partekatu
Cristina Laborda: “Euskal gizartea gidatzeko eta herri honen agintea hartzeko geure bidea berriro markatzera da Kongresu honen helburua”
Donostiako Kursaalen egiten ari den PSE-EEren X. Kongresuko presidenteak esan du sozialistek emango dietela berriro norabidea datozen lau urteotako lehentasunei, “indar berrituekin eman ere”

Euskadiko PSE-EEko X. Kongresuaren presidenteak, Cristina Labordak, esan du “euskal gizartea gidatzeko eta herri honen agintea hartzeko gure bidea markatzea” dela hitzordu honen xedea. Labordak Donostiako Kursaalen egiten ari diren Kongresuak duen garrantzia azpimarratu du, sozialistek berriro “norabidea emango diotelako, indar berrituekin eman ere, datozen lau urteotako gure politikak, gure lehentasunak, izango direnei”.
Horren haritik, esan du lanean jarraituko dutela “gure lurraldea toki bidezkoago bat, aurrerakoiago bat, etorkizun itxaropentsukoa eta Euskadiko hiri eta herri bakoitza aukeraz betetakoa” izan dadin.
PSE-EE indartsuagoa eta ordezkaritza politiko eta instituzional handiagoko alderdia dela gogoratu du, “herri honi eman izan diogunagatik, Euskadi gizarte plural eta bidezkoago batean bihurtzeagatik, eztabaidaren erdigunean komeni diren eraldaketak jartzeagatik, Eneko Andueza gure idazkari nagusiaren gidaritzapean”. “Erakundeek euskaldunen bizi-kalitatea hobetzeko behar ziren politikak aurrera ateratzeko behar zuten egonkortasuna ekarri duen alderdia da”.
“Berdintasun sozialaren eta askatasunen alde egindako borroka gogorra eta herri honen aurrerabidearekin erakutsi duen konpromisoa” gogoratu ditu Labordak, esanez horixe izan dela Euskadiko Alderdi Sozialistaren ezaugarria bere historia osoan.