Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Azaroa 2026

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: "Etxebizitzak herrialde mailako misio handi bat izan behar du, ez desberdintasun faktore bat; gehiago eta hobeto eraiki behar dugu"

PSE-EEko idazkari nagusiak adierazi du etxebizitza "gure Ongizate Estatuaren bosgarren ardatz" bihurtu behar dela "Etxebizitza eskuragarria eskubide gisa: erantzun aurrerakoiak Euskaditik eta Europatik" jardunaldiaren irekieran Idoia Mendia: "Europak lagundu egin behar du etxebizitza eskuragarriaren parke publikoa handitzen, hori ez delako gastu antzu bat, desberdintasunak murrizten dituen lehen mailako inbertsio sozial eta ekonomiko bat baizik" Denis Itxaso: "Oso garrantzitsua da guk europar funtsak izatea; kohesiokoak izan dira eta xede askotarako erabili izan dira orain arte" Ane Oyarbide: "Donostiarentzako helburu behinena izan behar du etxebizitza babestu eta eskuragarriaren parkea handitzeko eskura dauden tresna guztiak mobilizatzea"

1. argazkia
Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusia Denis Itxaso sailburuarekin, Idoia Mendia europarlamentariarekin eta Ane Oyarbide Donostiako bigarren alkateorde denarekin batera "Etxebizitza eskuragarria eskubide gisa: erantzun aurrerakoiak Euskaditik eta Europatik" jardunaldiaren irekieran | Argazkia: Euskal Sozialistak (argazkia)

PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, esan du bizitegiaren krisia dimentsio handiko erronka bat dela eta erakunde guztien artean estuki kolaboratzeko estrategia batetik heldu behar zaiola. Andueza etxebizitza-politika integral eta koherente bat aplikatzearen alde azaldu da, sozialistak egiten ari diren bezala, gizarteko zati garrantzitsu batek etxebizitza bat eskuratzeko duen arazoa konpontzen laguntzeko. ?Etxebizitzak herrialde mailako misio handi bat izan behar du, ez desberdintasun faktore bat; gehiago eta hobeto eraiki behar dugu?, adierazi du.

Donostian egin den ?Etxebizitza eskuragarria eskubide gisa: erantzun aurrerakoiak Euskaditik eta Europatik? jardunaldiaren irekieran, Idoia Mendia eurodiputatua ondoan zuela, Anduezak esan du etxebizitza ?eskubide konstituzional? bat dela eta ?gure Ongizate Estatuaren bosgarren ardatza? izan behar duela. ?Pertsona batek lana daukanean baina etxebizitza bat ezin duelako ordaindu ezin duenean bizi-proiektu bat eraiki, arazo sozial, ekonomiko eta demokratiko bat dugu?, adierazi du. 

?Gehiegikeria ematen denean arautu eta eskaintza falta denean eraiki? egin behar dela esan du buruzagi sozialistak blokeaturik jarraitzen duen lurzoru hori guztiori mobilizatzeko. Eta etxebizitzen jabeei segurtasun-bermeak ematearen beharra azpimarratu, alokairuko etxebizitza gehiago egon daitezen arrazoizko prezioetan. 

Andueza etxebizitza-politika arrazoizko eta eraginkorrak aplikatzearen alde azaldu da, Denis Itxaso sailburuak zuzentzen duen Etxebizitza Saila martxan jartzen ari direnak, esate baterako, gehiegi eraikitzetik eta arautzetik urrundu daitezen. ?Guk ez ditugu onartzen bi sinplifikazio horiek. Ez dugu hautaketa eskaintzaren eta arauketaren artean egiten. Ez dugu hautaketa jabeen eta maizterren artean egiten. Ez dugu segurtasun juridikoaren eta justizia sozialaren artean aukera egiten, eta ez dugu gehiago eraikitzearen edo hobeto babestearen artean hautatzen. Gauza biak egiten ditugu?, adierazi du. 

Buruzagi sozialistak azaldu duenez, ?espektro zabaleko politika hori gauzatzen doa da dagoeneko neurri eta politika zuzentzaileen bitartez?, eta balioa eman dio estatuko Etxebizitza Legeari ?gai hori eskumen-gatazka batean bihurtu nahi izan zutenen aurrean?. ?Guk beste bide bat hautatu genuen, herritarren arazoa konpontzeko administrazio guztietako tresna guztiak erabiltzearen alde egin genuen?, esan du. 

Horren haritik, lege berri horrek Euskadirentzat dakartzan ontasun guztiak aletu ditu Anduezak, esaterako eremu tenkatuen aitorpena edo Bizigune programen indartzea etxebizitza hutsak mobilizatzeko, gazteei zuzenduta den Gaztelagun programa, eta Alokaplus, ez-ordainketa eta kalteengatiko konpentsazioak bermatuko dituena. ?Administrazioak bere tresnak politika zehatzetan nola bihurtu erakusten du lege horrek?, adierazi du. 

PSE-EEko idazkari nagusiak Premiazko Neurrien Euskal Legea ere aipatu du, hirigintza-izapideak azkartzea eta etxebizitza babestua eraikitzeko lurzorua mobilizatzea ahalbidetzen duelako. Eta Eusko Jaurlaritzak proposatutako Etxebizitzaren Gizarte Funtsak alokairu eskuragarriko 10.000 etxebizitza sustatuko dituela gogoratu du, 2.000 milioi euroko mobilizazio potentzial baten bidez. ?Ez dugu publikoa dena negozioaren zerbitzura jartzen; inbertsioa misio publiko baten zerbitzura jartzen dugu?, esan du. 

?Ez dugu konponbide magikorik hitzematen, ezta konponbide errazik ere. Ez dagoelako halakorik. Konponbide politiko bat bada borondate politikorik baldin bada. Lurzorua mobilizatzeko, etxebizitza babestua eraikitzeko, gehiegikeriak arautzeko eta jabe arduradunei bermeak eskaintzeko gai izango den borondatea, alegia. Etxebizitza ezin delako bihurtu datorren hamarkadako desberdintasun-faktore handi bat. Euskadiko eta Espainiako misio publiko handietako batean bihurtu behar da?, adierazi du. 

Idoia Mendia euskal europarlamentari sozialistak, bere aldetik, esan du etxebizitza ?desberdintasunaren muga berrietako batean? bihurtu dela Europan. ?Gero eta pertsona gehiagori ezinezkoa zaio arrazoizko prezioetan bizitzea, euren beregaintasun pertsonala eta euren etorkizuna mugatuz?, esan du. Eta esan du egoera hori ?erakundeek aurre egin behar dien porrot kolektibo bat? dela.  

Eta Urte Anitzeko Finantza Esparru berriari eta etxebizitzarako aukera lehentasun bat izateko beharrari erreparatu dio. Anduezaren esanetan, Europak baliabide gehiago eta aktibazio-gaitasun gehiago jarri behar dizkie udalei funts horien bidez. ?Europak lagundu egin behar du etxebizitza eskuragarriaren parke publikoa handitzen, hori ez delako gastu antzu bat, desberdintasunak murrizten dituen lehen mailako inbertsio sozial eta ekonomiko bat baizik?, esan du.

Mendiaren arabera, ?bultzada sozialistari? esker lortu da etxebizitza politiketako lehentasunetako batean bihurtzea Europan, hezkuntza, osasuna edo pentsioak bezalako beste ezinbesteko batzuekin batera. ?Eskubideek politika publikoak behar dituzte?, adierazi du. Eta esan du arazo bat aitortzea ez dela konpontzea. Arrazoi horregatik, ?konpromisoetatik etxebizitza errealetara igarotzeko? dei egin du, Europako kohesio-funtsez baliatuta.

Europako adibideak

Etxebizitza eta Hiri Agenda sailburuak, Denis Itxasok, esan du Europak etxebizitza egiturazko politika gisara jorratzea behar duela Euskadik, eta ez erantzun koiuntural gisara. Horren haritik, Europak etxebizitzari aurrekontua eskaini beharra aldarrikatu du.

?Oinarrizko kanpamentu bat? ezartzeko beharra aipatu du Itxasok, eta Europak esatea prest dagoela dirua jartzeko. ?Oso garrantzitsua da guk europar funtsak izatea; kohesiokoak izan dira eta xede askotarako erabili izan dira orain arte. Orain uste bada etxebizitza lehentasun bat dela, funts horiek etorkizuneko urte anitzeko aurrekontuetan sartu behar dira?.

Sailaren Europako solaskideak etengabeko ibilbideari eusten dio. Itxasok 2025eko martxoan Europako Parlamentuan egin zuen agerraldiaren ondoren, Euskadik eta Kataluniak Etxebizitzaren Europako Planerako adierazpen elkartu bat aurkeztu zuten urte horretako urrian. 2026ko irailean, Erromako eta Vienako misioaren arteko harremanek indartu egin zuten finantzaketari, lurzoruari eta bizitegi-kudeaketari buruzko esperientzien elkartrukea.

Ane Oyarbide Donostiako sozialisten bozeramailearentzat, ?Donostiarentzat lehentasunezko helburua izan behar du etxebizitza babestu eta eskuragarriko parkea handitzeko eskura dauden tresna guztiak mobilizatzea, hiri-berroneratzea, sustapen berriak eta erakundeen arteko lankidetza uztartuta?.

Horren haritik, esan du ?udalek funtsezko eskumen bat? dutela, hots, ?hiri bat nola hazten, antolatzen eta eraldatzen den ikustea antolatzeko hiri-plangintza?, baina zoritxarrez EAJk ez duela ?behar bezala baliatu? bizi dugun bizitegi-krisiari konponbide azkarrago bat jartzeko ?EAJk du Hirigintza eskumena?.

Era berean, etxebizitza babestu gehiago garatzearen alde azaldu da, ?gazteak eta klase ertaina eta langileak hirian bizi ahal daitezen?, etxe bat eskuraezin bilakatzen denean ez direlako ?pertsona askoren bizi-proiektuak bakarrik zapuzten, lan eta hezkuntza arloko mugikortasunari ere galga jartzen zaioa eta gorabidean diren sektoreak ito egiten dira. Gizarte kohesioa apurtu egiten da, aniztasuna itzali egiten da eta gure etorkizuna ataka estuan jartzen da?.