantzagatik. Eman izan didaten erantzukizunaren pare egongo naiz. Desberdintasuna borrokatzea eta Euskadiren interesak defendatzea izango dira nire bide-orria Senatuan🏛️ @gpssenado pic.twitter.com/dsryfxOlOO

— Euskal Sozialistak legebiltzar taldea (@gpsv_parlamento) February 10, 2022

Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusi eta legebiltzar bozeramaileak poza azaldu du Alfonso Gilen izendapenagatik, eta “herritarrentzako zerbitzu publikoan duen esperientzia handia eta lanerako duen gaitasuna” azpimarratu ditu, haren ibilbide politiko luzeak erakusten duen moduan, batez ere Bilboko Udalean azken hamabost urtetan burututako jardueran.

Orain, Alfonso Gilek PSE-EEren Lurralde Talde Sozialista osatuko du Txema Oleagarekin eta Julia Liberalekin batera, Senatuan Euskadiri eragiten dioten gaietan alderdiari ahotsa emateko helburuarekin.

Alfonso Gil (Bilbao, 1967) Zuzenbidean lizentziatua da eta Foru Administrazioko teknikaria. Bilboko Udaleko zinegotzia izan da 2007tik, eta sozialisten udal-taldearen bozeramaile izendatu zuten 2011n. 2015ean, berriz, bigarren alkateorde eta Mugikortasun eta Jasangarritasuneko zinegotzi izendatu izan zuten, eta kargu horietan aritu izan da Senatura joan arte.