Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Anduezak desplazatuei laguntzeko neurriak aztertu ditu Ukrainari laguntzeko elkarteekin

Dohaintza ekonomikoak egitera deitu du, erantzun humanitarioa benetan eraginkorra izan dadin

1. argazkia
Eneko Andueza se reune con las asociaciones y ONGD que están trabajando con Ucrania | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEren idazkari nagusia, Eneko Andueza, Ukrainan lanean ari diren elkarte eta GGKErekin (egitasmo egonkorrekin edo larrialdiko eta ekintza humanitarioko esku-hartzeen bidez) bildu da gaur goizean Errusiaren inbasioaren ondoren herrialdeak bizi duen egoera eta desplazatuak hartzeko erakunde ezberdinetatik bultzatzen ari diren neurriak aztertzeko. 

Bileran, elkarte hauetako ordezkariak izan dira: Ukraina-Euskadi elkartea, Ukraina Gaztea, Chernobileko Umeak, Chernobil Elkartea, Save the Children, Gurutze Gorria, Caritas, CEAR Euskadi-Zehar Errefuxiatuekin, Munduko Medikuak, ENBGK Errefuxiatuentzako Nazio Batuen Goi Komisarioa, eta UNICEFen Euskal Herriko Batzordea. PSE-EEren aldetik, Anduezarekin batera izan dira Teresa Laespada Enplegu eta Gizarte Politiken idazkaria, Azahara Domínguez Gizarte Mugimenduen eta Garapenerako Lankidetzarako idazkaria eta Pau Blasi Azterlan eta Programen idazkaria.

Errusiar inbasio militarraren gaitzespena partekatzeaz gain, buruzagi sozialistak kezka azaldu du Ukrainatik ihes egiten ari diren pertsonengatik (bi milioi pertsona lehen bi asteetan, baina zenbatespen batzuk diote lau milioi ere izan daitezkeela).

Bileran parte hartu dutenek gainbegirada bat bota die desplazatuen harrera arloan onartuta diren neurri nagusiei, Europako Batzordearen 2001/55/EB Zuzentarautik hasita, “mugarri bat ezarri” zuena, besteak beste bizileku- eta lan-baimenak emateko erabakiarekin. Horri gehitzen zaio Espainiako Gobernuaren martxoaren 8an hartutako erabakia babes hori bizilekua Ukrainan duten hirugarren herrialdetako biztanlerengana ere zabaltzeko, edo Euskadiko Lehen Kontingentzia Plana, Eusko Jaurlaritzak, foru aldundiek, Eudelek eta hainbat erakundek koordinatuta.

Halere, alderdi guztiek aurre egin beharreko errealitate ezberdinak (laguntza humanitarioa bidaltzeko, adingabeak ateratzeko, familiak berriz elkartzeko, etab.) mahairatu dituzte, koordinazioan sakontzeko beharra nabarmenduz lana eraginkorragoa izan dadin.

Ildo horretan, Anduezak PSE-EEk “gauden erakundeetatik errefuxiatuak hartzen laguntzeko” duen borondatea azaldu du, “Espainiako Gobernutik dagoeneko ematen ari den erantzunaren osagarri”.

“Honen bezalako unetan erakusten da gizarte baten handitasuna. Euskal herritarrak eta bere erakundeak ezin dira geratu besoak gurutzatuta Europaren bihotzean milioika pertsona euren etxeetatik ihes egiten ari diren bitartean”, esan du PSE-EEren idazkari nagusiak. 

“Sozialistek gobernuetan dugun presentzia erabiliko dugu errefuxiatuak laguntzeari begira gure esku dauden baliabide guztiak lideratzeko, koordinatzeko eta jartzeko”, gaineratu du.

Bileran egiaztatu ahal izan da Ukrainan lanean ari diren erakunde humanitarioen egoera zaila eta dohaintzan emandako materiala jasotzeko, gordetzeko eta kudeatzeko erakunde horiek duten gaitasun mugatua. Hori dela eta, lagundu nahi duten herritarrei dei egin dio dohaintza ekonomikoen bidez egin dezaten, erantzun humanitarioa benetan eraginkorra izan dadin.