partekatu
18:00
EUSKADIKO PSE-EEREN EGOITZA
Hitzaldi irekia Paco Polo Espainia Nazio Ekintzailea estrategiarako Gobernuaren Goi Komisarioarekin eta Julia Liberal Arabako senatariarekin
‘Espainia Nazio Ekintzailea’ren Goi Komisarioak, Francisco Polok, Julia Liberal arabar senatariak aurkeztutako hitzaldi ireki batean parte hartzen du apirilaren 13ko asteartearen 18:00tan PSE-EEren egoitzan.
‘Espainia Nazio Ekintzailea Estrategia’ ekimenaren helburua da 2030eko Espainia herrialde berritzailea eta inbertsiorako foku erakargarria izatea, lau helmuga ezarrita. Inbertsioari dagokionez, inbertsioaren heltze-prozesua azkartu nahi du ekonomia indartzeko. Talentuari buruz, berriz, estrategia hori garatzera, erakartzera eta hemen geraraztera zuzentzen da, Espainia talentuaren paradisu bihurtzeko asmoz. Enpresen eskalabilitatea da beste helburuetako bat. Hori dela eta, ekimen batzuk sustatuko dira geroz enpresa gehiagok gora egin eta hazkunde esponentziala izan dezaten. Estrategiaren laugarren helburua da sektore publiko ekintzailea lortzea, sektore publikoa administrazio bizkorra bilakatzea, arau-esparru onuragarriak sortu, arrisku-kapitalaren inbertsioa bultzatu eta berrikuntzaren palanka sustatuta.