Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Azaroa 2026

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: "Irabaztera eta boto bakoitza borrokatzera goaz, eskuinak eta eskuin muturrak ez dezaten herri hau atzeraka jarri"

"Defendatu egingo ditugu gure pentsiodunak, bizi-proiektu bat izan nahi duten gazteak, baita emakumeak eta berdintasunean eta askatasunean bizitzeko duten beren eskubidea ere, eta soldata duin batekin lan egiten dutenak", esan du PSE-EEko idazkari nagusiak Patxi Lópezen, Rafi Romeroren eta Javier Hurtadoren aurkezpenean Patxi Lopez: "Euskal gizartea Ongizate Estatua, bizikidetza eta aurrerapenak aldeztearen alde dago, eta azaroaren 29an historiaren alde onean egongo da, diktaduren oroimina dutenen gorroto eta atzerakadari galga jartzeko balioko duen garaipen sozialista bat ahalbidetuz" Rafaela Romero: "Ez naiz isilik geratuko PPk eta Voxek feministen, ekologisten, nazionalisten, sozialisten, komunisten eta beren ideologiara eta Espainia ulertzeko duten beren modura moldatzen ez den edonoren kontra ekindako gorroto-politikaren aurrean" Javier Hurtado: "Hauteskunde hauetan bi eredu izango dira aurrez aurre. PPren eta Voxen erregularizazio ezaren, ezer ez egitearen eta ahal denak salbatzea dauka dioenarena, eta erregulatzen, erabakiak hartzen eta sozialistok ordezkatzen dugun gehiengo sozial horretan pentsatzen duenarena"


1. argazkia
Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusia Patxi López, Rafi Romero eta Javier Hurtado A29-rako Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako zerrendaburu izateko aurkezpenean | Argazkia: Euskal Sozialistak

PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, euskal sozialismoak datozen hauteskunde orokorretan eta aurrerabideko Gobernu bat ahalbidetzen eta PPren eta Voxen gobernu bat saihesteko laguntzen betetzen duen eginkizuna azpimarratu du. Anduezak ohartarazi du datozen A29-ko hauteskundeetan asko dela jokoan Euskadin nahiz Espainian. "Irabaztera eta boto bakoitza borrokatzera goaz, eskuinak eta eskuin muturrak ez dezaten herri hau atzeraka jarri", adierazi du. 

Bilbon A29-rako Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hautagaitzen zerrendaburuak aurkezteko ekitaldian egin duen mintzaldian, eskuinei irabazteko antidotorik onena zerbitzu publikoak indartuko dituen eta jendearen ongizateari lagunduko dioten aurrerabideko politiken alde egitea dela azpimarratu du Anduezak. "Defendatu egingo ditugu gure pentsiodunak, bizi-proiektu bat izan nahi duten gazteak, baita emakumeak eta berdintasunean eta askatasunean bizitzeko duten beren eskubidea ere, eta soldata duin batekin lan egiten dutenak", esan du. 

Buruzagi sozialistaren esanetan, "herri honek aurrera egin ahal izatearen eta atzera egiteko beharrik ez duenaren itxaropena defendatuko dugu". "Baldin bada bere historian zehar aurrerabidea eskubideetan, berdintasuna politiketan eta itxaropena konkista sozialetan bihurtzen jakin izan duen alderdi politikoren bat, hori Alderdi Sozialista da", gogoratu du. Eta esan du "politikaren, erakundeen eta jendearen duintasuna defendatzeko unea" dela. Eta, asmo horretarako, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hautagaitza sozialisten buru direnak goratu ditu, hots, Javier Hurtado, Patxi López eta Rafaela Romero, hurrenez hurren, eta baita sozialisten zerrendak osatzen dituzten gainerako kideak ere. 

"Taldea dugu, proiektua dugu, asmoak dauzkagu eta gogoak ditugu. Orain irabaztera irtetea dagokigu", azpimarratu du. 

Eta Euskadin U23-an gertatu zen bezalako beste garaipen sozialista baten garrantzia azpimarratu du Pedro Sánchezi berriro Espainiako Gobernuko buru izatea ahalbidetuko dion "gehiengo zabala eraikitzen lagun dezagun". "Espainiak Gobernu duin batekin jarraitzea ahalbidetuko duen gehiengo bat. Gehiengo sozialaren, eta ez gutxi batzuen interesen, beharrez kezkatuko den Gobernu bat. Eskubideak zabaltzen, aukerak sortzen eta behar handienean direnak babesten segituko duen Gobernu bat", azaldu du. 

PSE-EEko idazkari nagusiak, halaber, Gobernua eta Alderdi Sozialista amen-omenen eta desinformazio-kanpainen bidez higatze aldera "gezurra tresna politiko batean bihurtu duten eta prozedura judizialak bihurritzen aritu diren guztien" kontra egin du. Baina poza adierazi du ez dutelako hori lortu, "batzuek zaratari emanik ziren bitartean, gu gobernatzen okupatuta egon izan garelako". 

Bizkaiko zerrendaburuak, Patxi Lópezek, esan du PSE-EEren hautagaitzen helburu nagusia A29-ren ondoren Pedro Sánchezek lideratuko duen gobernu aurrerakoi bat lortzea dela. "Ez gara katramilatuko, ezta ere despistatuko beste gauza batzuetan", adierazi du. 

Buruzagi sozialistarentzat, euskal gizartea "Ongizate Estatuaren, bizikidetzaren eta aurrerapenaren alde" dago. Eta, arrazoi horregatik, euskal herritarrak datorren A29-an "historiaren alde onean" egongo direla iragarri du, "diktaduren oroimina dutenen gorrotoari eta atzerakadari aurre egiteko balioko duen garaipen sozialista bat ahalbidetuz". 

Patxi Lopezek, halaber, Alderdi Sozialistak zuzenduko duen gobernu aurrerakoi batek kolektibo kalteberenak babesteko edo euskal autogobernua indartzeko duen garrantzia azpimarratu du. "Jokoan dago guztion eskubideen alde borrokatzea edo horiek gutxi batzuen pribilegioetan bihurtzea. Jokoan dago euskal autogobernua edo PPk eta Voxek horri amaiera ematen uztea", ohartarazi du.

Rafaela Romero Gipuzkoako hautagaiak, bere aldetik, uko egin dio erantzukizuna alderdien arteko polarizazio- eta -erradikalizazio politiken gainean jartzeari, haren ustez eskuina eta eskuin muturra izan direnean gorroto-mezuak sartu dituztenak lehia politikorako elementu gisara. Sozialistek ETAren amaiera lortzeko bete zuten eginkizuna gogora ekarri ondoren, Romerok PPk eta Voxek aurkariaren deshumanizaziorako duten joeraren ondorioak azpimarratu nahi izan ditu.

"Eta ozen eta argi esan nahi dut Euskadin eta Espainian izan dugula lehendik ere nahiko gorroto eta gerra aurkari politikoaren kontra. Badakigu noraino hel daitekeen jazarpeneko politiken bidez. Noraino tenka dezakeen bizikidetza gorrotoaren koalizioak. Ez dut alderatuko garai hartako Euskadi gaur egungo Espainiarekin. Arduragabekeria izango litzateke. Baina ez naiz ere isilik geratuko PPk eta Voxek feministen, ekologisten, nazionalisten, sozialisten, komunisten eta beren ideologiara eta Espainia ulertzeko duten beren modura moldatzen ez den edonoren kontra ekindako gorroto-politikaren aurrean: jazarpena, familiei erasoak edo aurkariari bere zilegitasuna eta bere duintasuna erauztea xede duten diskurtsoen aurrean", azaldu du.

Javier Hurtado Arabako PSE-EEko zerrendaburuak, berriz, euskal sozialismoak euskal autogobernuaren defentsan bete duen eginkizun funtsezko nola erabakigarria azpimarratu du. "Euskadiko akordio instituzional handi guztietan hartu izan dugu parte, eta maila ezberdinetako gobernuetan hartu izan ditugu erantzukizunak", azaldu du. Eta Pedro Sánchezen gobernuetan eskualdatu izan diren hogeita hamar eskumen baino gehiago jarri ditu adibide modura, Mariano Raxoiren eta PPren agintaldian eskualdatutako zero eskumenen aldean.

Hurtadorentzat, "hauteskunde hauetan bi eredu izango dira aurrez aurre". "PPren eta Voxen erregulazio ezaren, ezer ez egitearen eta ahal denak salbatzea dauka dioenarena, eta erregulatzen, erabakiak hartzen eta sozialistok ordezkatzen dugun gehiengo sozial horretan pentsatzen duenarena"