Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Eusko Legebiltzarra

PSE-EEk txaloz hartu du Aurrekontu Orokorretan partida bat sartzea amiantoarengatik kaltetutakoei konpentsatzeko, horiei “justizia” egiten zaielako

Ekain Ricok eta Gloria Sánchezek gogoratu dute sozialisten legebiltzat taldeak funts hori sortzea defendatu izan duela azken legegintzaldietan segidan aurkeztu izan dituzten ekimenetan.

1. argazkia
Los parlamentarios Ekain Rico y Gloria Sánchez, en la rueda de prensa.

Euskal Sozialistak-Socialistas Vascos Legebiltzar Taldearen idazkari nagusiak, Ekain Ricok, eta Gloria Sánchez legebiltzarkideak txalotu egin dute Estatuko Aurrekontu Orokorretan 25 milioi euroko partida bat sartu izana amiantoaren biktimak konpentsatzeko funts bat eratzeko. Gogoratu dutenez, funts hori defendatzen jardun dute Euskal Sozialistek azken hiru legegintzaldietan segidan aurkeztutako ekimenetan. “Poztu egiten gara urteetan zehar bai PSOEk eta, bereziki, PSE-EEk amiantoaren biktimen errealitatearekin eta kaltetutakoen elkarteekin eta sindikatuekin burututako harremanetan egindako jarraipena Kontuetan gauzatu delako", azpimarratu du.

🗣️@gloria_marti Funts honekin erantzuna ematen diogu Espainian 2050. urtean 130.000 kaltetu ingururaino hel daitekeen kolektibo bati.
👉@sanchezcastejon-en Gobernuak, beste behin, erakutsi du ez duela inor atzean uzten @socialistavasco @ekainrico @enekoandueza pic.twitter.com/MYceJvru57

— Euskal Sozialistak legebiltzar taldea (@gpsv_parlamento) May 18, 2021

 

Legebiltzarkideek kaltetutako langileak eta euren familiak aipatu dituzte, “sozialistei lehen eta orain erabat bidezkoa iruditzen zaigun” kalte-ordain bat jasotzeko pairatu behar luketen borroka judiziala saihestuko dien konponbide bat urte luzez eskatzen egon direlako. “Ez delako bidezkoa euren osasunerako eskubidea iraganean babestu gabe egon izana, eta ez delako bidezkoa orain gurutze-bide judizial bat pairatu behar izatea konpentsazio bat lortu ahal izateko”, gaineratu dute.

Funts horrekin, erantzuna emango zaio 2050. urtean 130.000 kalteturaino hel daitekeen kolektibo bati. Kaltetu horietako askok, gainera, ezin diote konpentsaziorik eskatu gaixotasuna eragin zioten amiantoa erabili izan zuten enpresei, gaixotasuna enpresa horietako asko desagertu ondoren agertu izan zaielako. Funts honekin horiei guztiei lagundu ahalko zaie. “Zenbaki nahikoa esanguratsuak dira halako konpentsazio-funts bat justifikatzeko, eta, beste behin, erakusten du Pedro Sánchezen Gobernuak ez duela inor atzean uzten, ez duela kolektiborik babesik gabe uzten”, azpimarratu du.