Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Anduezak Peñascal Kooperatibak trebakuntzan eta laneratzen eta gizarteratzen egindako lana goraipatu du

1. argazkia
Eneko Andueza durante su visita a Peñaskal Kooperatiba | Foto: Socialistas Vascos

Euskal Sozialisten idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, Peñascal Kooperatibaren lana goratu du Teresa Laespada PSE-EEren Enplegu eta Politika Sozialen idazkari eta Enplegu, Gizarte Inklusio eta Berdintasuneko diputatu denarekin batera erakunde horren egoitzara egindako bisitan.

“Enplegua funtsezko tresna da sozialistek lortu nahi ditugun ongizate eta berdintasun mailetara heltzeko. Estimu handitan ditugu gazteen enplegua bezalako alor batean –lehentasunezkoa da PSE-EErentzat– esperientzia eta berrikuntza bateratzen dituen ekimenak”, adierazi du Anduezak Peñascal Kooperatibako koordinatzaile nagusi David Telleriarekin bildu eta gero.

🛠️ Enplegua funtsezko tresna da sozialistek lortu nahi ditugun ongizate eta berdintasun mailetara heltzeko.

Horregatik, estimu handitan ditugu @Penascalkoop bezalako ekimenak, trebakuntzan eta gizarteratzen eta laneratzen egindako lanagatik. #HacemosEuskadi pic.twitter.com/JYX36APN2E

— Eneko Andueza (@enekoandueza) June 7, 2022

Gazteen prestakuntza eta laneratzea, bereziki desabantaila-egoeran diren gazteena, da Peñascal Kooperatibaren helburu behinena. Irabazi asmorik gabeko egitasmo hori fundazio modura sortu zen eta prestakuntza-jarduerak garatzen ditu Euskadiko eta Nafarroako hainbat zentrotan, trebakuntza eta laneratze eta gizarteratze esparruetan, hain zuzen.