partekatu
Eneko Andueza: “Prest gaude aldundiak eta udalak lideratzeko, Euskadi lideratzeko pronto gaude”
Politika aurrerakoiek gehiengo sozialaren babesa dutela esan du PSE-EEko idazkari nagusiak Arrosaren Jaian izandako 2.700 pertsonen aurrean, eta foru eta udal hauteskundeetako funtsezko unea azpimarratu du
Gazako egoeraren aurrean Pedro Sanchezen jarduna goratu du: “Erakutsi dugu herrialde hau herri duin bat dela, herri sentibera, palestinar herria pairatzen ari den genozidioaren aurrean ‘Aski Da!’ oihukatzen duen herria da

Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusiak sozialistek Euskadiren eraikuntza sozialean betetzen duten egitekoa defendatu du, erakundeen egonkortasunerako egiten duten ekarpenagatik eta gehiengoak babesten dituen politikak lideratzeagatik. Udal eta foru hauteskundeetako hitzordua ere aipatu du Anduezak, funtsezko unea delako Alderdi Sozialistak erakundeak lideratzeko duen helburuan.
“Prest gaude, gaituta gaude udalak, foru aldundiak, Eusko Jaurlaritza... lideratzeko. Prest gaude Euskadi lideratzeko. Eta, helburu hori lortzeko, geureari emanda jarraitu behar dugu, lanean segitu behar dugu, gure bizilagunengandik dena emanez. Lehen eta lasterreko nahitaezko geldialdi bat dugu: udal eta foru hauteskundeak”, azpimarratu du.
Berreskuratu den Arrosaren Jaia, PSE-EEk 2018tik ospatzen ez zuena, izan da koalizioan gobernatutako erakunde guztietan eginbidean dauden politika aurrerakoiak eta PSE-EEk ordezkatzen duen “ezker baliagarria” aldarrikatzeko esparrua. Anduezak Rebeca Torro PSOEko Antolaketa idazkariarekin, Gabriel Arrue Euskadiko Ezkerraren Gazteak-eko (JSE-Egaz) idazkari nagusiarekin eta Jesica Ruiz Durangoko udal bozeramailearekin –herri horretan egin da ekitaldia– partekatu du agertokia. 2.700 militante eta jarraitzaile inguruk hartu izan dute parte Landako Guneko instalazioetan ospatu izan den Arrosaren Jaian.
“Ezegonkortasun garaietan egonkortasuna jartzen duen alderdia gara. Herritarrekin konprometitutako alderdi bat, egonkortasun hori edozein hauteskunde-kalkuluren aurretik jartzen duena, guztion ongizatea alderdiaren interesen aurretik jartzen duena. Badakigu errazagoa dela oposizioan egotea. Badakigu erosoago dela konpromisorik ez hartzea”, adierazi du buruzagi sozialistak. Politika aurrerakoiek duten “ukitu sozialista” aipatu du Anduezak, eta horietako batzuk ekarri ditu gogora, hala nola kolektibo jakin batzuentzako garraio publikorako jarritako laguntzak eta doakotasuna, lurzoru eta etxebizitza arloan egin diren legezko aldaketak, enplegu hobea sortzeko elkarrizketa sozialaren aldeko jarduna, merkataritzak eta turismoak ekonomian duten pisua, edo memoriari eta giza eskubideei buruzko politikak.
Ez gara geratuko Euskadik berriz ere Lehendakari sozialista bat izan arte. #ArrosarenJaiaPSE? pic.twitter.com/3R2RL2WGDT
— Eneko Andueza (@enekoandueza) September 27, 2025
“Horixe da ukitu sozialista. Egia eztabaidaezina hauxe da: Alderdi Sozialista kudeaketa onaren sinonimo da. Politika lurrera ekartzen duen alderdia gara. Egin beharrekora zuzentzen dena. Euskal herritarrak dituzten arazoez kezkatu eta konpontzen dituena. Gure politikak herri honetako gehiengo sozialak babesten dituen politikak direlako. Benetan axola dienak: enplegua, ekonomia, langileen eskubideak, etxebizitza, mugikortasuna, azpiegiturak, bizikidetza, pluraltasunarekiko errespetua”, zehaztu du.
Eta orain dela zazpi urte, 2018ko ekainaren 2an, PSE-EEk Arrosaren Jaia nola ospatu zuen gogoratu du, eta egun horretan bertan egin zuela Pedro Sanchezek zin Gobernuko presidente gisa, eta beraz, ezin izan zuela joan ekitaldira, bertan parte hartzea aurreikusita egon arren. Oraingo honetan, nazioarteko agendak eragotzi izan dio PSOEko idazkari nagusiari Durangon ez egotea.
Presidenteak nazioarte mailan irabazi izan dituen “errespetua eta mirespena” azpimarratu ditu Anduezak. “Gauzak gaizki jartzen direnean ez austerizidioek, ez murrizketek, ezta ere ahal dena salba dadila delakoak, ez dutela balio erakutsi izan duen liderra da. Krisitik irteteko modu bakarra berdintasunaren, justizia sozialaren, pluraltasunarekiko errespetuaren balioekin dena... Espainia adibide izatera eraman duten errezeta sozialdemokrata horiekin, mundu osoko ekonomiarik sendoenetakoa eta hazkunde handienetakoa izatera eraman duena”, azaldu du.
Gobernu sozialista aurre egin beharrean izan den zoritxar guztiak gogoratu ondoren, Israelgo Gobernuak Gazan egindako genozidioa salatzen Espainiak bete duen erreferentziazko egitekoa ere aipatu du Anduezak. “Eta, badakizue zer gertatu den? Zoritxar bakoitzaren aurrean, hazi egin garela. Erronka bakoitzaren aurrean, zabaldu egin garela. Bidegabekeria bakoitzaren aurrean, errebelatu egin garela. Eta, azken asteotan, erakutsi dugu herrialde hau herri duin bat dela, herri sentibera, palestinar herria pairatzen ari den genozidioaren aurrean ‘Aski Da!’ oihukatzen duen herri bat”.