partekatu
Eneko Anduezak Donostialdeko topoaren Altza-Galtzaraborda zatiko obrak ikusi ditu Susana Garcia Chueca sailburuarekin batera
Donostia eta Errenteria arteko obrak ikusi dituzte Eusko Legebiltzarreko Mugikortasun Jasangarriko Batzordearekin batera. Gipuzkoarren garraio beharrei erantzuna emateko azpiegitura estrategiko bat da
PSE-EEko idazkari nagusi eta Legebiltzarreko bozeramailek, Eneko Anduezak, Donostialdea metroaren obrak ikusten izan da gaur, Altza donostiar auzoa eta Errenteriako Galtzaraborda auzoa lotzen dituen tartea, hain zuzen, Eusko Jaurlaritzako Mugikortasun Jasangarriaren Batzordearekin. Ikustaldi horretan izan dira, halaber, Susana Garcia Chueca Mugikortasun Jasangarriko sailburua, zeinak obraren xehetasunak azaldu baitizkie bertaratu direnei, Pau Blasi Batzordearen burua eta Susana Corcuera, arloko bozeramaile sozialista.
Batzordeak sailak Donostialdeko topoaren obren garapena ezagutzeko egindako gonbidapenari erantzunez egiten duen bigarren bisitaldia da. Euskal Trenbide Sarea (ETS) exekutatzen ari den azpiegitura hori proiektu estrategikoa da Gipuzkoako mugikortasunaren etorkizunarentzat, herritarren garraio beharrak bete nahi dituelako baliabide publikoen erabilera sustatuz eta ibilgailu pribatuaren erabilera baztertzera bultzatuz.
Altza-Galtzaraborda zatiaren tunela bi kilometro luze da, osorik zulatuta dago eta gaineztatzen hasiak dira Galtzarabordako norabidean. Altza-Pasaia azpi-zatian, bestalde, amaituak dira masazko hormigoiaren eta kanalizazioetako idulkien gaineztadura lanak.
Lan horiez gain, ETSk Galtzaraborda inguruan (Errenteria) trenbidea integratzeko proiektu eraikitzailearen idazpena esleitu izan du, inguru horretan trenak sortzen duen ikusizko eta soinuzko inpaktua gutxitzeko bideak estaltzeko asmoarekin.
Altza eta Galtzaraborda arteko zatia eraikitzen denean, osaturik egongo da 2016ko irailean Topoa Herreratik Altzara eraman zuen errail bikoitzeko trenbide saihesbidea. Horrela, amaiera emango zaio Altzako zuloari, hainbat tren ‘errebotatu’ egiten direnez, eta igaroleku bilakatuko da.