Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Justizia eta Giza Eskubideen aurrekontua %5,7 hazi da zerbitzu publikoa indartzeko, espetxeen euskal eredua bermatzeko eta iraganarekiko memoria kritikoa bultzatzeko

Maria Jesus San Josek zuzentzen duen Sailak 359,6 milioi euro izango ditu “justiziaren eta bizikidetza demokratikoaren norabide berri baterako oinarriak ezartzeko”

1. argazkia
La consejera de Justicia y Derechos Humanos, María Jesús San José, entrando al Parlamento Vasco junto al viceconsejero de Justicia, Alfonso Gómez, el de Derechos Humanos y Memoria, Alfredo Retortillo, y el director del Instituto de la Memoria, la Convivencia y los Derechos Humanos, Alberto Alonso | Foto: Parlamento Vasco

Justizia eta Giza Eskubideen sailburu Maria Jesus San Josek 2025erako aurrekontuen proiektua aurkeztu du gaur Legebiltzarrean. Kontuak %5,7 hazi dira, 359,6 milioi euroko aurrekontua izango du. Hazkunde horrek San Josek zuzentzen duen Sailaren konpromisoa islatzen du, hain zuzen ere justiziaren zerbitzu publikoa indartzeko, espetxeen kudeaketaren euskal eredua bermatzeko, eta kultura demokratikoa eraikitzen lagunduko duen memoria kritikoa bultzatzeko. 

Legebiltzarrean datorren urterako kontuen oinarrizko ildoak aurkezteko agerraldien txanda itxi du gaur San Josek, eta Alfonso Gomez Justiziako sailburuordea, Alfredo Retortillo Giza Eskubide eta Memoriaren sailburuordea, Alberto Alonso Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko zuzendaria eta Oscar Trobo Zerbitzuen zuzendaria izan ditu alboan.

Sailburuak bere hitzaldian adierazi duenez, “aurrekontu-proiektua hedakorra da justiziaren zerbitzu publikoa indartzeko, espetxe-kudeaketaren euskal eredua bermatzeko eta iraganarekiko memoria kritikoa bultzatzeko, kultura demokratiko osoa eraikitzen laguntze aldera”. Gaineratu duenez, horiek dira “Gobernuaren akordioan hartutako konpromisoak, aurreko agerraldian aurreratu nituenak eta kontu hauetan itxuratzen hasiak direnak”.

Pertsonei begirako proiektua  

Sailburuak azpimarratu duenez, zifretatik harago, “pertsonetan, eta bereziki kolektibo kalteberenetan pentsatuz egin den aurrekontu-proiektua da”. Horregatik, doako justizian inbertsio handiagoa egitea aurreikusi da, %6,4ko igoerarekin, eta 21,2 milioi euro baino gehiago bideratuko dira egoera ekonomiko eta sozial ahulenean dauden pertsonei justiziarako sarbidea bermatzeko. Era berean, Zurekin programa indartuko da genero-indarkeriaren edo sexu-indarkeriaren biktima diren emakumeentzat, eta adingabe arau-hausleei laguntzeko programa berriak sortuko dira, batez ere errotu gabeko migratzaileei eta emakume adingabeei laguntzeko. Horrela, %3,5 handituko da adingabeen zentroen kudeaketa eta adingabe arau-hausleentzako hezkuntza-programak indartzeko zuzkidura.

Era berean, Justizia Errestauratiboari “beste bultzada bat” emango zaiola iragarri du, milioi bat euro baino gehiagorekin auzitegi barruko bitartekaritza zabaltzeko, delitu arinetarako eta familia-zuzenbiderako, eta ia %20ko igoera izango du, Amurriok eta Zumarragak erakutsi duten interesari erantzunez familia-elkarguneak ezar daitezen, banantze-kasu gatazkatsuetan adingabeen eta haien gurasoen arteko kontaktua errazteko.

? Justizia eta Giza Eskubideen aurrekontua %5,7 hazi da zerbitzu publikoa indartzeko, espetxeen euskal eredua bermatzeko eta iraganarekiko memoria kritikoa bultzatzeko

?️@mjesus_sanjose-k 359,6 milioi euro izango ditu “justiziaren eta… pic.twitter.com/xLJjuv8Z4C

— Socialistas Vascos - Euskal Sozialistak / ❤️ (@socialistavasco) November 7, 2024

Langile publikoei dagokienez, Espetxeetako langileen aurrekontua %26,7 igo dela adierazi du. Igoera hori Justiziari buruzko 1. kapitulu osoan izan da; izan ere, lan-baldintzak arautzen dituen IV. Akordioan hitzemandako soldata-parekatzea aplikatu ondoren, prestakuntza hobetzea da helburua. Horretarako, plan espezifikoak aurreikusten dira Auzitegi Medikuntzako Euskal Erakundearentzat, Bulego Judizial eta Fiskalarentzat eta emakumeen aurkako Indarkeriaren arloko Epaitegietako langileentzat.

Horrez gain, hizkuntza-eskubideekiko konpromisoa adierazi du, justiziako kolektibo guztientzako euskarazko prestakuntza bermatuz eta EAEANri babesa emanez epaiketak euskaraz egiteko proiektu pilotu batean. Bestetik, bost milioi euro baino gehiago erabiliko dira prozesu judizialak modernizatzeko eta erregistro zibilak digitalizatzeko.

Espetxeetako Zuzendaritza

Espetxeen arloan, San Josek gogorarazi du Espetxe Zerbitzuen Zuzendaritza bat sortuko dela baliabideen kudeaketa hobetzeko, transferentzia bere gain hartu eta hiru urtera, eta gizarteratze-programak indartzeko, horrek Sailaren egitura handitzea ekarri gabe, beste zuzendaritza bat ezabatzen baita. Ildo horretan, zuzkidura berriak, bai espetxeei bai zerbitzu zentralei zuzendutakoak, 10,74 milioi dira, eta espetxeetako langileei zuzendutakoak, berriz, 42, 7 milioi guztira. “Lehen urrats honek euskal espetxe-ereduaren helburu guztiei erantzun nahi die, eta horretarako Zubietako espetxe berria ezarriko da”, azpimarratu du.

Gainera, legealdi honetan gizarteratzeari bultzada eman nahi zaiola ziurtatu du, eta, horretarako, zigor eta neurri judizialak betearazteko zerbitzu berri bat sortuko dela komunitate-eremuan, diziplina anitzeko talde zabalagoarekin eta aurrekontua ia %11 handituta. Aukerak-Gizarteratzeko Euskal Agentzia ere indartu nahi da; izan ere, %2,6 baliabide gehiago izango ditu, eta, horri esker, prestakuntza- eta enplegu-programak zabaldu ahal izango dira barneratuentzat. Euskal produkzio-sektorea eta hirugarren sektorearen esperientzia gizarteratzeko prozesuetan inplikatu nahi dituela ere iragarri du.

Biktimak eta Giza Eskubideak

Maria Jesus San Josek azaldu duenez, aurrekontu-proiektuak biktimekiko eta memoriarekiko konpromisoa indartzen du. Laguntza ematen dieten elkarteentzako eta Terrorismoaren Biktimen Fundazioarentzako diru-laguntzak nabarmen handitu dira, babes handiagoa jaso dezaten. Bestetik, baliabide gehiago bideratuko dira polizia-abusuen biktimek kalte-ordainak jaso ditzaten. Eta programen eraginkortasunaren ebaluazioa ezarriko da, baliabideak hobeto esleitzea bermatzeko. Ebaluazio hori Adi Adian programa hedatzen duten ikastetxeekin sinatutako hitzarmenetan sartuko da.

Era berean, asmoa da Gogora - Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuak “funtsezko” zeregina izatea, erakundeek presentzia handiagoa izan dezaten memoria kritikoa eta bizikidetza sustatzeko. Sailburuak azpimarratu duenez, Gogorak “beste zentzu bat” hartuko du, eta “inoiz baino baliabide gehiago” izango ditu “politika aktiboak ezartzeko, indarkeria mota oro deslegitimatzeko eta bizikidetza bermatzen duen memoria kritikoa sustatzeko”.

Esleitutako partidei esker, memoria berreskuratzeko inbertitzen jarraituko da, eta DNA bankua garatzeko eta zaintzeko funtsak %42 handituko dira. Memoriaren arloan ere baliabideak bideratuko dira ekimen garrantzitsuetara; horien artean daude, esaterako, martxoaren 3ko Memorialaren Fundazioaren kontsolidazioa, Urduñako kolunbarioa eta biktimen testigantzak grabatzea.