Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Maiatza 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

CEBEK konfederazioak eta PSE-EEk Ukrainako gerrak enpresen marjinetan eta bideragarritasunean eragindako ondorioak gutxitzeko neurriak aztertu dituzte

1. argazkia
Eneko Andueza y Sonia Pérez junto a la presidenta de Cebek Carolina Pérez Toledo | Foto: Socialistas Vascos

CEBEK Bizkaiko Enpresarien Konfederazioak eta PSE-EEk bilera batean jorratu dituzte Ukrainako krisiaren ondorioak eta, bereziki, energiaren prezioaren igoerak eragindako egoera, horiek enpresetan duten inpaktua murrizteko aurreikusten diren neurriez gain.

Bilera Eneko Andueza Euskal Sozialisten idazkari nagusiak enpresa-antolakundeekin, sindikatuekin eta beste eragile sozial eta ekonomikoekin egiten ari den kontaktuen txandaren barruan gauzatu da, eta Miguel Ángel Morales Antolakuntzako idazkariak eta Sonia Pérez Politika Ekonomiko eta Eraldaketa Digitaleko idazkariak ere hartu dute parte bertan.

Topaketa horretan, Carolina Pérez Toledok kezka agertu zuen Ukrainako gerrak Bizkaiko enpresa-sektore garrantzitsuetan eragin dezakeen ondorioengatik, besteak beste, industria elektrointentsiboan, altzairugintzan, fundizioetan, automozioan eta makina-erremintan. 

CEBEKeko presidenteak eta Francisco J. Azpiazu idazkari nagusiak, halaber, adierazi zuten “koiuntura energetikoak eta inflazioak, kostuen igoerarekin eta marjinen murrizketarekin, eragiten ari direla pertsonengan eta enpresetan, pertsonei bizitzaren garestitzeagatik eta enpresei, berriz, euren bideragarritasunean”.

Energiaren prezioei dagokionez, CEBEKeko ordezkarien iritziz “berraztertu egin behar da energiaren prezioak finkatzeko sistema, eta horiek kontrolpean izateko premiazko neurri ausartak hartu behar dira”.

Pérez Toledok eta Azpiazuk hau gehitu zuten: “Ez du zentzurik argindarraren prezioa iturri energetiko bati, alegia gasari, lotuta egotea, horretan beste herrialde batzuekiko mendekotasun handia dugunean”.

Eneko Anduezak CEBEKi jakinarazi zion Espainiako Gobernuak Gerrari Erantzuteko Plan Nazionala izenez ezagutzen den proiektua onartuko duela hilaren 29an, eta zergak jaistea aurreikusten duela, beste gauza batzuen artean. Martxoaren 24an eta 25ean Europako Kontseiluak egingo duen bileran konfiantza zuela ere adierazi zuen, gasaren prezioa argindarraren merkatutik bananduko duelakoan, “Exekutiboa duela hilabeteetatik eskatzen ari den moduan”.

PSE-EEren idazkari nagusiarentzat, “ezinbestekoa da erakunde guztiek, baita eremu autonomiko, foral eta udaletakoek ere, erabakiak har ditzaten, alde batetik errefuxiatuak hartzeko giza erronkari heltzeko, eta, bestetik, abian zegoen susperraldiak ahalik kalte gutxien jasotzea bermatzeko eta bai familiek, bai enpresek, begirada hazkunde ekonomikoan eta enplegu egonkor eta kalitatezkoa sortzen jarrita hel diezaioten aurreikus daitekeen COVID osteko etapari.