Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Abuztua 2025

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “Urrats bat aurrera eman dezakeenak, eman dezala; hor egongo gara gu, Euskadi sozialismoaren eta politika aurrerakoien beharrean delako”

PSE-EEko idazkari orokorrarentzat, erakundeak lideratzeko helburuak bete-betean jarraitzen du, “gero eta jende gehiagok ikusten duelako nork eramaten duen herria aurrera”

“Ezin dugu utzi gure historia osoa orbantzen, pertsona batzuen jokabidea ezbaian jartzen”, adierazi du Batzorde Nazionalaren aurrean

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, a su llegada al Comité Nacional del PSE-EE junto al consejero Javier Hurtado, la Secretaria de Política Institucional Bego Gil, la presidenta Cristina González, el vicelehendakari Mikel Torres y el Secretario de Organización Miguel Ángel Morales | Foto: Socialistas Vascos

Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusia zeharo sinetsita azaldu da sozialistek euskal herritar gehiengo batek babesten duen proiektu bat eraikitzeko duten gaitasunari buruz, eta Euskadi politika aurrerakoien beharrean dela azpimarratu du, jendearen benetako arazoak konpontzera zuzentzen dena. Buruzagi sozialistak bere egin ditu Salvador Illaren hitzak, zeinak iragan asteburuan jende aurrerakoi guztia eskuinarengandik eta eskuin muturrarengandik defendatzera gonbidatu baitzuen.

Ni Salvador Illa adiskidearekin nago esaten duenean ‘Urrats bat aurrera eman dezakeenak, eman dezala; hortxe egongo da Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerra gure helburuetako bakar bati ere uko egin gabe. Baita Euskadin ere, euskaldunen gehiengoak sozialismoaren alde egitea lortu behar dugu, azken hauteskunde orokorretan gertatu izan zen bezala. Zeren eta, berriro diot, Euskadik sozialismo gehiago behar du: behar ditu politika aurrerakoiak, ideia argiak, gehiengo handi batek nahi duenera zuzentzen den proiektu bat”, adierazi du.

Arestian aipatu dena PSE-EEren Batzorde Nazional berrituaren aurrean esan du Anduezak, hau da, biltzarren artean erabakitzeko den organo gorenean. “Gero eta gehiago dira herrialde hau aurrera eramaten duena Alderdi Sozialista denaz konturatzen doazen euskaldunak. Asmo anbiziotsu eta errealista berberarekin jarraitzen dugu”, gaineratu du otsailean Donostian burutu zen hamargarren Kongresuan erakundeak lideratzeko proposatu izan zen asmoaren harira.

Ezin dugu utzi gure historia osoa orbantzen, pertsona batzuen jokabidea ezbaian jartzen.

Dezepzioa izan da.

Baina altxatu beharra dugu.

Aznarrek Gobernua ezegonkortzera deitu zituen bereak, esaldi honekin: “Egin dezakeenak, egin dezala”.

Nik… pic.twitter.com/CdQQ0PqD3i

— Eneko Andueza (@enekoandueza) June 25, 2025

“Batasunaren, indarraren, ideien, itxaropenaren eta ilusioaren Kongresu bat”, adierazi du. Eta ekitaldi horrek “eskubideak zabaltzen eta zerbitzu publikoak babesten tematurik dagoen lidergo aurrerakoi bat” indartzeko balio izan duela esan du. Ideia sozialistak “begirada irmoarekin eta harrotasunez” defendatzera dei egin du Anduezak. “PSOE gara, 146 urteko ibilbidearen bermea dugu, beste edozein alderdik baino gehiago, inondik ere, herrialde honetan. Eta ezin dugu utzi istorio guzti horrek orbandu eta ezbaian jarri dezan pertsona batzuen jokabidea”, adierazi du ‘Koldo auzia’ deituriko ikerketa judizialari buruz.

PSE-EEko idazkari nagusiak Alderdi Sozialistak “gure konfiantzari traizio egin ziotenak kanporatuz” erakutsitako jarrera goratu du. “Ez dago ezer ezkutatu beharrik, ezta bestela baitakoan ibili beharrik ere. Alderantziz, gure alderdiaren erreakzioa ereduzkoa izan dela uste dut”, nabarmendu du. 

Eneko Anduezak balorazio positiboa egin du urtebete dagoeneko bete duen Eusko Jaurlaritzarako akordioaren inguruan. “Euskal herritarren ongizatea eta eskubideak hobetzeko lana ahalbidetzen digu, eta inolako beharrik ez dugun abentura subiranista baten edozein tentaldi tiradera batean uztea. 

Eta sozialistek zuzentzen dituzten sailetan lortutako hainbat aurrerapen aletu ditu, hala nola: okupazio-datu onak, alokairuko prezioen mugaketa, garraio jasangarri eta egituratuaren aldeko apustua, esparru judizialaren azkartzea, sektarismoetatik urrundutako memoria bat, edo eredu turistiko jasangarriaren garapena.