• BERRIA
Berriak
partekatu
• Ingurumenaren Munduko Eguna
Daniel Senderos: “Euskal Sozialistek erantzunkidetasunaren alde egiten dugu Euskadin ingurumenaren kalitatea hobetzeko”
PSE-EEren Trantsizio Ekologikorako eta Aldaketa Klimatikorako idazkariak “beste mende bateko politikak alde batera uztera” dei egin du Ingurumenaren Munduko Egunean, autarkia energetikoa edo hidrokarburoen ustiakuntza bultzatzen dutelako
Daniel Senderos PSE-EEren Trantsizio Ekologikorako eta Aldaketa Klimatikorako idazkariak erakundeen eta herritarren artean partekatutako erantzunkidetasunaren alde egin du ingurumena zaintzeko eta trantsizio ekologiko erreal batean urratsak emateko, eta esan du Euskal Sozialistentzat lehentasuna dela ondare naturala leheneratzea, zaintzea eta mantentzea, ekosistema osasuntsu batek gizarte osoaren mesederako diren balioak eskaintzen dituelako.
🎥 @danielsenderos:
““Euskal Sozialistek erantzunkidetasunaren alde egiten dugu #Euskadi-n ingurumenaren kalitatea hobetzeko”
#HacemosEuskadi#BideBerria #DiaMundialDelMedioAmbiente pic.twitter.com/Y7NrruyMZs
— Socialistas Vascos - Euskal Sozialistak / ❤️ (@socialistavasco) June 5, 2022
“Euskal Soz¡alistek dei egingo diegu beste mende bateko politiken aldeko apustu egiten duten euskal alderdi politikoei, autarkia energetikoa eta hidrokarburoen araketa eta ustiakuntza bultzatzen dutelako, gure ingurumena arriskuan jartzen duten politika mota horiek bazter ditzatela eskatuz”, adierazi du Arabatik Kongresuan diputatu ere denak.
Trantsizio ekologiko “erreal eta bidezko” baterantz urratsak ematearen alde azaldu da Senderos, eta baliabide energetikoak eraginkortasunez erabiltzearen garrantzia azpimarratu du. “Sozialistak energia eskuratzeko demokratizazioaren alde gaude, autokontsumoaren eta irizpide sozialetan, ekonomikoetan eta ingurumenezkoetan oinarritzen diren komunitate energetikoen bidez”, adierazi du.
Azkenik, diputatu sozialistak balioa eman dio Eneko Andueza PSE-EEren idazkari nagusiak ingurumenaren aldeko apustuan hartutako konpromisoari, eta maiatzean Donostian burutu ziren “Crecer mejor. Hazkunde eredu berria” jardunaldiak jarri ditu adibidetzat, zeinetan ingurunea zaintzen lagunduko duen hazkunde iraunkorra bermatzeko gaiak jorratu baitziren.
AKTUALITATEA
• BERRIA
Daniel Senderos: “Los Socialistas Vascos apostamos por la democratización del acceso a la energía en nuestros municipios”
• BERRIA
Eneko Andueza se reúne con UNICEF para analizar sus propuestas para la infancia y adolescencia
• BERRIA
PSE-EE y EAJ-PNV inician los contactos para acordar una reforma fiscal que aumente la progresividad y responda a los retos que afronta la sociedad vasca
• BERRIA
Unánime reconocimiento a la figura política y la contribución de Rodolfo Ares
• BERRIA