Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Ekaina 2025

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Daniel Senderos: “Euskadin ekonomiaren trantsizio ekologikoa bultzatzen jarraitzearen alde gaude”

PSE-EEko Trantsizio Ekologikoaren eta Klima Aldaketaren idazkaria arloko arduradunekin bildu da ekainaren 5eko Ingurumenaren Munduko Egunaren ospakizunaren atarian

1. argazkia

PSE-EEko Trantsizio Ekologikoaren arloko arduradunek bilera bat egin dute datorren lau urterako lan-ildoak aztertzeko, ekainaren 5ean ospatzen den Ingurumenaren Munduko Egunaren harira. Topaketan parte hartu dute Daniel Senderos PSE-EEko Trantsizio Ekologikoaren eta Klima Aldaketaren arduradunak, Itsaso Asensio Eusko Legebiltzarreko Ingurumen bozeramaileak, Trantsizio Ekologikoaren lurralde arduradunek, hots, Pascual Borja, Victor Triviño eta Iker Villalba, eta Jose Ignacio Asensio Gipuzkoako idazkari orokor eta Ingurumeneko foru diputatu denak. 

“Euskadin ekonomiaren trantsizio ekologikoa bultzatzen jarraitzearen alde gaude. Klimaren aldaketaren kontrako borrokan ez dago erdibiderik, ezta pankarta eta eslogan hutsetarako tokirik ere; klima egonkortzeari begirako ekintza eta klima-ekintzaren azkartzea falta da. Ekintza klimatikoa politikekin eta egitateekin erakusten da. Gure ustez, herrialdearentzako erronka bat eta aukera bat da klimaren aldaketaren kontrako borroka, Euskadi oparoagoa, lehiakorragoa, solidarioagoa, iraunkorragoa nola erresilienteagoa bihurtzeko xedez bidezko trantsizio energetiko baten bidez, Europako Itun Berdea aplikatuz eta 2030 Agenda bultzatuz”, azaldu du Senderosek.

Daniel Senderosen esanetan, klimaren aldaketaren kontrako borroka, ekintza klimatikoa eta ekonomia zirkularra Euskadiren agenda politikoaren lehen lerroan jarri dira sozialisten konpromisoari esker. Eta, energiarako aukera izatea demokratizatzeko, eguzkiaren zerga indargabetzeko eta autokontsumoaren aldeko araubidea ezartzeko egindako apustuari esker, Euskadin izugarri gora egin dute autokontsumoak eta komunitate energetikoek. 

Eta esan du hiriak berriz berdetzearen alde eta udalerriak klimaren aldaketarako egindako egokitzapena sozialistek herritarren osasuna klimaren aldaketaren ondorioetak babesteko egindako apustu garbia direla.