partekatu
PSE-EEk gogor gaitzetsi du Bilbon gertatu den 13 urteko adingabe baten erailketa indarkeria bikarioa erabilita
“Erailketa da indarkeria jasaten duten emakumeen eta neskatoen duintasun eta integritate fisiko zein moralaren kontra egiteko matxismoak duen adierazpiderik larriena da”, gogoratu du Ana Lopez de Uraldek

Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerrak (PSE-EE) gogor gaitzetsu du Bilbon indarkeria bikarioa erabilita gertatu den erailketa, aita batek ustez 13 urteko neskato bat erail izan duelako.
“Indarkeria matxista eta indarkeria bikarioa Giza Eskubideen urraketa larria dira. Erailketa da matxismoaren adierazpiderik larriena, hori jasaten eta aurre egin beharrean diren emakume eta neskatoen duintasuna eta integritate fisikoa eta morala urratzen dituen lehen mailako gizarte-arazo bat da”, adierazi du Ana Lopez de Uraldek, PSE-EEko Berdintasun idazkariak.
Mota horretako indarkeria ez da ekintza isolatu bat, gure gizartean emakumeen eta neskatoen gizonezkoekiko menpekotasuna mantentzen jarraitzeko eta indarrean den sistema patriarkalak ezarrita dituen mugak gaindituko dituen gorputz, eredu edo jokabiderik egon ez egoteko azken helburuarekin gure gizartea egituratzen duten jokabide esplizituen, mezu normalizatuen nola sinbolikoen bilbe bat da, izan.
PSE-EEtik lanean jarraituko dugu indarkeria matxistaren eta bikarioaren kontrako borrokan, eta ez diogu utziko emakumeen eta neskatoen eskubideak errespetatuko diren gizarte aske bat lortzeko gure ahaleginari.
Jazoera hori gaitzesteko Bilboko Udalaren aurrean egin izan den kontzentrazioan, honako hauek hartu izan dute parte, beste kargu sozialista batzuen artean: Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusiak, Nora Abete Bilboko alkateorde eta Exekutibo Federaleko kideak eta Teresa Laespada Berdintasuneko foru diputatuak. Kontzentrazioan izan dira, halaber, Fernando Martinez Memoria Demokratikoaren Estatuko idazkaria eta Carlos Garcia Gobernuaren Bizkaiko ordezkariordea.