Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Urtarrila 2025

AL AR AZ OG OR LR IG
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

PSE-EEk kolektibo zaurgarriei prestaziorako sarbidea errazteko DBEren informazio-kanalak hobetzearen alde egin du Eusko Legebiltzarrean

Ekain Rico taldearen idazkari nagusi eta Lan eta Enpleguko bozeramaileak azpimarratu du legeak emakumeak, gazteak eta desgaitasuna duten pertsonak bezalako kolektibo gehiagotara iristeko aukera ematen duela dagoeneko

1. argazkia
Ekain Rico interviene en el pleno del Parlametno Vasco.

Socialistas Vascos-Euskal Sozialistak legebiltzar taldeak Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren (DBE) informazio-zerbitzuak etengabe hobetzeko neurriak ezartzen jarraitzearen alde egin du euskal Ganberan, jasotzeko eskubidea eduki arreen ezjakintasunagatik eskatzen ez duten pertsonei prestaziorako aukera errazteko.

Legebiltzar taldeko idazkari nagusi eta Lan eta Enpleguko bozeramaile denak, Ekain Ricok, Euskal Sozialistek “diru-sarrerak bermatzeko eta inklusiorako gure sistemaren irisgarritasuna bultzatzeko” duten konpromisoa adierazi du gai hori eztabaidatu izan den bilkuran. Ildo horretan, hauxe adierazi du: “legearen azken erreforman sartu genituen neurrien artean, irisgarritasunerako hobekuntza ugari nabarmentzen dira, zenbatekoen igoerarekin eta bermeen hobekuntzarekin, segurtasunarekin eta enplegagarritasunerako ibilbideekin batera, eta horrek pertsona eta emakumeak, gazteak eta desgaitasuna duten bezalako kolektibo gehiagorengana heltzea ekarri du”.

?@socialistasvasco gara eta izango gara DBEren sistemarako irisgarritasunaren bermatzaileak
✅Historia ez da gaur hasi. Legearen erreformarekin hobekuntza ugari sartu genituen zenbatekoetan, enplegagarritasunean eta irisgarritasunean ✅19.313 prestazio berri eman dira ordutik

?️@ekainrico pic.twitter.com/dqe09Uzysf

— Euskal Sozialistak legebiltzar taldea (@gpsv_parlamento) November 28, 2024

Hala, erreforma 2023ko apirilean indarrean sartu zenetik 2024ko urrira bitartean DBEren 19.313 prestazio berri eman izan dira, Ekain Ricok azpimarratu duenez. Horietako asko, lege horri esker prestaziorako aukera berariaz aitortzen zitzaien kalteberatasun-egoera berriei dagozkie: indarkeria matxistaren biktima diren 913 emakume, giza eskubideen salerosketaren edo sexu-esplotazioaren biktima diren 32 pertsona, terrorismoaren 9 biktima, adingabeak babesteko sistematik datozen 435 gazte, edo 1.385 errefuxiatu edo aldi baterako babesaren eskatzaile.

Euskal Sozialistek eta Mikel Torres lehendakariordeak zuzentzen duen Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailak “irisgarritasun hori hobetzeko lanean jarraitzeko” duten asmo irmoa azpimarratu du Ekain Ricok, iragan legegintzalditik egiten ari diren bezala, “datuek dioten moduan”.

Azkenik, esan du Eusko Jaurlaritzatik foru ogasunekin kolaboratzen jarraituko dutela bazterkeria soziala borrokatzeko araudia aplikatzea errazteko neurriak aztertzeko. “Aukera guztiak aztertzen jarraituko dugu, zorroztasunez, denborarekin, seriotasunez eta elkarrizketa bidez, jakina”, adierazi du.

Bozeramaile sozialistak adierazi izan duen haritik, Eusko Legebiltzarrak PSE-EEk EAJrekin batera proposatutako zuzenketa onartu du, zeinaren bidez Eusko Jaurlaritzari eskatzen baitzaio foru ogasunekin lankidetzan aritzeko, zerga- eta finantza-sistema etengabe ebaluatzeko prozesuen barruan, bazterkeria sozialaren kontrako borrokaren arloan indarrean dagoen araudia aplikatzea erraztuko duten neurririk egokienak jorratzeko, erakunde-sistemaren berezitasunak, dagokion eskumen-esparrua eta Euskadin baliabideak banatzeko den eredua kontuan hartuta.