• BERRIA
Berriak
partekatu
Eneko Andueza Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerrako idazkari nagusiaren adierazpena Jose Barrionuevok El Pais egunkariari emandako elkarrizketa batean esandako hitzen harira

Jose Barrionuevok igande honetan El Pais egunkarian argitaratutako elkarrizketa batean esandako hitzek errefusa sortu dute terrorismoaren biktimen eta erakundeen aldetik, eta nik ere bat egiten dut Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadi Ezkerra (PSE-EE) alderdiko idazkari nagusi naizen aldetik.
Adierazpen onartezinak dira, ekintza oso larri batzuk, nazkagarriak, justifikatu nahi dituztenak, demokraziaren eta Zuzenbideko Estatuaren kontra. Hitz gaitzesgarriak dira, min egiten dietelako biktimei, bidegabeak dira horiekin, ez dituztelako kontuan, mespretxatu egiten dituztelako. Horrez gain, esan ezin dena jasan izan duen gizarte baten kontrakoak dira, behin eta berriro terrorismo adierazpen guztien kontra azaldu izan den gizartearen kontrakoak. Justiziak erabaki beharko du hitz horiei erantzukizunik darien.
GALen jarduera terroristek Euskadiko Alderdi Sozialistaren kondena eta gaitzespen irmoa izango dute beti. Bat egin nahi dut terrorismoaren biktimek eta erakundeek erakutsitako erreakzioarekin Jose Barrionuevoren hitz nazkagarrien aurrean. pic.twitter.com/eEGUaJZKsP
— Eneko Andueza (@enekoandueza) November 7, 2022
GALen jarduera terroristek Euskadiko Alderdi Sozialistaren kondena eta gaitzespen irmoa izango dute beti. Beraz, ez dute zentzurik oraindik terrorismoa bere adierazpen guztietan gaitzesten ez duten apelazioek. Ezta ere hotzepel jokatu zutenenak edo bestaldera begiratu zutenenak.
Euskal Sozialisten erakunde-jarduera hori deslegitimatzera zuzendu izan da une oro Euskal Gobernutik, legebiltzarretatik, aldundietatik eta udaletatik, egian eta justizian aurrera egitearen eta biktimek merezi duten erreparazioaren alde. Sozialistei zor zaie gaur egun Euskadin eta Espainian biktima guztiak aitortzen dituzten arauak egotea, eta, ildo horretan, gure konpromisoa da behar bezain besteko lanean jarraitzea.
Sozialista gisa, oso ondo ezagutzen ditugu terrorismoaren ondorioak, horren mehatxuen eta ondorio lazgarrien pean bizi izan gara, hitza izanez beti gure defentsa, gure militantziaren eta gure erakundearen ezbairik gabeko konpromiso irmoarekin giza eskubideetan, bizitzarako eskubidean, ideien pluraltasunarekiko begirunean. Halaxe izan da, eta halaxe izango da ere etorkizunean.
AKTUALITATEA
• BERRIA
El PSE-EE presenta junto a EAJ-PNV una iniciativa en el Parlamento para rechazar y condenar la violencia como medio de acción política en Euskadi
• BERRIA
Eneko Andueza: “Euskaldunek eskatzen dituzten politika aurrerakoiak ari gara gu egunero defendatzen”
• BERRIA
Idoia Mendia: “Sozialdemokratak oinarritzat bihotz sozial bat duen Europarekin konprometitua gaude”
• BERRIA
Eneko Andueza: “Saihestu egin nahi dugu nazionalisten neurrirako administrazio bat EAJk eta EH Bilduk nahi duten bezala, lan-eskubideak urratzen direla”
• BERRIA