partekatu
Eneko Andueza: “Egunez eguneko gure sozialismoak gutxi batzuen interesa bakarrik defendatuz proiekturik gabe dabilen PP bat du aurrez aurre”
Sozialistek langile klasearekin duten konpromisoa goretsi du PSE-EEko idazkari nagusiak Bilboko lehen Elkartea sortu zeneko 139. urteurrenean
Mikel Torres: “Aurrera begiratzeko garaia da Espainiak aurrera egin dezan, herritarrentzako eskubide berriak konkistatuz, PPk eta Voxek lortuta den guztia indargabetu besterik egin nahi ez dutenean”

PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, sozialistek historian zehar langile klasearen baldintzak hobetzearren egin izan duten lana aldarrikatu du, eskuinaren politika elitistei kontrajarrita. “Egunez eguneko gure sozialismoak gutxi batzuen interesa bakarrik defendatuz proiekturik gabe dabilen PP bat du aurrez aurre”, adierazi du Bilboko lehen Elkarte Sozialistaren 139. urteurrenaren ospakizunean.
Anduezak PP seinalatu du, esanez erakunde hori “Voxekin boterera iristearren edozer gauza egiteko prest dagoela”. “Ez gaituzte engainatzen azken orduko beren konpromiso faltsuekin. Ez da lehen aldia gauza bat esan eta gero beste bat egiten dutena”, esan du, eta popularrei “pazientzia izateko” gomendatu die, “berriz ere kontuak ez ditzaten gaizki egin” hauteskundeetara joatea egokitzen denean.
Buruzagi sozialistak hitzaldia eman du Bilbon urteurrenerako Harrobi plazan egiten den ekitaldi honetan, XIX. mende hondarrean langileen laneko eskubideak defendatzeko lehen sozialistak antolatu ziren tokitik oso hurbil. Anduezak Mikel Torres Bizkaiko PSE-EEko idazkari nagusi, lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburu dena izan du ondoan.
Egunez eguneko gure sozialismoak gutxi batzuen interesa bakarrik defendatuz proiekturik gabe dabilen PP bat du aurrez aurre.
Voxekin boterera iristearren edozer gauza egiten duena.
Feijook eta PPk ez gaituzte engainatzen azken orduko beren konpromiso faltsuekin.
Pazientzia izan dezatela, ez badute nahi… pic.twitter.com/IVaUaTfA0t
— Eneko Andueza (@enekoandueza) July 10, 2025
“Borrokan jarraitu beharra dugu arrazoi guzti horiengatik, gure konpromisoagatik eta gure erantzukizunagatik bere borrokaren izateko arrazoia izan den langile klasearen alde. Gure bidea hortik doa, horretan jarraituko behar dugu. Ez dezagun ahaztu: horixe da sozialismoa”, adierazi du.
Eneko Anduezak Facundo Perezagua, Federico Ferreiros eta Jose Solano bezalako aitzindariek langile klasearen borroka bultzatzen egindako lana ekarri du gogora, baina “kontenplazioan ez jausteko” dei egin du. “Lortutako konkista sozialak eta eskubide eta askatasunak oso ondo daude. Baina horiek lortzea bezain garrantzitsua da horiei eutsi eta horiek sendotzea”, ohartarazi du.
Buruzagi sozialistarentzat, PSE-EE alderdi “arduratsua” da, “konpromisoak hartzen ditugulako eta ez garelako aritzen euskaldunei kea saltzen”. Eta sozialistak jendearen bizitza hobetzearren lanean ari diren esparru batzuk aipatu ditu, etxebizitza arrazoizko prezioetan jartzeko, enpleguak eta soldata duinak bermatzeko, emakumeen eta gizonen arteko benetako berdintasuna ziurtatzeko edo herritar guztientzat erabilerraza izango den garraio jasangarri bat garatzeko politikak, esate baterako. “Hori izan behar da gure bide-orria, asmo handikoak garelako”, adierazi du.
Mikel Torres lehendakariordeak, bere aldetik, “gure borrokaren arrazoia bistatik ez kentzera” egin du dei, “kalteberenak defendatzen” laguntzen duelako. “Ekintza politikoa eta erakundeetako lidergoa duintasunaren bermean bihurtu premia handienean direnentzat”, adierazi du.
Bizkaiko PSE-EEko idazkari nagusi ere denak, halaber, atzo Pedro Sanchezek Kongresuan egin zuen agerraldia goraipatu du, ustelkeriaren kontrako borrokarako 15 neurri iragarri baitzituen. “Jende zintzoko alderdia gara, eta erabateko konpromisoa dugu ustelkeriaren kontra”, esan du.
Torresek esan du “aurrera begiratzeko garaia” dela Espainiak aurrera egin dezan “herritarrentzako eskubide berriak konkistatzeko”. Eta PPren eta Voxen “ezberdinarekiko gorrotoan” oinarritutako “proiektu alternatiboa” kritikatu du. “Lortutako guztia indargabetu besterik ez dute nahi”, adierazi du.