Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Urria 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
  1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Denis Itxaso: “Guri bost axola erabakiak Madriletik, Gasteiztik edo Bilbotik datozen, baldin bidezkoak badira eta gizarte hobeagoa lortzen laguntzen badute”

Memoria Demokratikoaren eta Bizikidetzaren idazkariak pornografiak heziketa afektibo-sexuala nola ordeztu duen hausnartzera gonbidatu ditu gazteak

Nora Abetek, Bilboko alkateordeak, hiriak ezagutu dituen aurrerapen guztietan sozialistek egin duten lana azpimarratu du

Victor Trimiño: “Ez dugu leziorik onartuko denbora oro herrialdearen pluraltasunaz eta aniztasunaz hitz egiten duten bitartean ezgauza badira euren lurraldeak kudeatzeko”

1. argazkia
El Secretario de Memoria Democrática y Convivencia del PSE-EE y delegado del Gobierno en el País Vasco, Denis Itxaso, junto a la teniente de alcalde de Bilbao Nora Abete | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEko Memoria Demokratikoaren eta Bizikidetzaren idazkari eta Gobernuaren Euskadiko ordezkariak, Denis Itxasok, esan du gizarte hobeago bat lortzeko bidean helburu horri begirako erabakiak nondik datozen garrantzi gutxiago duela horiek duten eraginkortasunak baino. “Guri bost axola erabakiak Madriletik, Gasteiztik, Bilbotik edo Bruselatik datozen, baldin bidezkoak eta arrazoizkoak badira eta gizarte hobeagoa lortzen laguntzen badute”, esan du Europar Batasunekoa izateak ere “sakrifizioak eta subiranotasuna uztea” dakarrela gogoratuz. Eta arlo guztietan ematen diren “elkarmendekotasun izugarriak” nabarmendu ditu, “mendekotasunen, supremazismoen edo sumisioen mundu bat” marraztu nahi duten pertsonez ohartaraziz.

Denis Itxasok jende aurrean egin du gogoeta hori Euskadiko Gazte Sozialisten (JSE-Egaz) XI. Biltzarraren irekiera-ekitaldian munduak bizi dituen aldaketa-prozesuak hizpide hartuta, eta esan du inoiz baino zentzu gehiago dutela sozialismoaren kultura politikoa osatzen duten printzipio internazionalistak. Itxasok esan du Afrikako boom demografikoa bezalako fenomenoek, gerrak edo klimaren aldaketarekin batera, “maila handiko migrazioak” eragingo dituztela, eta “pertsonek euren bizi-baldintzak hobetzeko duten aspirazio legitimoari” erantzuna besterik ez direla.

Gobernuaren ordezkariak, halaber, pornografiak askotan nahi ez bezala heziketa afektibo-sexuala nola ordezten duen hausnartzera gonbidatu ditu “El presente es nuestro. Oraina gurea da” lemarekin Bilbon bere biltzarra egiten ari diren gazte sozialistak. “Industria bat heziketa afektibo-sexualaren mekanismoen tokia hartzen ari da”, ohartarazi du, eta azpimarratu du eraso matxistak geroz jende gazteagoak egiten dituela, eta “gero eta gehiagora” doazela, gizarte gisa “urratsak ematen ari garenean harremanak izateko baimena erdigunean jartzeko”.

Bilboko alkateordeak, Nora Abetek, Bilbon hauteskunde orokorrak PSE-EEk irabazi zituela gogoratuz eman dio hasiera bere hitzaldiari, Euskadi osoan irabazi zituen lez, eta hiriak bizi izan duen garapenean sozialistek burutu duten eginkizuna azpimarratu du.

Harrobi sozialista ederra @JSE_Egaz-ena, gazte erakunde horrek 120 urte betetzen ditu euskal gizartearen zerbitzuan, bere aurrerapen eta erronkekin.

Gaur egiten dute bere XI. Biltzar Nazionala eta ederra izan da zuekin guztiokin hausnarketa politikoak partekatzea.… pic.twitter.com/Lj90sE8rEQ

— Denis Itxaso (@DenisItxaso) September 30, 2023

”Bilbok lortu dituen aurrerapen handiei begirada eskaintzen diezuenean, izan duen eraldaketa handiari, Itsasadarraren biziberritzeari, metroari, Guggenheim eta beste hainbat gauzari, beti aurkituko duzue kide sozialista bat horren atzean”, esan du, eta Euskadiko Alderdi Sozialistaren 137 urteak eta Tomas Meabek sortutako Gazte Sozialisten 120 urteak aipatzeko baliatu du.

“Egunero borrokatu zuen pertsona izan zen, langile gazteen bizi-baldintzen kontra altxatu zen. Hamalau urtera heltzen ez ziren gazteak fabrika eta meategietan lehertzeraino lan egitera behartzen zituztenen kontra altxatu zen, eliteek gazteak kanoi-bazkarako bidaliz egiten zituzten gerren kontra altxatu zen, heziketa eta prestakuntza faltaren kontra errebelatu zen”, azpimarratu du, “Meaberen osteko belaunaldietako sozialista izateak duen erantzukizunagatik sentitzen duen zorabioa” aitortuz.

Kargua uzten duen JSE-Egazeko idazkari nagusiak, Victor Trimiñok, bere aldetik, euskal sozialismoak bezainbeste inork ez duela Euskadin langile klasearen alde horrenbeste lan egin esanez esan dio agur karguari, eta “urguilua eta anbizioa” izan direla beti alderdiaren ezaugarriak. Eta sozialistak “guztiok kabitzen garen gizarte-eredu baten alde” direla esan du. Alderdi nazionalistak hizpide izan dituenean, berriz, hauxe esan du: “Ez dugu leziorik onartuko denbora oro herrialdearen pluraltasunaz eta aniztasunaz hitz egiten duten bitartean ezgauza badira euren lurraldeak kudeatzeko”.