Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   HAINBAT

ADIERAZPEN INSTITUZIONALA AMBAZONIA GATAZKA

Giza eskubideen urraketak eta populazio anglofonoen —gehienak Herrialdearen hego-mendebaldean daude eta bereziki Kamerun ingeleseko protektoratua izandakoan- aurkako indarkeria basati eta indiskriminatuak eraginda, 2016ko urritik Estatu krisia pairatzen du Kamerunek.

Azkeneko krisia, 2017ko urritik gogortutakoa (Paul Biya Gobernuko Presidenteak indarkeriaz erreprimitu zituen gizarte zibileko erákundeek deitutako manifestazio herrikoiak, eskualdeak
pairatzen duen diskriminazioaren kontrakoak), gatazka iuzatu baten gogortzearen kontestuan ematen da. Gatazka horrek aurrez aurre jarri ditu Gobernua eta Ambazoniako eskualde  anglófono marginalizatua.

Jaundeko Gobernu exekutiboak, -populazio anglofonoaren protestak menperatu nahian, segurtasun eta defentsa indarrak aktibatu ditu modu basatian populazio zibilaren aurka egiteko, biktima errugabe asko utzi dituen lur erreko polítika jarraituz. Bestalde, eskualde horretako talde bortitzek, protestak baliatuz, krimen larriak egin dituzte ehundaka biktima utziz: herritarrak,
funtzionariak eta poliziak.

Era berean, "Centro para los Derechos Humanos y la Democracia en Áfricd' Gobernuz Kanpoko izen handiko erakundeak, 2019ko martxora arte, erretako 176 herri zenbatu ditu, ehundaka hildako utziaz, eta beste milaka eskualdeko basoetara desplazatuta, hala nota ihes egindako populazioak, Nigerian errefuxiatutakoak, premiazko laguntza humanitarioa behar dutenak.

Giza Eskubideen ¡azarpen indiskriminatuko egoera larri horren aurrean, Eusko Legebiltzarrak:

1) Salatu eta gaitzetsi egiten du eskubide funtsezkoenen etengabeko urraketa hori, indarkeria krudela eta desproportzionatua erabiliz populazio zibil defentsa gabekóaren aurka, krisi humanitario larria eragin duena, boina baita ere pasatako ikásle eta irakasleen bahitzeak edo funtzionari eta polizien erahilketak.

2) Masakre horien biktimei eta senideei aitortza, elkartasuna eta babesa adierazten dizkie, tragedia humanitario horren ondorioz pairatzen diharduten. sufrimendu gogorra arintze aldera.

3) Beharrezko deritzo aldeen c rteko elkarrizketa eta negoziazioa abiatzea, nazioarteak babestuta, helburua izanik bake justu eta iraunkorra lortzea, zuzenbidearekin eta nazioarteko printzipioekin bat etorriko dena, hala nota giza eskubideak errespetatzea.

4) Hori dela eta, elkarrizketa horri ekiteko, Ambazoniako tolde armatuei eta Kamerurigo Gobernuari su etena erregutzen die, eta berehala utz ditzatela liskarrak. 

5) Jaundeko Gobernuak eta oposizioko liderretako batzuek egindako elkarrizketarako borondatezko azken adierazpenen aurrean, bi aldeak animatzen ditu bide horri ¡arrai
diezaioten.

6) Euskal erakundeei, espainiarrei, europarrei, Afrikar Batasunari eta Nazio Batuen Erakundeari dei egiten die, giza eskubideen urraketa horietaz jabetu daitezen, krisi humanitarioen ondorioei ausardiaz aurre egin diezaieten, eta inplikatu daitezen eskualde honek pairatzen duen odolustea geldiaraziko duen konponbide negoziatu, bideragarri eta etengabean inplikatu daitezen.