Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Abuztua 2025

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “Berdintasunaren aldeko borrokak sozialista guztien bultzada izango du beti atzetik”

Duela 20 urte berdintasunezko ezkontzarekin LGTBI eskubideetan eman izan zen urratsa azpimarratu du PSE-EEko idazkari nagusiak Bilboko Harrotasunaren manifestazioan

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, junto a la representación socialista en la manifestación por el Orgullo de Bilbao | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, Europa osoan eskubideak murriztu nahi dituzten “eskuin muturreko mugimendu populisten” gorakadaz ohartarazi du eta duela 20 urte berdintasunezko ezkontzaren legearen onarpena bezalako neurriak goratu ditu, “Alderdi Sozialistak herri honen historiari egin dion ekarpenik handienetakoa”, hain zuzen. “Jose Luis Rodriguez Zapatero buru zuen Gobernuaren lorpen bat izan zen, zoritxarrez dagoeneko gurekin ez dagoen Pedro Zerolo bezalako alderdikideen bultzadari esker”, gogoratu du.

“Uste dut inoiz baino garrantzitsuagoa dela eskubideen eta, batik bat, berdintasunaren alde borrokatzea, Espainiako Langile Alderdi Sozialistaren marka dena, eta beti izango du gure babesa, sozialista guztien bultzadarekin”, azaldu du Bilbon izan den Harrotasunaren Egunaren manifestazioan parte hartu aurretik. Andueza bere alderdikideek lagunduta egon da, besteak beste, Gabriel Arrue LGTBI Politiken idazkari eta Bizkaiko diputatu denak, Idoia Mendia eurodiputatuak, Txema Oleaga eta Alfonso Gil senatariak eta Ekain Rico PSE-EEko Politika Publikoen idazkariak.