Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

PSE-EEk 42 zuzenketa aurkeztu dizkio EAJrekin batera etorkizuneko hezkuntza legearen oinarriei, Eskola Publikoa eta eleaniztasuna ardatz hartuta

Bi alderdiek 42 proposamen negoziatu dituzte guztira, eta zirriborroaren eduki propioa indartzen eta hezkuntzaren sistema osoan euskal eskola publikoak duen betekizun nagusia azpimarratzen dute. “Elkarrizketa emankorra izan da, erantzukizun ariketa bat”, azpimarratu dute Leixuri Arrizabalagak eta José Antonio Pastorrek

1. argazkia
EAJ-PNV y PSE-EE acuerdan la totalidad de las alegaciones al documento de bases del sistema educativo vasco | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEren Legebiltzar Taldeak 42 zuzenketa aurkeztu dizkio, gaur goizean EAJrekin batera, euskal hezkuntza sistemaren etorkizuna aztertzen duen Txostenean organo horretako presidenteak idatzitako oinarrien zirriborroari. Zirriborro hori aztertzen egon dira legebiltzar taldeak azken bi asteotan. Sinatzaileek gauzatu den akordiorako borondatea eta erantzukizun ariketa azpimarratu dituzte, “gaur bi taldeentzat giltzarri diren alderdietan aberastu eta indartu izan den” testu bat lortzean.

José Antonio Pastor sozialistak eta Leixuri Arrizabalagak adierazi dutenez, lehen unetik zabalik egon dira elkarrizketarako, ikusten zutelako euren arteko aldeak “argitu zitezkeela eta argituak izan behar zutela”. “Adierazitako borondate horren emaitza da gaur elkarrekin aurkezten ditugun proposamenak, testuaren hasierako edukia hobetzen dutenak, inolako zalantzarik gabe”.

Gernikako Estatutuan jasotzen diren eskumenak gauzatuz abian jarri zenetik euskal hezkuntza sistemak jorratutako ibilbidea nabarmendu dute bi taldeek, eta ikasleen eta horien beharren inguruan ardazten dute sistema hobetze aldera egin behar den sakonketa. “Kontziente gara hezkuntza prozesuan ikasleek zenbat eta ardura eta protagonismo handiago izan, orduan eta hobeak izango direla euren emaitzak eta euren garapen pertsonala. Ikasleak izango dira erreferente nagusiak, eurak izango dira kezken fokua”, adierazi dute.

Era berean, egin zaizkion zuzenketek berretsi egiten dute eskola publikoak euskal hezkuntza sisteman duen zerizanezko izaera eta titulartasun pribatuko ikastetxeek ekitatea hobetzen eta hezkuntzaren bikaintasunean egingo duten ekarpena euren lan osagarriarekin, itun bidezko erregimena tarteko. “Beti izan dugu kontuan eskola publikoaren protagonismoa eta izatasuna eta itundutako sareak burutzen duen lan osagarria. Biek ala biek kalitatezko zerbitzu publiko bat eskaintzen dute, eta horren bikaintasunaren alde egingo dugu lan. Printzipio horiek indartuko ditugu testu horretan, eta baita ekitatearen, aukera berdintasunaren eta bereizkeria saihesteko inklusioaren balioak ere”.

Eleaniztasunaren aldeko apustua berresten dugu, baita ingurune soziolinguistikoa aintzat hartu beharra ere ikastetxeko proiektuaren ereduak moldatzerakoan. Halatan, proiektuari ez zaio jarraipena eta ebaluazioa egingo soilik hizkuntza helburuen arabera, gainerako ikasgaietan gaitasunak eskuratzearen arabera ere egingo da. Bi hizkuntza ofizialak eta hirugarren hizkuntza ofizial bat izango dira ikasketaren komunikazio-hizkuntzak, euskarari, sistemaren ardatz den aldetik, lehentasunezko arreta ematearen kalterik gabe.

Aurkeztu diren proposamenen artean, lau urtetik lau urtera hezkuntzan ekitatea eta bikaintasuna areagotzeko lan-ildo nagusiak zehaztuko dituen plan estrategiko bat onartzearen premia planteatu diote bi alderdiek Eusko Jaurlaritzari. Plan hori Legebiltzarrean aurkeztuko da, proposatzaileen esanetan, organo horretan ezagutzera eman eta eztabaidatu dadin.

Akordioa jada itxita dela, gainerako legebiltzar indarrei zabaltzeko itxaropena dute bi alderdiek, “itun politiko handi bat izango litzatekeelako etorkizuneko Hezkuntza Legeak denboran aurrekoa bezainbeste irauteko bermerik onena. Guk hezkuntzak behar duen kontsentsu handi hori lortzeko lanean jarraituko dugu”.