Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Auzitegi Gorenak “De Miguel kasua” gisa ezagutzen deneko helegiteak berrikusteari buruz emandako erabakiaren aurrean

Berretsi egiten dugu Justizian dugun konfiantza eta errespeturik handiena adierazten dugu Auzitegi Gorenak Arabako Auzitegiaren Bigarren Sekzioak ezarritako zigorrei buruz hartutako erabakiaren aurrean.

Bere garaian egin genuen bezala, balorazio positiboa egiten dugu auzitegi organoek eta Ertzaintzak, polizia judiziala den aldetik, kasuaren ikerketan eta instrukzioan eta zigor eta administrazio erantzukizunak zehazten egindako lanaren gainean. Ezarritako zigor nagusiak berretsi izanak egindako lan hori bermatzen du.

Auzitegi Gorenak “De Miguel kasua” gisa ezagutzen deneko helegiteak berrikusteari buruz emandako erabakiaren aurrean:
1⃣ Berretsi egiten dugu Justizian dugun konfiantza eta errespeturik handiena adierazten dugu Auzitegi Gorenak Arabako Auzitegiaren Bigarren Sekzioak ezarritako zigorrei buruz hartutako erabakiaren aurrean.

— Socialistas Vascos - Euskal Sozialistak / ❤️ (@socialistavasco) January 10, 2023

Pozgarria zaigu delituzko jokabideak eta ikuspegi etiko batetik onartezinak direnak zigortuak eta eremu politiko eta instituzionaletik kanporatuak izan direlako, herritarrek botere publikoetan, Justizian eta Zuzenbideko Estatuan duten konfiantza zaintzen delarik.

Konfiantza dugu berretsi den erabakiaren ondorioak lehenbailehen aplikatuko direla Eusko Jaurlaritzari lotutako pertsonen lan arloan, esaterako Alfredo de Miguel zigortu nagusiaren kasuan, haren jardueraren gainean, zehazki erkidegoaren Exekutiboaren ordezkaritzan berriki aritu den lanen inguruan sortu izan diren zalantzak argituta gera daitezen.